Oraingo honetan Crisek proposatu zuen famila txangoa. Bere proposamena Bergosa herrixka hutsera joatea izan zen. Herrixka honen lehen aipamenak 948 urtekoak dira. Zoritxarrez 70. hamarkadan hutsik geratu zen. Gaur egun ez da inor bizi bertan.
Bertarako igoerak eta jaitsierak ez du ezer berezirik. Baina herrixka bera eta bertatik dauden ikuspegiak ederrak dira.
Asko gustatu zaigu!!
Garai haietan ez zen bizitza erraza izango berta. Ondorengo irakurketak ideia bat egitera eraman gaitzake:
Mikel ( Ni ) eta Maddi Puente de los Torrijos-etik irteteko prest.
Familiako hiru!!
Lehen malda piko xamarra egin zaio Crisi. Bi eraman behar bait ditu!!
Harrak lagun izan ditugu bide guztian.
Bergosa herri hutsa.
Bergosako borda. Iparraldera Collarada, Abendua den harren ez du elur asko.
Hegoaldera Oroel eta Jaca.
Bailaran Castiello de Jaca ikus daiteke.
Artelan ederra!! Ea nor exeritzen den hemen!!
Bergosako kale zaharrak eta eliza.
Elizako altarea.
Ez da etxe askorik geratzen tente.
Herrixkatik gertu, garai haietako labaderoa aurkitu daiteke.
Ez zen giro izango garai batean, negu grisean hen erropa garbitzen.
Bergosa iparraldera daraman bidetik ikusia.
Castiello de Jacatik Garcipollera aldera doan bidean aurkitu dezakegu aukuedukto-presa hau.
Udan bainutxo bat hartzeko toki ezin hobea.
Garcipollerako bidetik Castiello de Jaca aldera.
Pena merezi du Bergosa ezagutzera joateak. Igoera eta jaitsiera ez dira beste munduko gauza, pinu artean bait da bide gehiena eta ez du inetresgune handirik. Baina Bergosa herrixka berak badu xarma berezi bat. Gari batean bertako bizitza imajina daiteke bertako kale huts eta autsietatik paseatuaz. Ez zen xamurra izango. Eta Bergosa bertatik dauden ikuspegiak benetan ederrak dira. Iparraldera Collarada eta behekaldean Castiello de Jaca. Hegoaldera berriz Oroel eta behekaldean Jaca.
Jaitsieran garai bateko labaderoa pasa ondoren, argi ibili ezkerraldera Castiello de Jaca alderako bidea hartzeko. Ez dago oso markatua.
Jaitsiera pinu artean egiten da, Garcipollera bailaran dagoen akueduktoraino. Hemen Ijuez erreka zeharkatu genuen harritxoen gainetik. Ur asko eramango balu, pistatik errekan behera jarraitu eta Santio bidera iristen da. Hemen badago Castiello de Jacara jaoteko erreka zeharkatzen duen zubia.
Gu Garcipollerako bidea jarraituz Castiello de Jacaraino joan ginen.
Castiello de Jacan Santio bidea hartu genuen Jaca aldera berriz Puente de Torrijos irteera puntura itzultzeko.