Aste Santuetan Ibilbideakeko Txikibiltari talde bat elkartu ginen Arabako laudadan bizikleta ibilalditxo batzu egiteko asmoz . Lehen egunetan eguraldia primerakoa izan zen baina larunbaterako ez zen horren ona. Beraz Zirauntza ibaiaren iturburura joatea erabaki zen. Bete betean asmatu genuen, ederra bait zen bidea.
IBILBIDEAK-eko kontaketa ondorengo loturan duzue:
Talde osoa Zirauntza iturburuan. ( Bizibidaiaken argazkia )
Ibilbidearen hasierako parketxea.
Garai bateko fabrika hidraulikoa.
Fabrikatik gora bidea edertzen hasten da.
Erreka urez gainezka zetorren eta basoa ederra zegoen.
Hirurok erreka ondoan.
Cri eta Maddi, eta hurrutirako Ohiane eta Ibai.
Hirurok iturburuan.
Jeisteko ubideko bide hartu genuen.
Gaztetxoenak gustora beraien saltsan.
Araian bazkaldu ondoren, autoak hartu eta Aizkomendiko trikuharria ikustera joan ginen. Elegantea eta handia da trikuharri hau. Hemen ere txikibiltariek primeran pasa zuten jolasean.
Hemen dik taldearen zati bat Barriara itzuli ginen eta beste batzuk Alaitzako elizako margoak ikustera joan ziren.
Egun ederra pasa genuen!!
Eskalada pittin bat ere egin zuten batzuk!!
DATU TEKNIKOAK:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina