Talai-mendi elkartean irteera rokanboleskorik egon bada hori hau izan zen.Irteeraren planina honako hau izan zen gutxi gora behera.
1.egunean Ordesako praderako parkinetik irten, Cotatueroko clabijak pasa eta Ordesa gaikaldeko rasoetan kampinean lo egin.
2.egunean Taillon mendira igo eta ondoren Gorizeko refujiora jeitsi, refujio kanpokaldean kanpina montatu eta lo egiteko.
3.egunean Gorizeko refujiotik Praderako parkinera jeitsi Cola de Caballotik barrena.
Hau dena planina zen, gero ez zen ezer uste bezala atera.
Larri gabiltza Cotatueroko clavijak pasatzen!!!!!
Goizo xamar irten ginen Ordesako parkinetik Cotatueroko clabijak aldera. Parkinetik atera orduko ezkerrera hartu genuen bidegurutze batean, aldapa majoa hasi genuen goruntza.
Clabijetara bide erdia edo egina genuenean etorri zen irteerako lehen gertakaria. Bapatean gutako bat galdu genuela konturatu ginen. Horrenbeste izatean ez ginen konturatu gutako bat falta zela!!!! Ea norbaitek memoria argitzen didan, ez naiz eta gogoratzen nor zen.
Horrela bada bi edo hiru lagun beruntz abiatu ziren lagun galduaren bila, bitartean gu zai egon ginen tertulian.
Ez nuke jakingo esaten zenbat denbora eta gero azaldu ziren, baina denbora asko izan zen.
Gauza da, pertsona galdua beheko parkinean iturrira joan zela kantinplora betetzera, eta guk bera iturrian zegoen bitartean martxa egin genuela. Pertsona galduak ez zuen bidean ezagutzen, eta lehen aipatu dudan bidegurutzean ezkerrera hartu beharrean aurrera jarraitu zuen. Eta aurrera,aurrera eta aurrera ia Cola de Caballoraino iritsi zen!!!!! Baina Talai mendiko irteeratan gaixki edo ondo dena konpontzen da eta hau ere konpondu zen.
Cotatuero pasa ondorenean.
Baina eguneko gertakariak ez ziren hor amaitu. Behin Cotatueroko clabijak pasa eta gero bi bide posible genituen ordesako goi lautaden goikaldera iristeko. Batek ezkerraldeko bailara hartzen zuen eta besteak eskuin aldekoa. Joseba Manterola eta Iban Egiguren pittin bat aurreratuak zijoazen eta ezkerraldeko bailara hartu zuten. Eta guk atzetik gindoazela eskuin aldeko bailara.
Horrela bada, kanpinak montatzeko ordua iritsi zenean Iban eta Joseba bailara batean zeuden eta gu bestean. Eta hori gutxi balitz kanpinak montatzen hastean, kanpinen barillak Joseba eta Ibanek zituzten eta toldoak guk. Beraz kanpinik ezin montatu!!!!! Ez zen gau ederra izan hura, batzuk zaku exkax xamarra izanik ez zuten bero askorik pasa. Lo askorik egin gabe geratu ginen beraz.
Ordesa gaikaldetik Soasoko zirkuaren ikuspegia.
Hurrengo goizean goizean goizo jeiki ginen. Zerbait gosaldu eta Taillonerako bidea hartu genuen. Denbora bat igo ondoren gaikaldeko magal batean Joseba eta Ibanekin egin genuen topo.
Taillonerako bidea ez zen erraza izan. Leku delikatu bat baino gehiagotik pasa behar izan genuen. Eskapadatxoren bat izan zela ere gogoan dut. Baina azkenean gutako batzu iritsi ginen tontorrera.
Baina oraindik Taillon tontorretik Gorizeko refujioraino joan behar genuen. Gorizerainoko bidea luzea izan zen.
Egoitz eta ni atzekaldean Taillon eta Brecha de Roland.
Ez nago oso zihur baina uste dut Gorizera iritsi ginenean bertako guardak ez zigula utzi kanpinak montatzen. Horrelako arazoren bat egon zen Gorizen. Gogoan dut batzuk Gorizen gaua pasatzeko erabakia hartu zutela eta beste 8 bat lagunek beheko parkinera jeistea erabaki genuen. Beheko parkinean batzuk Josebaren garai hartako furgonetan egingo genuen lo eta besteek kotxeetan.
Gorizetik parkinerako jeitsiera espektakulo bat izan zen. Gorizetik parkinera 3 ordu inguru egongo dira oinez. Gu beheruntz hasi ginenerako jada dexente berandu zen eta 8 pertsonen artean genituen 4 frontalak prestatu genituen.
Hasieran lau frontalekin ondo moldatu ginen baina Cola de Caballora iritsi ginenerako biek bakarrik egiten zuten argia. Imajina zaitezkete zortzi pertsona mendian zehar bi frontalekin ezta? Ba nahikoa lan izan genuen Cola Caballo aurrean erreka zearkatzen duen zubitxoa aurkitzen.
Basora iritsi ginenerako jada frontal bakarrak egiten zuen argia. Lurra apenas ikusten genuenez eroriko bat baino gehiago egon zen.
Parkina baino lehen dagoen langa ere norbaitek bete betean jan zuen. Asko kostata eta auskalo nola azkenean iritsi ginen parkinera.
Baina ordurarte pasa zena gutxi ez balitz, gauza ez zen hor amaitu. Joseba bere furgoneta irekitzera joan zenean, bere goretexko txaketa bidean galdu zuela konturatu zen. Eta ezetz asmatu furgonetako giltzak nun ziren? Ba bai txaketaren patrikan.
Horrela bada furgonetaren leihoa piolet batekin fortzatu eta salpikadero aspian badazpada ere gordea zuen errepuestoko giltza hartu genuen. Eskerrak behintzat hor zuen beste giltza.
Ondoren Torlara jetsi eta bertako lujozko hotel horietako batean longanizazko bokadillo eder bat jan genuen. Ondo irabazia geneuen ez!!!!!
Hurrengo goizean Joseba goizean goizo abiatu zen gora aldera ea txaketa aurkitzen zuen, baina ezta arrastorikere.
Kostako zaigu berriz horrelako irteera bat egiten. Listoia oso altu gelditu zen orduko hartan.
Taillon tontorrean.