Kainoi jeitsieran gure astapenak izan ziren. Lehenengoetako bat eta Gipuzkoa mailan egin dugun bakarretakoa.
Arroil hau Lizarrausti inguruan dago, Lizarraustik Lareoko urtegira doan bidexkaren albotik jeisten den arroila da bera. Nik gogoan dudala behintzat Iñaki, Kimetz, Enara eta ni joan ginen.
Hasi berriak ginenez ihesbide erraza zuen arroila nahi genuen eta hau egokia iruditu zitzaigun. Jeitsierako urjauziak dexente teknikoak zirenaren irudipena dut eta enbor eta adar asko zegoenarena. Ekipamendu aldetik eskas samar zegoen, gaur egunean ez dakit zein izango den bere egoera.
Ederki pasa genuen eta jeitsieran salamandraren bat ere ikusi genuen.
Beheko enlazean arroilari buruzko datu praktiko gehiago: