Martxoaren 9an, 30 bat laguneko taldea elkartu ginen zeharkaldi eder hau egiteko asmoz. Zeharkaldia Egillor herrixkan hasten zen, Mortxe tontorrera igo, ondoren Sarbil tontorrera, hemendik Muniain herrixkara jaitsi eta azken txanpa lauean eginez Jaitz edo Salinas de Oro herrixkaraino.
Gustora geratu ginen zeharkaldiarekin, eguraldi ezin hobeak, inguratzen gintuen paisaiaz gozatzen lagundu zigun. Eta ibilaldia amaitu ondoren Salinas de Oron egin genuen egonaldia ezin hobe izan zen. Giro ona nagusi eta janedana!!
Taldea Mortxe tontor inguruan. Atzekaldean Handia mendilerroa elurturik.
Egillor.
Ibilbidearen lehen zatian malda ederra.
Pixkanaka altuera hartzen joan ginen eta Egillor inguruko herrixkak beran utzi genituen.
Aldapa gogorra izan arren, humore ona nagusi!!!
Behekaldeko bailararen ikuspegi ederra.
Tontor batzuk oraindik elurtuak daude.
Beriain mendia Mortxe tonotrretik ikusia.
Artazul eta Artetako uremariko paretak.
Arteta herrixka.
Antonio eta Arturo Mortxe tontorrean.
Hamaiketakoan!!
Talai Mendi badugu maskota!!Bera txapeldun!!
Taldeko batzu Sarbil tontorrean.
Ni Sarbil tontorrean.
Ikuspegia Sarbil tontorretik.
Humore ona jaitsieran. Atzakaldean Etxauriko eskalda eskola.
Muniain Sarbildik ikusia.
Jeitsierako zati txarra. Nahiko lan izan genuen!!!
Antonio el paparatxi.
Loreak mendian.
Santa Luzia ermita. Goian Sarbil mendia.
Muniain.
Muniainera iristen.
Muniaingo plaza eta eliza.
Muniaingo etxe atari zaharra.
Jaitz aldera bidean.
Gatzagak.
Salinas.
Harritzarra Jaitz bidean.
Jaitz.
Salinas de Oro.
*DATU TEKNIKOAK: Track jaisteko Ibilbideak sinboluan sakatu.