Nere kalkuluen arabera 1991 urtea zen ni 7.mailan nengoenean eta nik 14 urte nituen.Ikasketa amaierako eskurtsioa Etxegarate eta Aralarko guardaetxearen arteko trabesia izan zen.Juanito maisua eta beste bi gida etorri ziren gureki Fidel eta Txingu.
Lehenengo egunean Etxegarateik Lizarraustiko aterperako bidea egin genuen.Etapa guzti hau baso artean izan zen eta gogoratzen naiz galdu ere egin ginela,baina azkenean iritsi ginen Lizarraustira.
Lizarraustiko aterpea ez zen ezta gutxiagorik ere orain dena,dena zaharkiturik zegoen eta logelak ere nahiko egoera kaxkarrean zeuden.Uste dut Juanito diskusio ederren bat izan zuela Fidel eta Txingureki aterpetxearen egoera zela eta.Baina guk ez genuen arazorik!!! ederki jan eta lo egin genuen.
Hurrengo egunean ederki gosaldu eta bigarren etapari heldu genion, Lizarraustitik Aralarko guardaetxera.Goroldioz berde zeuden basoeta barrena goruntz egin genuen Purtxerri inguruan dagoen zelai batera iritsi arte.Hemen lasai egon ginen nahi zuenak jan,nahi zuenak lo eta nahi zuenak jolastu.
Behin deskantsatu eta patxadan egon eta gero, Aralar gaikalderako bidea hartu genuen.Oso gogoan dut oraidik Igaratzako bordetara iritsi ginenenko unea.Gu bezalako ikasle talde batek beraien kanpinak zituzten han jarrita eta txerriak etorri eta denak txikitu zieten.Esterillak puska puska eginda,barilla okertuak,janari poltsa irekiak...kriston txikizioa egin zieten txerriek.
Han pixka bat egon eta gero azken txanpari ekin genion.Bidean artzai batzukin egin genuen topo.Beraen ardiak ari ziren prestatzen udarako.Han ari ziren jo ta su ardiei ile mozten.
Pixka bat gehiago pistatik ibili ondoren guarda etxera iritsi ginen.Ibaiek kontatu didanez hemen inguruko txerriei ostikoka ibili omen ginen gaiztakerietan.Ondo afaldu eta ohera joan ginen.
Hurrengo egunean Done Mikelen santutegira joan etorria egin genuen oinez.Horrela izan zen gure 7.mailako ikas bidaia.Oso ondo pasa nuen.Orain dela gutxi egin nuen berriz ibilaldi hau, zati handi batean Gipuzkoako birarekin kointziditzen bait du.Eta oroitzapen ederrak ekarri zizkidan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina