Gezurra dirudi Abendua denik!! Eguraldi beroa garai honetarako. Giro ederra aprobetxatuz berriz ere FLYSCH GEOPARKE alderako haukera egin genuen. Oraingo honetan, Zumaiara bertara joan ginen, Algorri museoa, Itzurungo hondartza eta Algorri inguruak ezagutzeko asmoz.
Egin genuen bidea motza den harren, bertan interesgune ugari ditugu. `` Ocho apellidos vascos ´´ filmari esker turista ugari dabil azkenaldian inguru hauetan. Horren aitzakian Euskal Herriko toki eder eta geologikoki garrantzitsuenetako bat ezaguteko dute. Orain gutxi UNESCOren ondare geologiko izendatu dute alajaina.Benetako altxorra dugu etxean bertan.
Bai edo bai, nahi ta nahi ez, bisitatu beharreko tokia!!
Algorri museoa.
Algorri museoaren sarrera.
Maddi eta Mikel San Telmo ermitan.
San Telmo ermitako balkoitik bista ederrak daude.
Algorri puntara bidean. Atzean Itzurungo hondartza eta Zumaia.
Ttipi ttapa pixkanaka bagoaz.
Algorriko puntan hirurok.
Algorri inguruetan bisita gidatua. Deba aldera ikuspegi ederra.
Algorriko puntatik.
Dinosaurioen desagertzeko flysch-a hauetako bat da ez?
Gezurra dirudi Abendua denik!! Zelaian ederki egoten zen.
Maddi Algorriko itxas labarretan. Olagarroa ikusi omen du!!
DATU TEKNIKOAK:
Zumaiatik irten eta Algorri Museoa ikusi ondoren. Algorri inguruetako flysch-etara familia giroan eginiko ibilalditxoa. Ez du galbiderik eta erraza egiteko. Bidean museoa, San Telmo ermita, eta flysch geruzen artean dinosaurioen estintzio garaiko flysch-a ikus daitezke. Ikuspegiak eta ingurunea, bakarrak eta zoragarriak dira.
Marea behean denean joatea komenigarria.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina