2011(e)ko ekainaren 26(a), igandea

PAGOETA OREINEN BIDEA ( 2011-ko ekainak 25)


Pagoetako parke naturalean eginiko buelta zirkularra.Ibilbidean Laurgain auzoaren inguruak,itxasaldearen bista ederrak eta Pagoetako natur parkearen barnean diren oreinak ikus ditzakegu.Lukun baserritik gertu dagoen merendero edo atseden lekutik hasi dugu ibilaldia.Autoa errepidearen kurba andian dagoen parking txikian utzi dugu.
Laurgain auzoa eta atzean Aiako herria.

Laurgaingo elizaren kanpandorrea.

Lukun baserritik aurrera pista hartu dugu.Pista honetan 500metro inguru egin ondoren, bidegurutze batean ezkerretara hartu duguLaurgain auzora daraman bidea hartuz.

Aldapa pittin bat igo ondoren laurgaingo XVIII. mendeko humiliaderora iritsi gara.Hona etortzen ziren Laurgaingo jauntxo eta biztanleak berain bekatuen barkamenak eskatzera.

Humiliaderotik zelaian gora, gaur egun utzia dagoen Bizkar baserrirako bidea hartu dugu. Eguraldi ona izan ezkero bista zoragarriak daude zelai honetatik.


Humiliaderoko gurutzea.

Humiliaderoko esplikazioa.

Bizkar baserri azpikaldean ikus dezakegu laurgain auzoa, zelaian behera bertara joango gara.
laurgaindik garai batean Aiara zeraman bide zaharra hartuko dugu artexotako lepora.

Behin Artetxotako lepoan (non parking bat dago), oreinen pista hartuko dugu.Pista hau oreinak aurkitzen diren lur sailaren hesiaren albotik doa Sarrola baserriraino.Zorte pittin batekin bertako zelaietan ikus ditzakegu oreinak.

Behin Sarrola beserrira iristean, bidea beheruntz hasten da.Agian interes gutxien duen zatia da hau,behekaldean dagoen errekatxoraino jeitsiko gara.

Errekatxotik azken malda igota berriz bueltan Lukungo atsendenlekuan izango gara bueltan.


Cris Bizkar baserraren azpikaldeko zelaian, bertatik bista zoragarriak ditugu.

Sarrolako zelaietan oreina.

DATU TEKNIKOAK:

GPS-rako track eta waypointak jaistako enlazea ondorengoa:



Ibilbidea 3D mapan.

Ibilbidearen perfila.

2011(e)ko ekainaren 13(a), astelehena

SANSANET-ESPELUNGERE-IBON ESTANES-SANSANET ( 2011-ko Ekainak 11 )

Eguraldi onarekin hasi du eguna. Beraz Somporteko lepoa kotxez pasa eta Frantzia aldeko bailarara pasa gara,egun hontako ibilbidea egiteko.
Asmoa lau bat ordutako buelta bat egitea zen.Sansanet-eko parkinetik irten eta Ibon de Estanes aldera bueltak erakargarria zirudien.
Horrela bada goizeko 10:00ak aldera irten gara Sansanet-etik.Bide zuzena hartu beharrea,basoan barna Espelunguere bailarara abiatu gara.

Ibon de Estanés,atzean Secus eta Pico de la portaza

Basotik irten ondoren Espelunguere bailaran.

Basoan barrena denboratxo bat egin eta gero Espelunguere bailaran azaldu gara.Goiko argazkian agertzen de arkaitza pasa arte aurrera egin dugu bailaran.
Behin arkaitzaren azpikaldetik pasa eta gero, ezkerraldera dagoen bidexka bat hartu dugu.Bidexka hartuta bideko maldarik gogorrenari ekiten diogu.Bidea basoan sartzen da eta errekatxo baten ondotik doa.
Bidexka jarraituaz borda batera iristen gara.

Espeluguere bailaratik igoera,bistak.

Biok.
Bordatik aurrera bidea zabalxeagoa da.Eta behekaldean utzi dugun bailararen lehen bistak azaltzen dira.
Igoeraren azken metroetan eskailera metaliko bat ere igotzen da.
Behin mendi magalera iristean Ibon de Estanés eta inguruko mendien ikuspegi ederra azaltzen da bapatean gure aurrean.

Igoeran bistak.
Ibon de Estanés eta mendien islada.

Cris eta ni Ibon de Estanés-en.

Ibon de Estanés-en beste ikuspuntu bat.

Ikuspegi ederraz gozatuaz hamaiketako ederra egin dugu lakuaren urertzean.Eta Ekainaren 9-an Cristinaren urteak zirenez, oparia emateko aprobetxatu dut.Hori bai oparia niretzat ere bazen!!!!Menditik jeitsi bezain laister Spa saio batera joan ginen lasai lasai egotera.Hori bai konbinazio ederra, mendi buelta eta ondoren hankak lasaitzekoSpa-ra!!!

Cris bere urteetako opariarekin, komuneko paperean idatzia.

Jeitsiera Ibon de Estanés-era igotzeko erabiltzen den bide arruntetik egin dugu.Beherakoan artzaiarekin hizketan egon gara, gaikaldean zituen ardien bila zioan.

Candanchu eta Aspe aldera ikuspegiak.

15:00ak aldera heldu gara berriz sansaneteko parkinera.Pixkat txunkundu ondoren Spara joan gara.

DATU TEKNIKOAK

Ibilbide zirkularra,elurrik ezean edonork egin dezakeen ibilbidea. Ez du desnibel handiegirik.
Uda garaian lakuan bainu eder bat emateko modukoa.

GPS-rako TRACK eta WAYPOINT-ak ondorengo enlazean dituzu:







2011(e)ko ekainaren 6(a), astelehena

ZUMAIA-DEBA FLYSCH ( 2011-ko ekainak 4 )

Larunbat honetan Josu Aladakur,Jon Gaztañazpi,Victor eta ni, Zumaiatik Debarako bide egitera joan ginen.Bidea dnbora gehienean itxasertzetik doa eta flysch deitzen zaien geruzek edertzen duten magaletan gora eta behera egiten da.
Goizean goizo hartu dugu trena Zumaiara eta ibilbidea amaitzean berriz bueltan Debatik Oriora trenez.Goiz buelta ederra izan da.
Ibilbide oso ederra eta guztiz gomendagarria.

 Gazta,Josu eta Victor ibilbidearen lehen zatian.

Lehen maldetan belar luze artean Josu.

Eguraldi ezin hobea.

Kostaldea eta flysch-en ikuspegia.

Gazta,Victor eta Josu atzean flysch-ak dituztela.

Hirukotea Santa Katalina ermita,Debatik gertu.

Ni Santa Katalina ermitan.
 DATU TEKNIKOAK:

Ondorengo enlazetik ibilbidearen TRACK-a eta WAYPOINT-ak jeitsi ditzakezue zuen GPS-ra eta ordenagailura:

ZUMAIA-DEBA FLYSCH TRACK


Ibilbidearen mapa.

Ibilbidearen datuak.

Ibilbidearen altuera krokisa.