1989(e)ko maiatzaren 9(a), asteartea

LEHEN IRTEERAK TALAI-MENDIREKIN (1989 inguruak )

Nere lehen mendi irteerak Talai-Mendi mendi elkartearekin egin nituen.Gogoratzen naiz ikastolako sarrerako tableroan nola jartzen ziren gu gaztetxoentzako mendi irteerak.Kuadrilakoak dexentetan apuntatzen ginen.Ez dira asko ditudan oroitzapenak baina badakit oso ondo pasatzen nuela eta ein handi batean nere mendi zaletasuna hemen piztu zela.
Gogoan ditut makina bat irteera.Hauek dira gogoratzen ditudan zenbait irteera.Benetan eskertuko nuke zerbait gogoratzen baduzue komentarioen atlean idaztea eta garai hauetako argazkiren bat izanez gero kontaktuan jartzea.
-ADARRA: Hemengoa da irteera guzti hauetatik dudan argazki bakarra.Koldo Olariagak atera zigun harroka tartean bokadilloa jaten geundaen bitartean.Nire kalkuloen arabera 1989 ingurukoa izan behar du.Nabaria da argazkian hotz egiten zuela.Ederki aldatu gaituk txo!!!!Earra pintak.Adarra tontorreko arkaitzetan ibili ginen ezkutaketan jolasten, gero berakoan Borda dagoen merenderoan geratu ginen lasaiago.Udazkena izan behar zuen, oso ondo gogoratzen gut nola ibili ginen erreka zuloko hosto piloetan saltoka jolasten.Bat baino gehiago hosto artean ederki ezkutatzen zen.Ez dut berriro inon gogoratzen horrelako hosto pilorik.


-UZTURRE: Gogoratzen dut ez zuela oso eguraldi ona egiten.Itxasok berde eta txuri koloreak zituen rugbyko baloi txiki bat eraman zuen eta Uzturreko gurutzearen ondoan dagoen lautada txiki batean jolastu ginen rugbian.Goran denbora pixkat pasa eta gero Tolosara jeitsi ginen eta Oria ibaiaren ondoan dagoen merkatu zaharrean jan genuen etxean amak preparatu zigun bokadiloa.Eta gero nola ez berriz ere rugbiuan jolastera.

-OIZ: Ez naiz asko gogoratzen irteera honetaz.Bi gauza gogoratzen ditut puntarako bidea oso-oso luzea egin zitzaidala eta Milari behin eta berriz galdetzen niola ea asko falta zen tontorrerako.Tontorrean parapentista batzuk zeuden saltotzeko prest.Ez nuen oso ondo pasako berriz ez bait naiz itzuli mendi honetara.

-UDALAITZ: Malda ederra zuen mendiak,Auza auzotik igo ginen.Tontorrera iritsi ginen eta parapentista bat zegoen saltotzeko prest.Gogoan dut nola saltatzeko prestatzen ari zela kaskoa lurrean utzi eta nola mendian behera bueltaka joan zitzaion ( hura malaletxea harrapatu zuena ).Gero jeitsiera mendiaren beste aldetik egin genuen eta erdi bidean edo iturri bat zuen kobazulo batean gelditu ginen deskantsatzen.Gero beraxeago Egoitzek parapentistaren kaskoa aurkitu zuen.Uste dut jeitsiera honetan norbaitek min hartu zuela harriren batek jota,baino ez nago oso seguru.
     Gero Arrasaten egon ginen jolas parke batean,txapelketa bat egin genuen ea kolunpioan zenek egin urrutirako salto.Iban uste dut zela salto horietako batea kolunpioarik engantxatuta geratu eta dexenteko zartada hartu zuena.Han bukatu ziren txapelketak.

-SAN ADRIAN-ARANTZAZU: Oroitzapen oso gogorrak ditut irteera honetaz.Elur dexente zegoen eginda.Badakizue haurrak nola diren, San Adrianen ibilaldiaren hasieran elkarri elur bolak botatzen emozionatu ginen eta eskularru guztiak blai egin genituen.Hotz handia egiten zuen.Gogoratzen det oraindik Urbiako aterpetxea urrutira nola ikusi nuen,eskuak eta oinak minez nituen.Aterpera sartu eta txaketa eta polainak Dani,Mila,Bittor,Joxemari edo norbaitek nola kendu zizkidan,atzetan nuen minarekin kremallera heldu ere ezin bait nuen egin.Oraindik ez zegoen aterpetxea berritua, tximini zahar baten ondoan egon ginen denok beroan sartu nahiean.Pentsatzen det gero ya Arantzazuraino ondo joango nintzela.
      Arantzazun parkin azpian dagoen pergola batean egon ginen eta hori bai oso ondo oroitzen naiz galtzerdi berriak eta zapatilak jaztean ze nola gustoa hartu nuen.Gero bokadilloa jan eta gero fubolean jolastu ginen.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina