2013(e)ko urtarrilaren 4(a), ostirala

AIZKORRIKO KRESTERIOA ( 2013-ko Urtarrilak 4 )

Ostiral honetarako eguraldi itzela zegoen emanda. Urtarrilaren 4a zen eta urteko lehen mendi irteera. Anaia eta biok joan gine buruan bueltaka aspaldian nuen buelta egitera. Aizkorriko kresterioa zen gure helburua.
Kotxea San Adriango parkinean aparkatu ondoren tunelerako bidea hartu genuen.

Ibilaldiaren hasieran. San Adrianeko tunelean.
Erdi Aroko peajea.

Garai bateko N1-a.

San Adriango tunela zen Erdiaroko peajea. Bertatik pasatzen bait zen Erdi Aroko N1-a. Garai haietan Gaztelatik Frantzia aldera zioan edozeinek bertatik pasa behar zuen. Azken ikerkuntzen arabera, San Adrianen gotorleku dexentea izan omen zen.

Goizeko lehen orduetan bailaretan lainoa, goikaldean oskarbi.
Urrutira Aiako Harriak.

San Adriango tunela pasa ondoren erdi aroko bidearekin topatzen gara. Bidea alde batera utzi eta eskuinaldera hartu behar da Aikorri tontorrerako bidea hartzeko. Lehen zatia basoan barna egiten da goruntz, baina denbora gutxi barru irteten gara basotik. Aratz aldera lehen bistak azaltzen dira. 
Denbora gutxi barru Aizkorri tontorrean ginen. Argazki batzu atera ondoren gure bidearen zatirik interesgarrienari ekin genion. Aizkorriko kresterioari.

Anaia Aizkorrirako igoeraren zati batean. Atzealdean Aratz mendia.

Txindoki.

Anaia Aizkorriko ermitara bidean. Eskubialdeko tontorrean ikus daiteke ermita.

Ermita, borda, eta Aizkorriko gurutzea.

Anaia eta ni Aizkorriko gurutzean. Atzekaldean kresterioa, gure bidea.

Anaia Aitzabalko gurutzean, atzekaldean kresterioa.

Ezkerraldea Anboto mendia eta eskuinaldean Udalaitz.

Ni Aitzabal tontorrean, atzekaldean lehen egon garen Aizkorri tontorra.

Aurrera dugun bidea.

Aketegi aurreko tontortxo batean anaia.

Kresterioa teknikoki ez da zaila egiteko. Ia kresterio guztiak, bezala gora behera dexenteak ditu, baina denbora guztian zabalera ederra du eta ez dago pausu zailik.
Horrela bada pixkana-pixkanaka tontorrez tontor joan ginen. Aizkorri, Aitzabal, Aketegi, Aitxuri, Iraule eta azkenik Arbelaitz tontorrak egin genituen.

Aketegitik Aitxuri tontorrean ni.

Anaia Aitxuritik jeisten, atzekaldean hurrengo tontorrak, Iraule eta Arbelaitz.

Iraule tontorretik Aketegi.

Anaia Arbelaitz tontorrean.

Biok Arbelaitz tontorrean.

Eginiko tontorrak Urbiatik ikusiak.

Behin tontorrak egin eta gero Urbiako aterpetxera jeitsi ginen. Lasai exeri eta meriendatxo eder bat egin genuen indarrak hartzeko.
Ondo jan eta gero Urbiako aterpetxetik Lazkaolatzako bordetara jo genuen pistatik.Ondoren Perusaroiko bordara iritsi baino lehentxeago Zorrotzarri monolitoan gelditu gara argazki bat ateratzeko.
Zorrotzarriko monolitoa pasa eta gero pista utzi eta eskubira hartu dugu, Pagarrate aldera. Hemen GR121-rekin egin dugu topo eta hemendik aurrerako bidea bera markatzen duten marka zuri-gorriak jarraituz egin dugu.
Gipuzkoa eta Araba arteko mugan zehar joan gara, erdi aroko galtzada aurkitu arte. San Adrianerako azken metroak galtzadatik egin ditugu. Ez zen garai batean erraza izango bide hauetatik gurditzar haiekin joaten. Seguru asko, gure denboraren kontzeptu oso ezberdina izango zuten garai hartako bidaiariek.
Mendi ibilaldi ederra da bebetan egin deguna. Beste ibilaldi gomendagarri bat.

Anaia Zorrotzarri monolitoan.

Urbiatik San Adrianera bitarteko basoetan.

Erdi Aroko bidean zehar.
*DATU TEKNIKOAK:

-Distantzia: 16,79 km
-Desnibela: 1000m
-Denbora: 6ordu 30 min (argazkiak,hamaiketakoa, elurra... dena barne)
-Hasiera: San Adrian.
-Bukaera: San Adrian.
-Nola iritsi:  N1-a hartu Etxegarateko porturaino. Etxegarateko potuan Otzaurteko portura eta Zegamara daraman irteera hartu. Otzaurteko bentara iristean, Zegamara jarraitu beharrean, ezkerraldera dagoen ormigoizko bidea hartu. Ormigoizko bidean, 4-5 km egin ondoren San Adriango parkinera iritsiko gara.
-Ibilbidearen TRACK-a:



Mapa topografikoa.

Mapa topografikoa.

Ibilbidearen perfila.

Ibilbideren datuak.





3 iruzkin:

  1. Ona buelta motel, beti kanpora begira gauden garai hauetan hemen ere baditugula leku earrak...

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Bai motel.Askotan muturren aurrean diaguna ez diu apreziatzen.Badituk bai mila toki zoragarri Euskal Herri honetan.Badakizue orain egin duen elurrarekin aprobetxatu eta egin trabesia eskia hemen!!!!

      Ezabatu
  2. Gora pistatxo ibiltari hori! Mila esker Aterpen partekatzeagatik!

    ErantzunEzabatu