Uda luzatzen hari zaigula eta eguraldi onak ditugula kontuan izanik, Gazteizko eraztun berdea egitera animatu ginen. Aurreko eguna, Gazteizko merkatalgune batean pasa genuen, eta argi geratu zitzaigun ez direla umeetzat eta ez guretzat tokirik egokienak.Aldiz Erzatun Berdean oso gustora ibili ginen, eguraldi ona eta lasaitasuna.
Gobeon hasi genuen ibilaldia. Gobeo, Zabalgana, Armentia, Olarizu, Salburu eta Zadorra ibaia jarraituz berriz Gobeora egin genuen buelta.
Ikustekoa da Gazteiztik askorik urrundi gabe zein toki ederrak ditugun. Armendiako basoak eta Salburuko zingirak adibidez.
Lagunartean edo familian txikitxoekin egiteko egunpasa ederra.Animatu egitera!!
Informazio gehiago:
Gobeoko eliza aurrean irteteko prestatzen.
Maddi beti laguntzako prest!
Zabalgana inguruko etxe moderno berriak.
Bidegurutze batzueta nahaste batzu, baina bagoaz!!
Olarizuko parkean erdibideak eginda. Mokadua eta joalsera!!
Olarizuko parkea.
Maddi siestatxoa egiten.
Zadorra ibaia,Gamarra inguruan.
*DATU TEKNIKOAK:
-Distantzia: 32km.
-Desnibela: 170m ( ibilbide laua ).
-Hasiera eta bukaera: Gobeon.
-Zorua edo lurra: Bide guztia ume gurditxoarekin egin daiteke. Bide gorriak eta ongi zapalduta egokitutako grabillazko bideak dira.
Zorua gehienean grabillaskoa eta bidegorria da, egoera honean dago.
Eraztunaren bira oso ederra, guztiz gomendagarria.