Uda garaian Astuneko estaziotik Ibon de las Truchasera daraman telesilla martxan izaten da. Aukera ezin hobea da, telesillas baliatuz, desnibel dexentea ekiditeko eta txikitxoenekin paraje ederretatik bueltaxka bat emateko. Ikuspegiak zoragarriak dira, laku ugari ikus daitezke eta abereak ere ugariak dira. Txikitxoentzat guztiz aproposa: Kolunpio handi batean igo, lakuan harritxoak bota eta hankak busti. Eta zaldiak, ardiak eta behiak larretan ikusi.
Guk eginiko ibilaldia luzatu daiteke eta laku gehiago ezagutu daitezke.
Pena merezi du tokiak, animatu ezagutzera!!!
Hirurok Midi Ossau atzean dugula.
Maddi eta ni telesillako igoeran.
Ibon de la Truchas-etik Ibon del Escalar-era bidean.
Behekaldean Astungo estazioa eta atzean Aspe.
Aspe.
Escalar lakuan.
Monjes lepora igoeran.
Monjes lepotik Iparraldera ikuspegia.
Midi d´ Ossau.
Cris eta Maddi.
Zaldiak Casterau lakuaren iguruetako larreetan bazkatzen.
Maddi argazkilaria ere badugu. Berak ateratako argazkia!!
Bueltan Monjes leporainoko ia igoera guztia oinez egin zuen Maddik.
Maddi txapeldun!!
Lepotik Escalar lakurako jeitsieran lo seko geratu zen motxilan.
DATU TEKNIKOAK
Txikitxoekin egiteko ibilaldi egokia. Astungo eski estaziotik telesilla hartu Ibion de las Truchasera igoko gara. Telesillan igotzen da desnibelik handiena. Ondoren pista jarraituz Ibon de Escalarrera joango gara. Hemendik Monjesen lepora igoko gara, Espainia eta Frantzia arteko muga. Ikuspegi ederrak ditugu hemendik, hegoaldera Aspe eta Iparraldera Midi Ossau.
Lepotik jeitsiera hartu dugu Iparraldera,Lac Casterau aldera. Laku inguruko zaldiak ikusi ditugu eta hankak busti ondoren bueltan bide beretik etorri gara.
Jaitsieta telesillan egin dugu.
Desnibela 700m inguru jartzen baldin badu ere kontuan izan behar da horietatik 400m inguru telesilla egiten direla.
https://www.astun.com/triptico_verano.pdf
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina