Talai-Mendiko beste irteera mitiko horietako bat izan zen hau . 2000-ko Urriaren 28-29 an joan ginen.
Argazkietan ageri denez, garai honetan, oraindik ez zegoen elur asko eginda. Irteeraren asmoa honako hau zen: Lehen egunean Respomusoko refugiora igo eta bertan lo egin eta bigarrenean Balaitous tontorra egin eta bueltan La Sarraraino jaitsi.
Irteerako partaideak Balaitous tontorrean.
Iñaki eta ni Respomusorako igoeran.
Lehen egunean La Sarrako urtegitik Respomusorako bidea egin genuen.Antza denez ez zuen otz askorik egiten. Iñaki eta ni argazkian galtza motzetan azaltzen bait gara.Respomusora iritsi ginenean batzuk lasai geratu ziren berta eta beste batzu Campo Plano aldera joan ginen bueltaxka egitera.
Aita semeak eta ni, Campo planora egin genuen bueltaxka batean.
Hurrengo egunean Respomusotik tontorra egiteko eguna zen. Igoera honetaz oroitzapen oso onak ez ditut egia esan. Brecha de Latour madarikatuan ez nuen batere ondo pasa. 20 bat lagun ginen eta brechara iritsi ginenean azkenetakoa nintzen ohitura dudan bezela. Egun hartan ez zegoen brecha kondiziorik onenetan.
Buruak askotan mendian lan asko egiten du eta honako honetan pasa txarra eman zidan. Eskerrak Joseba eta Egoitz alboan izan nituen laguntzen.
Akatsa guztiz gurea izan zen, ez bait ginen materialez ongi prestatuak joan brecha pasatzeko.Elurrezko zatia pasatzeko beharrezkoak dira kranpoiak eta pioleta. Kaskoa ere komenigarria harritzarren bat ere erori bait zitzaigun guri. Eta nola ez jaitsierarako soka,arnesa,mosketoiak eta abar. Soka eta arnesa ez genituen eraman eta hor egon zen gure akatsa, guztiz beharrezkoak dira brecha segurtasunez pasatzeko. Eskerrak Bergarako mendizale pare batek lagundu zigutela jaisten.Eskerrikasko benetan.
Moraleja: Akatsetatik beti ikasi beharra dago.
La brecha de Latour, ez nuen ederki pasa tramo honetan!!!
Balaitous tontorrean.
Irteeran izan genituen gertakari xelebre batzu. denok ikusi genuen Ritxiren kamera nola joan zen elurreta irristan Balaitous-eko tontorretik behera. beraz norbaitek kameraren bat bilatzen badu hortik zehar, Ritxirena da.
Eta agian xelebrekeriarik handiena. La Sarrako jatetxe batean tontorra egin ondoren bazkaltzeko ordua hartu genuen. Bazkaltzera beharrrean afaltzera iritsi ginen!!!
DATU TEKNIKOAK:
Pirineotako igoera klasikoetako bat bada ere ez da igoera erraza. PD ( poco dificil ) bezala dago katalogatua.Zailtasunik handiena Brecha Latour pasaoan dago, III mailako pasoak ditu eta elurraren arabera kondizioak alda daitezke.
Elurrezko tramoa pasatzeko kranpoiak eta pioleta beharrezkoak dira. kaskoa ere oso komenigarria harri erorketak direla eta. Soka,arnesa, mosketoiak eta abar beharrezkoak dira brecha Latour-en dauden 20 bat metrotako rapeletatik jaisteko.
Bi egunetako ibilaldia.
La Sarratik Respomusorako bidea.
Respomusotik Balaitous-erako bidea.