2015(e)ko abenduaren 19(a), larunbata

MOLLARRI ( 2015-eko Abenduak 19 )



Oraingoan etxetik gertu joan ginen, Mollarrira. Etxetik gertu duguna askotan ez dugu apreziatzen, hurrun dagoena edo kanpokoa beti hobea denaren ustea izaten dugu sarri. Mollarri eta Iñurritzako biotopoa gertu dugun ingurune paregabea dugu. Talaimendiko belardietatik dauden ikuspegiak ederrak dira benetan. Mollarriko mehatzegintzaren historian barneratzea ez da zaila, imajinazio pittin bat erabili ezkero. XX. mende hasierako mehatze aktibitatearen ondarea. 1891an hasi zirela Andazarreteko mehatzeetatik Mollarriraino burdin minerala ekartzen kable aereo baten bitartez. Andazarratetik Mollaririraino 11km kable zeuden 112 postez eutsiak burdin mineralez beteriko bagonetak eramateko. Ondoren itxasontzietan kargatzen zuten burdin minerala.
Iñurritzako biotopoa ezagutzeko aukera ere badago, Zarautz aldera jeitsi ezkero.
Zer gehiago nahi dugu!!! Paisaiak, itxasoa, historia, kultura, fauna...
Familia giroan goiz bueltatxoa egiteko toki paregabea.



DSCN5055
Talaimendiko belardietatik ikuspegia Getaria aldera.

DSCN5054
Iñurritzako biotopoa bertan dugu.

DSCN5060
Cris eta Maddi, atzekaldean Zarautz eta itxasoa.

DSCN5061

DSCN5064
Itxasoan belaontzi ugari dabil.

DSCN5067
Mollarriko harrokak.

DSCN5072

DSCN5073
Bagoaz Mollarri aldera. 
Han daude Andazarrateko meategietatik ekartzen zituzten mineraleen biltegiak.

DSCN5074

DSCN5075
Mollarritik Orio alderako labarrak. Orioko barra ere ikus daiteke.

DSCN5077

DSCN5085
Mollarriko behatokitik Getariako arratoia eta Mollarriko haitzak.

DSCN5087

DSCN5092

DSCN5093

DSCN5097

DSCN5098

DSCN5099

DSCN5100

DSCN5101
Mikel eta Maddi Mollarrin.

DATU TEKNIKOAK:

Zarautzko ikuspegi ederrez gozatu nahi baduzu hau ibilbide egokia duzu. Talaia paregabea da itxaso aldera. Eta bertan dugu baita ere Mollarri, XX. mende hasierako meatze aktibitatearen ondarea.
Zaila da imajinatzea, 1891an hasi zirela Andazarreteko meatzeetatik Molarriraino burdina ekartzen kable aereo baten bitartez. Andazarratetik Mollaririraino 11km kable zeuden 112 postez eutsiak burdinez beteriko bagonetak eramateko. Ondoren itxasontzietan kargatzen zuten burdin minerala.
Ingurua eta paisaia zoragarriak dira.









iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina