Asteburu honetan Izkiko natur parkera joan gara. Espedizio elegantea osatu dugu gainera , Mikel, Silvia, Josu, Jessica, Egoitz, Jaio, Cristina eta ni ibili gara gustora paraje haietan barrena. Eta egia esan primeran ibili gara.
Larunbat goizean irten ginen Oriotik Izkiko Korres herrixka aldera.Bidean eztabaidatxoren bat izan bagenuen ere ez zitzaigun askorik kosta Korresera iristen. Korres herrixkaren behekaldean dagoen atsedenlekuan aparkatu genuen furgoneta. Benetan ondo prestatua dagoen atsedenlekua portzierto!!, jolasparkea, mahaiak, parrillak, komunak, iturria, fregaderoak... denetik du.
La Muela, la Castilla lepotik ikusia.
Horrela bada zapatillak jantzi eta La Muela aldera bueltaxka bat egitea erabaki genuen. Ibilbide gehiena basoan barrena da eta egia esan nahikoa parre egin genuen Mikelek behiekin izan zituen komeriekin eta neri atera zizkidaten pare bat argazki xelebreren kontura.
Cris, Silvia eta Mikel San Romango ermitara bidean.
Behin La Castilla lepora iritsi ginenean la muelara joan beharrean San Roman ermita aldera bueltaxka egitea erabaki genuaen. Ibilbidearen zatik honetan ikuspegi ederrak daude Bernedo inguruko bailarara eta Kantabriar mendikate aldera.
Bailaran gari soro horiak eta atzealdean Kantabriar mendikatea.
San Roman ermita inguruan hamaiketako ederra egin ondoren berriz atseden lekurako bidea hartu genuen bueltan. Mikelek berriz ere komeriak izan zituen behi ero harrekin.
La Muela tontorra eta atzekaldean Ioar mendia.
Behin atsedenlekuan Egoitz eta Jaioneri deitu genien, hauek bizikletan buelta ematera joan bait ziren. Esan beharra dago, baita ere, Izkiko parkean buelta oso ederrak daudela bizikleta egitego. Gainera oso ondo seinalizatuak daude eta aukera zabala dago.
Egoitz eta Jaionerekin elkartu ginen eta Kanpezun erreka bazter batean dagoen merendero batera joan ginen lasai egon eta txapuzoi bat hartzekotan.
Ura prexko baina zerbait gehiago zegoen. Erreka bazterrean zerbezak jarri genituen frexkatzen eta nonbait hankak izango zituen, bila joan ginenean ez bait zeuden han.Hori bai alboan utzi genituen sagardoak ez zituen inork eraman.Zerbait janedan ondoren txapuzoitxo bat eman genuen Egoitz eta biok.
La Muela tontor inguruak.
Arratsalde bukaera aldera berriz Korreseko atsedenlekura bueltatu ginen.Hemen Josu eta Jessicarekin elkartu ginen. Nahiko lan izan zuten Korresera iristen. Jada denok batera parrilla pixtu eta Kostillada ederra egin genuan.
Hauxe egun konpletoa: mendi buelta, errekan txapuzoia eta parrilada dena lagun artean.
Earra kuadrilla!!!!
Hurrengo egunean jeiki eta Egoitz eta Jaioneren autokarabanan ongo gosaldu ondoren. Egoitz eta Jaione berriz bizikletan ibiltzera joan ziren eta besteok Larrabilla, Arrieros eta Uribarriko itzulia egitea erabaki genuen.
Gari soroan saltoka.
Buelta ederra izan zen Izkiko basoetan barrena. Harrigarria zenbat haritz eta gorosti dagoen baso hauetan.
Onddoren bat ere bildu genuen eta gari soroak zoragarri zeuden ori-ori.
Ibilbidea egin ondoren, berriz denok, Korreseko atsedenlekuan elkartu ginen eta bertako zuhaitzen itzalean janaldi hizketaldi ederra egin genuen.
Asteburu ederra izan da hau.
Garia.
IBILBIDEEN DATU TEKNIKOAK
San Roman ermita aldera ibilaldia:
Mapa topografikoa eta perfila.
Ibilbidea hegoaldetik begiratuta.
Ibilbidea ekialdetik begiratuta.
*Larrabilla, Arrieros eta Ulibarriko bideetatik ibilaldia:
Mapa topografikoa eta perfila.
Ibilbidea hegoaldetik begiratuta.