2012(e)ko irailaren 23(a), igandea

URDABURU ( 2012-ko Irailak 23 )

Gaur goizean jeiki eta lehiotik begiratzean aurten ikusi dudan egunsentirik ederrenetakoa ikusi dut. Hura zeruaren gorritasuna, hegoaize ederra dago. Ez da eguna hasteko era kaxkarra!!!
Anaia eta bere lagunekin gelditu naiz goizeko 8:30-tan Urdaburu mendira joateko.
Lagun kuadrilla ederra Urdaburu tontorrean, 
Joseba, Nerea, Iban, Xabier, Urko eta ni kamara atzean.

Hernaniko Ereinozu auzoko Ugaldetxoko frontoi ondoan aparkatu dugu kotxea. Taberna ondoko pistan gora hartu dugu bidea.Bidean gustora joan gara abioi konpania, perretxiku eta abarretaz hitzegiten.
Zailtasun handiegirik gabe iritsi gara tontorrera. Tontorretik ikuspegi ederrak daude: Donostia aldea, Oarsoaldea, Añarbeko urtegia gertu...
Hamaiketako ederra egin ondoren berriz bide beretik jeitsi gara Ugaldetxora.
Bazkaritarako etxean ginen aitaren urteak ospatzeko!!!

Goizeko lehen orduetan Orioko zerua sutan.


IBILBIDEAREN DATU TEKNIKOAK

Ondorengo enlazean ibilbidearen track-a descarga dezakezu.


Ibilbidea mapa topografikoan.

Ibilbide 3D-an.

Ibilbidearen perfila.