Urteko azken eguna izanik, gure txikitxoaren siesta ordua aprobetxatuaz, eta urtea ondo bukatzeko, Kukuarrira buelta egitea erabaki nuen. Eguraldia ezin hobea zen eta gozatu ederra hartu nuen.
Urte berri on denoi!!!
Ibilbideko intersgune batzuetako informazioa:
http://orio.eus/eu/
http://turismo.orio.eus/eu/
Ibilbideko intersgune batzuetako informazioa:
http://orio.eus/eu/
http://turismo.orio.eus/eu/
Orioko plazatik egin nuen irteera.
Itxasontziak Orioko mollan.
Olentzero han zegoen udaletxeko balkoian!!
Orioko toki ederretako bat. Elizako zemitarioa eta egurrezko zubitxoa.
Alde zaharreko etxeetako bateko harmarria.XV. edo XVI. mendeko belaontzia. Harmarridun etxea ontzigile, kapitain edo merkatari batena izan zitekeen.
Pilliku plaza, bertan dira Mari Maestraren eskola zena eta bere monumentua.
Pilliku plazan aurkitzen da baita ere Donejakue bidearen interpretazio zentrua.
Alde zaharreko kale nagusia.
San Martin ermita. XIII.mendekoa eta XVI. mendean zaharberritua.
San Martin ermitako estalpea.Ezkerrerralden gurutzbideko gurutzeetako bat.
San Martin ermita hurrundik ikusia. Atzekaldean Izarraitz mendiaren itzala.
Andu Berri baserrirako aldapa. Inguruan mahastiak.
Txantxangorria mahastiko hesola gainean, atzean desnfokaturik ilargia.
Erdi aroko kaltzada. Done Jakue bidea.
Kukuarriko gurutzea eta tontorra.
Kukuarriko tontorreko amabirjinaren aurpegiak.
Ez dakit Oteizak edo bere ikasleren batek egina den.
Ni Kukuarriko gurutzean.
Kukuarriko tontorretik itxasertzaren ikuspegi ederra.
Igeldo eta Jaizkibel aldera ikuspegia.
Arratsaldeko 17:00tak ziren eta oraindik jela ageri zen txoko askotan.
Mollarri eta Getariko arratoia.
Hondartzarako jaitsieran ikuspegi ederrez gozatuaz.
Begiratokia.
*DATU TEKNIKOAK:
Orio inguruak ezagutzeko ibilbide ezin hobea. Ibilaldia Orioko plazan hasten da eta alde zahar aldera joaten da.Alde zaharreko kaleetan gora San Martin ermitarako igoera hasiko dugu.
San Martin ermitatik Txanka aldera jaitsiko gara eta hemendik goruntz egingo dugu Erromes bidea jarraituz.
Andu berri baserria pasa eta gero erromes bidea utziaz ezkerretara hartuko dugu Kukuarrirako bidea. Seinalatua dago.
Bidea jarraituko dugu Kukuarriko bordaraino. Hemen langa pasa eta goian ikusten dugun Kukuarriko gurutzerako bidea hartuko dugu.
Tontorretik ikuspegi ederrak ditugu.
Jaitisera Benta aldera daraman pistatik hasiko dugu. Pistan goazela argi ibiliko gara ezkerraldera dugun bidezidorra hartzeko. Bidezidor honek Itxaspera garamatzan pistara eramaten du.
Itxape baserrira iristean hondartza aldera daraman bidea hartuko dugu. Bidean zehar ikuspegi ederrak ditugu Getaria aldera. Bideak Orioko hondartzara eramango gaitu.
Orioko hondartzati Orioa ibai ondoan doan pasealekua jarraituz berriro plazara iritsiko gara. Azken zati honetan jolasparke eta kirolgune ugari ditugu.
Iturriak ditugu: Plazan, Pillikun, San Martinen, Andu Berri baserrian, Itxaspe baserrian, hondartzan eta pasealekuan.
Ibilbide ederra da, animatu egitera!!