Aspaldiko partez eta urtea urtea ondo hasteko, kuadrillako lagunak elkartu ginen egunpasa egiteko.
Goizean Irusta urjauzia eta Irugurutzetako labeen inguruan ibilalditxo bat egitera joan ginen. Txikitxoak primeran moldatu dira eta ederki ibili gara.
Ibilaldia egin ondoren tripa ederki bete dugu bazkari eder bat eginez. Ondoren Ficobako Pin-era joan gara txikien gozamenerako.
Egun borobila irten da!!!
Hiru familiak Olako parkinean irteteteko prest.
Kuadrilla labeetara bidean.
Irugurutzetako labeak.
Ni eta Maddi.
Irusta urjauzira bidean.
Aita alabak.
Plater konbinatu ederra bazkaldu genuen.
Txikitxoek gozatu ederra hartu zuten Ficobako Pin-ean.
DATU TEKNIKOAK:
Olako parkinetik irten eta Irusta urjauziaren oinera eginiko ibilaldia. Bidean Irugurutzetako labeetatik eta mehategietatik pasa ginen. Ez ginen urjauziaren oineraino iritsi txikitxoekin ez bait zegoen oso ondo joateko. Bai joan nahi izan ezkero ez du zailtasun handirik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina