Eguraldi kaxkarra izan dela eta kosta zaigu Bizibidaiakekoek proposatutako asteburupasa hau egitea. Baina azkenean eguraldi kaxkarrari aurre eginez ederki pasa dugu!!Talde politta bildu gara: Bizibidaia, Irico, Arri_z, Pepegotera eta gu Maxuxtak.
Larunbatean Bertizko Parkea ikusteko asmoa genuen. Baina euriak ez zigun aukera handiegirik eman eta bazkarimokoa eta bueltaxka txiki bat egitearekin konformatu behar izan genuen. Txikitxoek hala ere primeran pasa zuten errekatxoetan hostoek egindako presatxoak austen eta hosto lasterketak egiten.
Arratsaldean berriz antzerki, mozorro, marrazketa eta jolas saioa izan genuen Lekarozko aterpetxean.
Igandean eguraldian aukera txiki bat eman zigun Xorroxin urjauzira txango txiki bat egitera joateko. Toki ederra da benetan. Baztan aldeko herrixka txikiek badute xarma berezi bat. Gorostopalotik Xorroxinerako bidexka adokinatua eta harrespilez eginiko hesiez inguratua ederra da guztiz. Lan ederrak hartu ditu norbaitek hesi horiek egiten!!
Txangoa egin ondoren, goxotasun bila, Legasako Kattalin Aterpetxera joan gine plater konbinatu eder bat jatera. Ederki egon gine tertulian.
Ondoren pena handiaz etxera, astebukaera amaitu da. Maddik nonbait oso ondo pasa zuen, bere lagunekin nahi bait zuen etxera joan!!
Gorostapolora bidean. ( Argazkia: Bizibidaia )
Gorostapolon. ( Argazkia: Bizibidaia )
Maddik pausu dexente egin zituen Xorroxinera bidean!!
Ttipi ttapa ttipi ttapa...Txapelduna!!
A zer lanak zubitxoa pasatzen!! ( Argazkia: Bizibidaia )
Ur emaria handia zen eta ezinezkoa izan zen urjauziraino iristea.
Xorroxin urjauzia.
Taldea Xorroxin urjauzi aurrean.
Lagun faltik ez zuen Maddik. A zer laukotea.
Xorroxinetik bueltan Gorostapolorako bide ederretik.
Mendi gainak zurituak ziren.
Euri tantaren batzuk ere egin zizkigun.
Lekarozko aterpetxean eginiko artelanak.
Antzerki ederrik ere eskeini ziguten gure gaztetxoek.
*DATU TEKNIKOAK:
Hemen guk egindako txangoa:
Hemen guk egindako txangoa: