2011(e)ko abenduaren 10(a), larunbata

AISA-O BOZO-PUNTA DE NAPAZAL ( 2011-ko Abenduak 10 )


Aspe mendi ezagunaren hegoaldean aurkitzen da Aisa bailara. Ez da Pirineoetako toki errezenetakoa iristeko. Baina beti izan dut gogoa ingurune hau ezagutzeko.
Nola iritsi Aisara? Agian egongo da beste bideren bat baina guk ondorengo ibilbidea egin dugu kotxez.
Lehenengo Jacara iritsi. Behin Jacan Candanchurako bidea hartu. Castiella de Jaca pasa eta Villanuako herrira iritsi aurretik, bidegurutze batean ezkerretara hartu. Kartelaz seinalizatua dago ( Aratores, Borau eta Aisa).
Hemendik aurrera bidea kaxkarragoa da, Aisara iritsi aurretik bi herrixka pasa behar dira: Aratores eta Borau. Behin Aisara iristean herria pasa egin behar dugu. Kilometro inguru egindakoan futbol zelai eta balonzestoko kantxa bat dagoen zona batera iritsiko gara. Zona hau pasa ondoren eskubira hartuko dugu. Hemendik aurrerako bidea autoentzat itxita egoten da neguan elurra dela eta. Bidexka jarraituz Aisako parkinera iritsiko gara,hemen bidea laga batek amaitzen du.

Cris eta ni O Bozo tontorrean,
 atzean Aspe eta El Sombrero beste batzuen artean.

Abendua den arren oso elur gutxi dago, inoiz ez dut ezagutu garai hauetan horren elur gutxi egotea. Elur gutxi dagoela eta irits ahal izan gara Aisako parkin honetaraino kotxean.

Botak jantzi eta oinez hasi gara zer egingo genuen idea jakinik gabe. Ormigoizko bide bat pasa ondoren bailara zabal batean azaldu gara, hemen pares edo nonesera bota degu Sombrero aldera edo O Bozoko lepo aldera jo. O Bozoko lepo aldera irten da.

GR-11 bidea jarraitu dugu leporaino,bidean zenbait trikuarri aurkitu ditzakegu. Lepora iristean Bisauri eta Lizarako aterpetxea azaltzen zaizkigu bestaldean. Lepora iristean ezkerraldera hartu dugu magaletan gora O Bozo tontorrera. 13:40 inguruan iritsi gara eta merienda eder bat egin dugu bistez gozatuz.

Ezkerrean Pico Sombrero eta eskubian urrutira Collarada.

Oso argi ikusten ez banuen ere Punta de Napazal puntara joan eta honen ondoren dagoen lepotik behera berriro beheko bailara itzultzeko erabakia hartu dut. Batez ere berriz bide beretik ez bueltatzeagatik. Punta de Napazalera erraz iritsi gara, baina jeitsiera zail xamarra izan da. Maldan behera hartu dugu batere bidezidorrik ez zegoen tokitik. Dexente kosta zaigu baina azkenik iritsi gara bueltan beheko bailarara.
Behin bailaran, bidea jarraituz berriz parkinera iritsi gara.


Gertuen O Bozo tontorra eta atzerago Punta de Napazal.

Cris Punta de Napazal tontorrean.

Aspe hegoaldetik begiratuta.

DATU TEKNIKOAK

Ondorengo loturatik ibilbidearen TRACK eta WAYPOINT-ak jeitsi ditzakezu:



Mapa ortografikoa.

Ibilbidearen perfila.

Ibilbidearen datuak.


2011(e)ko urriaren 28(a), ostirala

VANU-MUNIAMA pasealdia ( Picos de Europa ) 2011-ko Urriak 28

Ibilbidearen gaikaldetik Pidu de Urriellu aldera ikuspegi ederra.

Naranjo Bulnes edo Picu Urriellu.

Bostkotea Soleil zirkurako prest.

Ibilbidea goikaldetik.

Ibilbidea hegoaldetik begiratuta.

Ibilbidea iparraldetik begiratuta,atzekaldean Picosetako
macizo zentrala.

Ibilbidearen perfila.

Ibilbidearen datuak.

2011(e)ko urriaren 25(a), asteartea

HONDARRIBIA-PASAI DONIBANE itxasertzeko bidea ( 2011-ko Urriak 25)

Gaurko eguraldi on xamarra emana baldin bazegoen ere ez ginen asko fidatzen atzo euri jasa eta aize golpeak ikusita. Hala ere eguraldi dexente majoa azaldu du goizaldean eta animatu gara Josu eta ni.
Hegoaize dexente gogorra zegoenez Hondarribitik Pasai Donibanerako kostaldeko bidea egitea erabaki dugu,Jaizkibelek babes egingo zigula pentsatuz.

Zaldi pintoa atzean Biosnar lurmuturra duela.

Kotxean joan gara Hondarribiko faroraino,Higerreko faroraino.Hemen aparkatu eta ibilbidea hemendik hasi dugu.Bidea oso ondo señalizatua dago. Farotik gertu, udararako toki zoragarriak daude, kala ederrak bainu politak emateko.

Biok bidean.
Printzipalki bi bide alternatibo daude.Bat kartelekin sinalizatua dagoena, Talaieroen bidea 6-7 ordutakoa. Eta bigarren bidea itxasertz-itxasertzetik doana, marra txuriz seinaliztua dagoena, honek 8-9 orduko iraupena du eta bestea baino gogorragoa da.
Guk bien arteko konbinazio bat egin dugu,Gaztañarrotz-eraino itxasertzeko bidetik egin dugu eta hemendik aurrera goruntz igo eta Talaieroaren bidea hartu dugu.
Gaztañarrotzerainoko bidea ederragoa da baina pasarteren bat ere badu. Kilometroetan aurrera egitea ere zailagoa da, erreka zuloak saiestu behar direla eta. Bestalde maldak ere gogorragoak dira. Hori bai oso ederra da ikusteko,batez ere guri tokatu zaigun bezala itxaso zakar xamarrarekin.

Josu Biosnar lurmuturrean.

Ni Putrekabiko haitzetan.

Putrekabitik ikus ditzakegu brankalak kaioz josita.



Brakalean barrena metro batzu.

Gaztañarrotzetik ikuspegia Pasaia aldera.

Zatirik ederrenakoa hala ere Pasaiako bokanara daraman jaitsuerarena da. Harkaitzen formak eta behekaldean Pasaiako bokana ikustea ederra da benetan.

Pasaiako sarrerara daraman jeitsiera zoragarria.

Ni behekaldean Pasaiako sarrera dudala.

Pasaiako sarrerako faro txikia eta pasealekua.

Behin Pasai Donibanen, frontoiaren aurreko autobus paradan hartu dugu Errenteriarako autobusa ( 1,40 € ).
Gero Errenteriatik Hondarribiara joateko autobusa hartu dugu. Hau ordu puntuetan pasatzen da eta 1,95 € kostatzen da. Hondarribian polikiroldegiaren aurreko paradan jaitsi gara eta hemendik farorainoko bidea oinez egin dugu, beste ordu erdi bat.
Beraz animatu ibilbide hau egitera pena merezi du eta. Agian gainera Pasaiako super portua egin dezakete eta imajinatu zer izango litzateken ingurune honentzat hori. Pena Euskal Herriko toki ederrenetako batean horrelako proiektu bat egin nahi izatea.

Pasai Donibane.


Pasai Donibaneko plaza.

DATU TEKNIKOAK ETA TRACK DESKARGA

Ondorengo enlazearen bitartez ibilbidearen TRACK eta WAYPOINT-ak jaitsi ditzakezu:



Goitik begira.

Hondarribia aldetik begiratuta.

Pasai Donibane aldetik begiratuta.

Ibilbidearen perfila.

Ibilbidearen datuak.


2011(e)ko urriaren 2(a), igandea

ITURRIOTZ-GAZUME-ERNIO-ITURRIOTZ ( 2011ko Uriak 2 )

Harrigarria asteburu honeta mendira joateko nuen gogoa.Gaur Igandea azkenean bakar bakarrik Ernio aldera buelta eder bat ematera joan naiz.Primerako eguraldia egiten zuen,Orion bero garai honetarako,baina Ernio inguruan aize gehiago egotean primerako eguraldia.

Gazumerako igoeran ikuspegiak.

Izarraitz Gazumetik.Kilometroak eguna zen Azpeitian.

Iturriotz irteera eta bukaera puntu dituen ibilbide zirkularra.Ibilbidea Gazume eta Ernio tontorretatik pasatzen da.Saiatu naiz ibilbidea Erniora daramaten oizko bideetatik ez egiten.Igoeran zuzenean Ernio aldera joan beharrean,lehenengo Gazumera igo naiz.

Txoria Gazumeko harri kaxkoan.

