1999(e)ko urriaren 1(a), ostirala

TAILLON ( 1999-ko Pilarko zubia)


Talai-mendi elkartean irteera rokanboleskorik egon bada hori hau izan zen.Irteeraren planina honako hau izan zen gutxi gora behera.
1.egunean Ordesako praderako parkinetik irten, Cotatueroko clabijak pasa eta Ordesa gaikaldeko rasoetan kampinean lo egin.
2.egunean Taillon mendira igo eta ondoren Gorizeko refujiora jeitsi, refujio kanpokaldean kanpina montatu eta lo egiteko.
3.egunean Gorizeko refujiotik Praderako parkinera jeitsi Cola de Caballotik barrena.

Hau dena planina zen, gero ez zen ezer uste bezala atera.

Larri gabiltza Cotatueroko clavijak pasatzen!!!!!

Goizo xamar irten ginen Ordesako parkinetik Cotatueroko clabijak aldera. Parkinetik atera orduko ezkerrera hartu genuen bidegurutze batean, aldapa majoa hasi genuen goruntza.
Clabijetara bide erdia edo egina genuenean etorri zen irteerako lehen gertakaria. Bapatean gutako bat galdu genuela konturatu ginen. Horrenbeste izatean ez ginen konturatu gutako bat falta zela!!!! Ea norbaitek memoria argitzen didan, ez naiz eta gogoratzen nor zen.
Horrela bada bi edo hiru lagun beruntz abiatu ziren lagun galduaren bila, bitartean gu zai egon ginen tertulian.
Ez nuke jakingo esaten zenbat denbora eta gero azaldu ziren, baina denbora asko izan zen.
Gauza da, pertsona galdua beheko parkinean iturrira joan zela kantinplora betetzera, eta guk bera iturrian zegoen bitartean martxa egin genuela. Pertsona galduak ez zuen bidean ezagutzen, eta lehen aipatu dudan bidegurutzean ezkerrera hartu beharrean aurrera jarraitu zuen. Eta aurrera,aurrera eta aurrera ia Cola de Caballoraino iritsi zen!!!!! Baina Talai mendiko irteeratan gaixki edo ondo dena konpontzen da eta hau ere konpondu zen.

Cotatuero pasa ondorenean.

Baina eguneko gertakariak ez ziren hor amaitu. Behin Cotatueroko clabijak pasa eta gero bi bide posible genituen ordesako goi lautaden goikaldera iristeko. Batek ezkerraldeko bailara hartzen zuen eta besteak eskuin aldekoa. Joseba Manterola eta Iban Egiguren pittin bat aurreratuak zijoazen eta ezkerraldeko bailara hartu zuten. Eta guk atzetik gindoazela eskuin aldeko bailara.
Horrela bada, kanpinak montatzeko ordua iritsi zenean Iban eta Joseba bailara batean zeuden eta gu bestean. Eta hori gutxi balitz kanpinak montatzen hastean, kanpinen barillak Joseba eta Ibanek zituzten eta toldoak guk. Beraz kanpinik ezin montatu!!!!! Ez zen gau ederra izan hura, batzuk zaku exkax xamarra izanik ez zuten bero askorik pasa. Lo askorik egin gabe geratu ginen beraz.

Ordesa gaikaldetik Soasoko zirkuaren ikuspegia.

Hurrengo goizean goizean goizo jeiki ginen. Zerbait gosaldu eta Taillonerako bidea hartu genuen. Denbora bat igo ondoren gaikaldeko magal batean Joseba eta Ibanekin egin genuen topo.
Taillonerako bidea ez zen erraza izan. Leku delikatu bat baino gehiagotik pasa behar izan genuen. Eskapadatxoren bat izan zela ere gogoan dut. Baina azkenean gutako batzu iritsi ginen tontorrera.
Baina oraindik Taillon tontorretik Gorizeko refujioraino joan behar genuen. Gorizerainoko bidea luzea izan zen.
Egoitz eta ni atzekaldean Taillon eta Brecha de Roland.

