2015(e)ko ekainaren 26(a), ostirala

ARCACHON-go BADIARI bira ( 2015-ko Ekainak 26-27-28 )

Zarautzko San Pelaioak zirela eta hiru egun genituen jai. Bizikleta irteera bat egitera joan nahi genuela argi genuen. Hiru egun eta eguneko gutxi gora behera 30km, kanpinak izatea eta ibilbide zirkularra izatea, izan ziren Arcachongo badiari bira ematera joateko arrazoi batzu. Toki ederra da. Gure udako Loirako bidaiarako rodajea.
Kanpin denda gainean erama dugu eta primeran moldatu gara kanpinetan lotarako. Maddik primeran pasa du, laguntzaile bikaina izan dugu erosketak egiten eta kanpina montatzen. Pistinak izan dira bere txokorik gogokoenak. Egun beroak egin dizkigu eta oso gustora hartzen zen bustialdi bat.
Hiru egun zoragarri izan dira. Argazkietan gure aurpegia ikusi besterik ez dago!!!

DSCN3878
Hirurok Cap Ferret-eko enbarkaderoan Arcachondik etorri ondoren.

DSCN3831
Cris eta Maddi Arcachondik gertu dagoen Prés Salés ouest-en.

DSCN3848
Arcachongo kanpinean pasa genuen lehen gaua.
 Pistinan gozatu ederra hartu ondoren, afaritan.

DSCN3851
Arcachon ferry-tik ikusia.

DSCN3861
Belaontzia eta hurrunean Pilat duna.

DSCN3865
Hiru egunetan alaitasuna nagusi!!

DSCN3868
Cap Ferret-eko faroa.

DSCN3873
Maddi indartsu aitaren hanka astuna altxatzen!!

DSCN3879
Cap Ferret-en desenbarkatu eta aurrera bidean.

DSCN3896
Maddirentzat garrantzitsuak dira geldialdiak. Parkeetan momentu onak pasa ditugu.

DSCN3902
Cap Ferret-etik ikuspegiak Pilat duna aldera.

DSCN3910
Cris Ferret lurmuturreko basoetan barna.

DSCN3914

DSCN3954
Ares-eko kanpinean pasa genuen bigarren gaua.
Hemengo pistinan ere gozatu ederra hartu zuen Maddik!!

DSCN3956
Hirugarren egunenean,azken eguna, Andernos-Les Bains eko enbarkaderoan.

DSCN3957

DSCN3963
Marea behean, Andernos-Les Bainsetik ikuspegiak.

DSCN3965
Bizikleta berriarekin gustrora moldatu nintzen.

DSCN3927
Argi dugu hurrengo bidaietan kanpinetako pistinak garrantzitsuak direla.
A zer gozatua gure txikiak!!!

DATU TEKNIKOAK

Arcachongo badiari bira, hiru egunetan egin dugu. Eguneko gutxi gora bera 30km eginaz, deneta 90km inguru dira. Maddirentzat erritmo egokia aurkituz.
1. Egunean Biganos-Arcachon zatia egin genuen.
2. Egunean Arcachon-Ares egin genuen. Hau izan zen etaparik luzeena.Zati honetan egin genuen baita ere Arcachondik Cap Ferret arteko ferry bidaia.
3. Egunean Ares-Biganos. Etaparik motzena egin genuen, aurretik etxerako bueltako bidaia bait genuen.

Lotarako tokiak:

-Biganos-en Camping Le Marache. Joaneko bidaia ondoren bertan egin genuen lo. Eta bueltakoan kanpinera sartu eta doainik dutxatzen utzi ziguten.
-Arcachon-en Camping Club Arcachon. Bertako pistinan gozatu ederra hartu genuen. Gustora egon ginen bertan.
-Ares-en Camping Les Abberts. Hiruretan merkena. Pistina zoragarria du txikitxoentzat. Lasaitasuna nagusi. Oso gustora egon ginen.

Arcachon - Cap Ferret ferrya

http://www.bateliers-arcachon.com/navettes_uba.php#modalContent