Bizibidaiako gure lagunek antolatu zuten Donostiatik Albaolara bizikleta txangoa. Hiru familiako kuadrilla koxkorra elkartu ginen azkenean. Pena taldearen argazkirik ez atera izana. Ibilbideak Donostiako bidegorrietan barna Albaolara joan etorrian zetzan.
Nik neronik ibilbideari buruz espektatiba bajuak nituen, baina ibilbidearekin guztiz harritua eta txunditua geratu nintzen. Nere espektatibak erraz gainditu zituen.
Maddi ere primeran moldatu zen. Bai Orioko, Lugaritzeko eta Errekaldeko tren geltokietan nahiko ondo moldatu ginen.
Baina ibilbideko protagonista nagusia Albaola museoa eta bertako proiektu itzela izan ziren. Nire uste apalean, nahi ta nahiez bizitatu beharreko museoa.
Eskerrikasko Bizibidaiak txango eder hau antolatzeagatik.
Jarraian enlazea Albaola museoari buruzko informazioa:
Pasaia Donibane San pedrotik begiratua.
Ontzigileak San Juan baleontziaren sahietzak prestatzen.
Goazen belaontzia ikustera!!
San Juan belaontziaren popa.
*DATU TEKNIKOAK :
Ibilbideaken partekatua izan zen irteera izan zen hau. Hasiera eta topagunea Lugaritz tren geltokia izan zen. Tren geltokitik bidegorriko tunelean barrena Amara aldera jo genuen. Amaratik Urumea ibaia jarraituz Gros aldera. Grosetik Intxaurrondo aldera eta Intxaurrondotik Herrerako tren geltoki aldera. Herrerako tren geltokitik San Pedro herrira. San Pedro herria zeharkatu eta Albaola museoan egin genuen egonaldia.
Albaola museoa ikusi beharreko museoa, oso interesgarria.
http://www.albaola.com/en
Bueltako bidea bide beretik egin genuen Groseraino. Grosetik Zurriola hondartzara jo genuen. Ondoren Boulevard-a zeharkatuz Udaletxe aldera eta Kontxako hondartzara.
Kontxako hondartza zeharkatuz Antiguoraino joan ginen.
Antiguotik Unibertsitateetara, gero Añorgara eta Añorgatik Errekaldeko tren geltokira. Errekalden amaitzen da bidegorria.
Errotaburutik Añorga bitzartean bada aldapa pittin bat beste guztia laua da.
Donostia eta San Pedro artea ezagutzeko ibilbide ederra.
Albaolako museoa ikustea ezin bestekoa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina