Azkenaldian denbora gutxixeago dugu guretzako eta Josuk Artikutzara joateko asmoa zutela esan zidanean, ez nuen bi aldiz pentsatu. Azkenean talde polita juntatu ginen Josu, Patxi, Pitxu, Xabier eta ni.
Bianditzeko portuan gora biurgune mordoa egin ondoren, iritsi ginen Eskasera edo Artikutzako guardaetxera.
Mendian normala ez den bezala lehen pausuak beheruntz egin genituen. Guardaetxetik irten eta denbora gutxira bide asfaltatutik basora sartu ginen Artikutzako baso ederraz gozatzera.
Laukotea Eskas-eko guardaetxean. Kamera atzea bostgarrena!
Artikutzako basoko zuhaitz zaharrak majikoak dituk!!
Guarda etxetik Artikutzara arteko bidea beheruntz da. Bidea ongi markatua dago eta basoko enbor zahar artean garama. Errekatxo zoragarriak goroldio berdez atonduak dauden zuhaitz artean zoaz denbora guztian.
Baso ederra da benetan. Artikutzara iritsi aurretik, erdi bidean, Erroarriko urjauzia ere ikus genezake.
Udazken koloretan.
Erroarriko urjauzia.
Artikutza.
Azkenean beheruntz nahikoa egin eta Artikutzara iritsi gara. Auzo ederra benetan ahu bezalako toki aislatuan egoteko. Baina, gaur egun bertan mugimentu askorik ez bada ere, garai batean bazuen bere garrantzia Artikutzak meagintza, ikatzgintza eta mugarekiko gertutasuna zela eta.
Bertan ostatu zaharrean lasai babexean janaldia egiteko txokoa ere bada.
dagoeneko goruntz joateko goizetxo dela eta Añarberaino doan ur kanala jarraituz Berdabioraino joan etorria egitea erabaki dugu. Ubide honen edertasuna nere belarrietara iritsi bait da.
Artikutzako etxe ederrak.
Añarberako ur kanalaren lehen zatian.
Berdabiorainoko joana, Añarbe errekaren ezkerraldetik egin genuen eta esan behar, bidea zatiren batean ez zegoela batere garbi. Batez ere Presaetxe eta Berdabio artean. Artikutzara bueltako bidea kanaletik egin genuen. Eta esan behar bidea hobea eta politagoa dela.Artikutzatik Berdabiora joan etorria 2 ordu inguruan egin genuen, eta esateko ia dena ordeka da.
Berdabioko zubian zeharkatu genuen erreka.
Pitxu eta Josu kanalean.
Ni neu kanalean.
Patxi eta anaia kanalean.
Presaetxe inguruak.
Artikutzako ostatu zaharrean berriro egonalditxoa.
Kanaleko bueltatxoa egin ondoren, Artikutzako ostatu zaharrean kafetxoa hartuaz deskantsua egin genuen.
deskantsuaren ondoren ibiladiko igoera hasi genuen. Artikutzatik autorako buelta Tren txikiaren bidetik egin genuen. Hasieran malda gogor xamarra da, baina behin trenbidera iritsitakoan, asko lasaitzen da malda.
Gezurra dirudi garai batean bide honetatik tren bat zioala. Baina bai jauna!! Horrela joaten zen. Bidean, garai haietan trenetik mendi erdira botatako errotarri batzu ere aurki ditzakegu. batek baino gehiago galdetuko zion bere buruari harrizar horiek nola iritsi ziren horra. Bada gaur egun bere arrastorik ez dagoen trenean.
Trenbide txikiko errotarriak. Nola iritsi ote ziren honera?
Tren txikiaren bidetik ikuspegi ederrak.
Trenbidetik ikuspegi ederrak ditugu Artikutzako basoen gainetik. Beraietaz gozatu ondoren berriro Eskasera iritsi gara, ibilaladi eder batetaz gozatuta gustora.
Expedizioko kide guztiak.
*DATU TEKNIKOAK:
-Distantzia: 21km.
-Desnibela: 560m.
-Denbora: Oso lasai joanda 5h eta 30min pasa ditugu.
-Deskribapena: Artikutzako basoetan eta Artikutza-Añarbe arteko ubidean eginiko ibilaldia da. Ez du zailtasun berezirik.
Nola iritsi: Eskas-en aparkatu dugu autoa. Hona iristeko, lehenengo Oiartzunera joan eta ondoren Bianditzeko portura daraman GI-3631 errepidea hartu. Bianditzeko portua pasa eta pittin bat beruntz eginda Eskasera iritsiko gara.
-Ibilbidearen TRACK-a jaisteko: Artikutza eta kanala TRACK-a
Ederra ibilbidea.
ErantzunEzabatuIkusten ez dudana da Olentzerorekin izan zenuten tokapeka...
Lagun horiek ibiltari bihurtu behar ditugu ezta?
Mila esker Ibilbideaken partekatzeagatik
Ze ibilbide polita....eta argazkiak ikusgarriak dira!
ErantzunEzabatu