2010(e)ko urriaren 6(a), asteazkena

RIGLOS ( 2010-ko Urriak 2 )

Asteburu pasa egitera Villanuara joan gara. Parte meteorologikoa ez zen batere ona, baina ala ere joatea erabaki genuen. Eguraldi ona egin ezkero Ordesako Faja de las Flores egitera joateko asmoa genuen, eguraldi txarra egin ezkero berriz Riglos aldera eta de paso Loarreko gaztelua ikustera joateko plana egin genuen.
Larunbat goizean jeikitzean zerua nahiko tapatua zegoen beraz Rigloserako aukera hautatu genuen. Hemen mikroklima moduko bat izaten da eta askotan beste tokitan txarra egiten duenean hemen ona egiten du. Horrela bada  Riglos aldera jo genuen, egia esan turismo pittin bat egiteko asmoaz.
Baina Riglosera iritsi ginenean eguraldi oso ona egiten zuen eta mendi bueltaxka bat egitera animatu ginen.


Riglos herrixkako parkinean panel bat aurkitu dugu, non Rigloseko malloei buelta ematen dien ibilaldi bate xehetasunak azaltzen ziren. Horrela bada buelta hori egite erabaki dugu.


Ibilaldia Rigloseko elizatxoaren gaikaldetik hasi dugu, lepoa atzeruntz ederki bota behar zen aurrean genituen paretazarrak ikusteko.Izugarrizko paretak non eskalatzaile trebeak txingurriak bezain txikiak ikusten ziren. Espektakulo hutsa da jendea paretazar horietan gora nola igotzen den ikustea. Eskalatzaileei begira egon eta Cristinari eskalatzeko teknikari buruzko txapa potolo bat sartu eta gero, paretarean ezker aldean dagoen pista batetatik ( El Puroren azpikaldean dagoen pistatik ) malloen goikaldera daraman bidezidorrera joan gara. Bidezidor marka txuri-horiz dago markatua lehen mendi lepo bateraino. Mendi lepo honetatik eskuinera gozuntz hartu behar dugu marka urdinak jarraituz. Bidea oso ongi seinalatua dago eta marka urdina jarraituz malloen gaikaldera iristen zara, hemen toki aproposa dago meriendatxo bat egiteko bertatik dauden bistez gozatuz. Guk ordu erdi bat edo lasai pasa dugu bertako eguzkiaren goxotasunean.


Gero berriz marka urdinak jarraituaz malloen bestaldetik ( paretari behetik begiratu ezkero,paretaren eskuinaldetik dagoen bidetik ) jeitsi gara. Jeitsieran ikus daitezke eskalatzaileek burutzen dituzten biderik zailenak eta berriz ere harriduraz egon gara biok begira.


Eskalatzaileei pixkatean begira egon eta gero poliki poliki parkinera jeitsi gara.
Gaurkoz nahikoa genuela erabaki dugu eta Loarreko Gaztelua beste baterako uztea erabaki dugu.
Horrela bada txango eder honetaz gozatu eta gustora berriz Villanuara itzuli gara etxeko goxoan lasai egotera.

Beheko bi argazkietan ikus daitezke txangoaren xehetasunak erderaz, panelean zeuden datuek dira:





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina