Gaurko eguna luze joan da. Gaurkoa edo atzokoa den ere ez dakit ziur.Goizeko 11tan dendatik atera gara Bilbo aldera. 14tan Franfurtera abiatu eta 16tatik 22tara Frankfurteko aeroportuan egon behar izandugu. Luze izan da baina gainean genuen ilusioarekin, eta pare bat libururen laguntzarekin ondo joan da.
Abioian nahiko leku ona aukeratu dugu. Aurrean azafaten gelaxka genuen eta hankentzat nahiko leku genuela konturatu gara atzealdean zeudenei begiratzean. Mikelek oso lo gutxi egin du nik berriz dexente.
Bangkokera iritsi garenean taxi bat hartu eta erreserbatua genuen New Siam I guest housera eramateko eskatu diogu. Taxiak ordea nahastuta New Siam Hotelean utzi gaitu. Hoteleko rezepzioan galdetu dugu ea non dagoen New Siam I-a. Esan digu oso gertu dagoela, oinez joateko moduan. Hurrengo kalea seven elevenen eskubira egiteko eta hortxe dagoela.
Horrela bada gure motxila handi eta bero izugarriaz izerditan blai oinez hasi gara. Gutxienez ordu erdi egin dugu atzera eta aurrera seven eleven kalearen bila eta arrastorik ez. Bati eta besteari galdetu eta inor ez zekien seven eleven kalea non zegoen.
Azkenean ya malaletxean jartzen ari ginenean konturatu gara SEVEN ELEVEN ez zela kale bat, baizik eta supermerkatu kate bat. Eta horrela New Siam Hoteletik gertu zegoen lehen seven eleven-ean eskubira hartu eta metro gutxi eginda gure guest housa aurkitu dugu NEW SIAM 1.
Taxiak utzi gaituen tokitik 100 metrora egongo zen gehienez eta auskalo zenbat buelta eman ditugun. ZER NOLAKO HASIERAAAA!!!!!. Nola ez guest houseko gelara sartu orduko dutxa fresko bat hartu eta ohean etzan gara ziplo.Guest housea oso txukuna iruditu zait.
Gero kalera irten gara eta lehen inpresioekin hasi gara. Kaleak jendez josita, kaleko dendatxo pila eta dena oso oso merke. Kaleko ixkiñatxo batean geratu gara afaltzen. Sopa bat txerri puxketekin eta noodel-s zerbait gehioagorekin. Plater bakoitza 25 bath ( 0,50 euro baiono zerbait gehixeago ) , harrigarria!!!!
Afaldu ondoren bueltaxo bat eman degu Kao San Road kaletik, hau Bangkokeko kale turistikoena degu. Kaleko postu batean shisha bat erre degu lasai zerbeza batekin eta ondoren internetez mezu bat idatzi degu etxera. Ondoren logelara itzuli gara. Bihar Bangkok hiria ikusi nahi dugu eta goizo jeiki beharra dago.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina