Aspaldian genuen Iboni, Ekiñe, Leize, Cris, Maddi eta nik, denok batera, mendi ibilaldi bat egitera joateko asmoa. Hasiera batean Arditurri aldera jaotea pentsatzen bagenuen ere, azkenea Pasaia aldera joatea erabaki genuen.Eta egia esan ederki pasa genuen bertan.
Hotz egiten zuen baina, azken asteetako eguraldiak eta gero, ez zuen horren giro txarra egiten.Txaketa mardulak jantzi eta aurrera!!
Eguneko plana primeran atera zitzaigun. Motorrean pasian ibili, mendi buelta ederra egin Talaia bidetik eta John Hay Lordaren gotorlekutik. Geocaching altxorra aurkitu. Ibonik eginiko 12 arraultzetako tortilla patata sagardo botila eta salda eder batez lagunduta jan. Eta azkenik Albaola museoa ikusi.
Txikitxoek ere primeran pasa zuten eta zer nahi dugu bada gehiago!!
Eskerrikasko Iboni, Ekiñe eta Leize. Primeran pasa degu eguna.
Egunpasarako lagungarria den informazioa:
Iboni eta ni gure alabak bizkarrean hartuta.
Motorrean Pasaia Donibanera pasatzen.
Motorrean Pasaia Donibanera pasatzen.
Talaia aldera bidean.
Talaia bidean gora. Arkaitzen formak ederrak dira benetan.
Cruceseko barra eta Senokozuloko farora daramaten eskailerak.
Ezkerraldean San Pedroko traineruak entrenatzen.
Txikitxoek gelditzea eskatzen dutenean, lasai gelditu, eta pittin bat jan eta edan.
Arrokaundietako begiratokitik ikuspegi ederra dago. Pasaiako bokana ia osorik ikus daiteke.
John Hay Lord-aren gotorlekua ere bisitatu genuen.
Ekiñe eta Cris gotorleku barruan.
Tiro egiteko bateria txikiak.
Bolborinaren txabola gainetik ateratako argazkia.
Ezkerraldeko orma arrastoak kuartelarenak dira.
Beherakoan `` Pasaia Donibane ´´ Geocachea aurkitu genuen!!!
Iboni, Ekiñe, Cris eta Leize altxorrarekin.
Pasaia Donibane gaikaldeko pasealekutik ikuspegia.
Ederra kuadrilla Pasaia Donibaneko kalexketa barna.
Pasaia San Pedrora berriz pasatzeko motorraren zain.
Atzealdean motorra eta balearrantzako traineruak.
Pasaia Donibane.
Albaolara joan ginen bisitan.
Red Bay-an aurkitutako San Juan Baleontziaren erreplika.
Bale harrapaketara joateko enbarkazioa.
Badoa aurrera San Juan baleontzia.
2014-ko Urriak 14ean horrela zegoen San Juan Baleontzia.
2015-ko Otsailak 8an horrela.
Ontzigileak lanean.
Gure bi txikiek ere primeran pasa zuten!!
2014-ko Urriak 11.
2015-ko Otsailak 8.
Cris eta Maddi bale arrantzaleekin.
*DATU TEKNIKOAK:
Txikitxoekin eginiko ibilaldia.Pasaia San Pedro eta Pasaia Donibaneko herriak ezagutzeko egokia. Bien arteko lotura itxasontziz eginda.
Mendi ibilaldian Talaia bidetik igo gara Mitxitxola mendiaren leporaino. Zati ederra benetan, kostaldeko ikuspegiengatik eta aizearen erosioak hemengo areharrizko haitzei eman dien formengatik.Toki berezia benetan.
Ez gara Mitxitxola tontorreraino igo, leporaino baizik. Lepoan eskuinaldera hartu dugu Santio Bidearen bila. Jaitisiera Santio bidetik egin dugu.
Jeitsieraren erdialdean geldialdia egin dugu John Hay Lordaren gotorlekua ikusteko. Bertan begiratoki eta atsedenleku ederra daude.Badirudi hemendik Pasaia Donibanera bidexkaren bat badela baina guk sasiez guztiz itxia aurkitu dugu. Beraz bueltan Santio bidera itzuli gara.
Santio bidean behera Pasaia Donibanekoko gaikaldeko pasealekura iritsi gara.
Pasealekuan ( Pasaia Donibane ) Geocachea aurkitu dugu.
Umeentzat sorpresa ederra!!
Berriz itxasontzia hartu eta Pasaia San Pedrora itzuli gara.
Hemen mokatu eder bat egin eta gero Albaola ontzi museoa ikustera joan gara.Guztiz gomendagarria.
Hau izan da bada, gure txikitxoekin egin dugun egun pasa!!
Aupa Mikel, Kris eta Maddi! Mila esker zuei! Egiten zuen haize hotzari aurre egiteko ez dakit ibilbide hoberik aurkituko genukeen. Kare harrizko gandorraren babesean eta eguzkiak lagunduta a ze paisaia polita! Izugarri gustora sentitu giñen eta Leizek eta Maddik ere harnasa lasaiago hartzen dutela elkarren ondoan ikasi ere bai. Albaola ere ikusgarria! Aupa zuek! Oso ederra baita ere zuen pantaila aurreko lana, ez dakizue zein gustora egon garen begira. Eskerrikasko bihotzez!!!!!
ErantzunEzabatuAupa Iboni, Ekiñe eta Leize!!Ezer baino lehen eskerrikasko idazteko denboratxoa hartzeagatik. Ederki ibili ginen bai!!Leize eta Maddi berriz primeran moldatzen dira!! Earra parea!!
EzabatuEgun borobila eta konpainia ederrean. Seguru gaude elkarrekin irteera asko egingo ditugula. Hori bai 12 arraultzako tortillak ezin dik falta!!
Hurrengo irteera arte!!Zuei ere eskerrak bihotzez!!