Harripilaz egindako arresietan barna Zelatunera.
Gaikaldean Portumatza tontorra.

Gazumetik Zelatunera jaitsi naiz.Zelatunetik Erniora bide arrunta hartu beharrean, Portumatza tontorrera daraman aldapa maldatsua hartu dut,Erniorako bide zuzena deitzen dutena.Portumatza tontorretik Ernio tontorrera daraman kresterioa ikus dezakegu,bertatik egin dut Ernio tontorrerainoko bidea.Zelatundik Ernio puntarako bide hau,mendian eskarmentua duen jendearentzako gomendatzen dut.Berez ez du inongo pausu bereziki konplikaturik baina pasarte bakarrenbatean eskuen laguntza behar da.

Portumatza tontorretik Ernioko kresterioaren ikuspegia.

Portumatzatik ikuspegia.
Ezkerraldean Izarraitz eta eskuinaldean Orio itxasertzean.

Ernio tontorretik.

Jeitsiera Ernio tontorretik Zelatunera bide arruntetik egin dut.Zelatundik Iturriotzerako bidea ordea,bide arrun taren behekaldetik doan beste bidexka batetik egin dut.Bidexka honek Zaingo bizkarreraino eraman nau,hemen berriz bide arrunta hartu dut Iturriotzeraino jaisteko.

 Erniotik Zelatunerako jaitsiera. 

DATU TEKNIKOAK

Ibilbidearen TRACK eta WAYPOINT-ak jaisteko ondorengo loturan sartu.













2011(e)ko irailaren 29(a), osteguna

AIZKORRIN BARRENA MENDI MARTXA ( 2011-ko Irailak 25 )

Azken aldi honetan interneten mendiari buruzko kontuei begira nengoela, mendi martxei buruzko web batzu aurkitu nituen. Kuriositatea piztu zitzaidan eta pixkanaka informatzen hasi nintzen. Hauek iraupen handiko martxak izaten dira normalean 25km 60km artekoak eta desnibel ezberdinetakoak.

ZENBAIT INFORMAZIO mendi martxei buruz, ondorengo enlazeetan:

Horrela bada, Josu Aldakurri komentatu nion asuntoa eta segituan animatu zitzaidan.Ya baginen bi gure lehen mendi martxari aurre egiteko.
Gure lehen mendi martxa Aizkorrin barrenakoa izatea erabaki genuen.
Ondorengo enlazean duzue berari buruzko informazioa,martxaren horri ofiziala da:


Bagenituen hasieran gure beldurrak ibilbidearen luzera eta desnibela zirela eta, baina gero oso ondo moldatu ginen.
Irteera 8:00tan egin genuen Brinkolako tren estaziotik. Hasierako kilometroak apur bat estresateak ere izan zirela esango nuke,jende multzo handia zela eta. Baina kilometroetan aurrera gindoazen moduan talde handia sakabanatzen joan zen eta lasaiago ibili ginen.
Ibilbidea toki oso eder eta desberdinetatik igarotzen zen.Aizkorriko basoak,Aloña inguruko magalak,Artzanburu mendiaren tontorra eta ikuspegiak...Zoritxarrez ez dut ibilbidean zehar ateratako argazkirik.Ilunean dauden puntueta izan ziren kontrol eta edan,jan lekuak.
 Brinkola-Eguzkiza-Urkurutza-Iturbeltzerreka-Jandoain-Agiñaga-Eraunbarri-Belar-Duru-Eskista-Artzanburu-Arriurdin-Intzutzaeta-Brinkolazar-Brinkola.

Berriz bueltan Brinkolara 15:15ak aldera iritsi ginen.Ibilbidea jendearen ritmoarekin konparatuz lasai egin genuen.Uste baino sentsazio hobearekin eta berriz beste martxa bat probatzeko asmoarekin.
Zorionak eman nahi nizkioke antolakuntzari,dena primeran prestatua bait zegoen eta ibilbidea bera ere oso ederra iruditu bait zitzaidan.
Baita ere eskeerrak Fernando Martini zapatillak aukeratzeko orduan emandako laguntzagatik.

DATU TEKNIKOAK

Ibilbidearen TRACK eta WAYPINTak nahi izan ezkero ondrengo loturan dituzue:



Ibilbidea 3D irudietan.
Ibilbidea mapa katastralean.

Ibilbidea satelite irudian.

Ibilbidearen perfila.


Egin genuen ibilbidearen datuak,orduak,denborak,distantziak,altuerak eta desnibelak.