Ez nago oso zihur baina uste dut Gorizera iritsi ginenean bertako guardak ez zigula utzi kanpinak montatzen. Horrelako arazoren bat egon zen Gorizen. Gogoan dut batzuk Gorizen gaua pasatzeko erabakia hartu zutela eta beste 8 bat lagunek beheko parkinera jeistea erabaki genuen. Beheko parkinean batzuk Josebaren garai hartako furgonetan egingo genuen lo eta besteek kotxeetan.
Gorizetik parkinerako jeitsiera espektakulo bat izan zen. Gorizetik parkinera 3 ordu inguru egongo dira oinez. Gu beheruntz hasi ginenerako jada dexente berandu zen eta 8 pertsonen artean genituen 4 frontalak prestatu genituen.
Hasieran lau frontalekin ondo moldatu ginen baina Cola de Caballora iritsi ginenerako biek bakarrik egiten zuten argia. Imajina zaitezkete zortzi pertsona mendian zehar bi frontalekin ezta? Ba nahikoa lan izan genuen Cola Caballo aurrean erreka zearkatzen duen zubitxoa aurkitzen.
Basora iritsi ginenerako jada frontal bakarrak egiten zuen argia. Lurra apenas ikusten genuenez eroriko bat baino gehiago egon zen.
Parkina baino lehen dagoen langa ere norbaitek bete betean jan zuen. Asko kostata eta auskalo nola azkenean iritsi ginen parkinera.
Baina ordurarte pasa zena gutxi ez balitz, gauza ez zen hor amaitu. Joseba bere furgoneta irekitzera joan zenean, bere goretexko txaketa bidean galdu zuela konturatu zen. Eta ezetz asmatu furgonetako giltzak nun ziren? Ba bai txaketaren patrikan.
Horrela bada furgonetaren leihoa piolet batekin fortzatu eta salpikadero aspian badazpada ere gordea zuen errepuestoko giltza hartu genuen. Eskerrak behintzat hor zuen beste giltza.
Ondoren Torlara jetsi eta bertako lujozko hotel horietako batean longanizazko bokadillo eder bat jan genuen. Ondo irabazia geneuen ez!!!!!
Hurrengo goizean Joseba goizean goizo abiatu zen gora aldera ea txaketa aurkitzen zuen, baina ezta arrastorikere.
Kostako zaigu berriz horrelako irteera bat egiten. Listoia oso altu gelditu zen orduko hartan.

Taillon tontorrean.

1999(e)ko uztailaren 7(a), asteazkena

MIDI D´OSSAU ETA ANAYET ( 1999-ko San Ferminetan )

Talai-Mendirekin egindako irteera enblematiko horietako bat da hau. Nahikoa larrialdi pasa eta nahikoa parre egindakoa.
Larunbatean Midi d´Ossau gailurra igotzeko asmoa genuen. Horrela bada Portalet ondoren dagoen parkinetik hasi genuen ibilaldia.Ondo joan ginen Midi d´Ossauren azpialdean dagoen refugioraino, bidean hizketalditxoak eta Midiren paretazarrean zeuden eskalatzaileei begira. Harrigarria hortik igotzea.

Midi d´Ossauren ikuspegia igoeran.


Refugioan egonalditxo bat egin eta gero bidearen zati tekniko eta zailenari ekin genion. Hemen etorri ziren komeriak. Bere zailtasuna duen mendia da hau 3º graduko bere hiru tximinirekin ( soka bat eramatea beharrezkoa, batez ere jeitsierarako, rapelak montatzeko anillak bait daude ) eta gogoan dut batek baino gehiagok errezu ederrak bota zituela mendian gora.
Gogoan dut nere lagun ona den Iban, mendian gora bere motxila de konbate eta San Ferminetako pañuelo gorriarekin. Nahikoa zerresan eman du motxila de konbate horrek gerora ere, gehienez bokadillo bat sartuko huan han eta jazteko zelako komeriak. Portzierto bizi al dek motxila hori?

Midi d´Ossau tontorrean denok parrez,
batzuk San Ferminetako zapi eta guzti.

Tontorrean moko pare bat jan eta berriz beheruntz eta berriz errezuak. Eskerrak Xanxek soka bat eraman zuen eta jeitsiera erraztu zigun.Horrela bada berriz parkineraino iritsi ginen pixkanaka, gustora gailurra eginda.
Ez nahiz gogoratzen non egin genuen lo gau hartan, baina ongi gogoratzen dut arratsalde aldera Formigalera joan ginela eta terrazatxoan exerita zerbeza mordoa edan genuela. Txorakeria mordoa botako genuen parre pila eginaren oroitzapena dut eta. Zergatik ote lotarako tokia ez gogoratzea?Norbait gogoratzen al da non egin genuen lo?

Nonbait egin genuen lo eta hurrengo egunean Anayet tontorra egitera joan ginen.

Ibon de Anayet inguruan atzekaldean Midi d´Ossau ageri dela.

Anayet tontorrean.



1999(e)ko maiatzaren 5(a), asteazkena

MAIZIKO ARROILA ( 1999 urtean )

Kainoi jeitsieran gure astapenak izan ziren. Lehenengoetako bat eta Gipuzkoa mailan egin dugun bakarretakoa.
Arroil hau Lizarrausti inguruan dago, Lizarraustik Lareoko urtegira doan bidexkaren  albotik jeisten den arroila da bera. Nik gogoan dudala behintzat Iñaki, Kimetz, Enara eta ni joan ginen.
Hasi berriak ginenez ihesbide erraza zuen arroila nahi genuen eta hau egokia iruditu zitzaigun. Jeitsierako urjauziak dexente teknikoak zirenaren irudipena dut eta enbor eta adar asko zegoenarena. Ekipamendu aldetik eskas samar zegoen, gaur egunean ez dakit zein izango den bere egoera.
Ederki pasa genuen eta jeitsieran salamandraren bat ere ikusi genuen.






Beheko enlazean arroilari buruzko datu praktiko gehiago: