2012(e)ko azaroaren 25(a), igandea

IBILALDIAK 1. KDDA ( 2012-ko Azaroak 25 )

Oraingo honetan Ibilbideak-en 1. topaketarekin natorkizue. Mendiexpo-ren urteroko saioa izan da aurten ere Irungo Ficoban eta han antolatu dute 1. topaketa.


Egunpasako egitaraua izan genuen:

* 8:00-12:30 bitartean Ibilbideak eta Irungo Mendizale Elkartean jarririko mendi txangoa egin genuen.
                     Txangoan Irugurutzetako minak, labeak eta aurreraxeago Irustako urjauzia ezagutu genituen.
*13:30-15:00 bitartean, Ficoba bertan dagoen, Iñigo Lavadoren jatetxean bazkaldu genuen. Bapo gelditu               
                     ere!!!
*15:00-16:00 bitartean, Ibilbideak proiektuari buruzko hitzaldi bat izan genuen. Oso interesgarria egon zen. 
                      Bertan orain arte egin diren lanez eta aurrera begira dauden proiektuez hitzengin zen.
                      Hitzaldiaren amaieran ibiltari esanguratsuenei sariak banatu zitzaizkieten Ibilbideaken 
                      laguntzaile edo patrozinadoreek.. Ni ere tartean sartu ninduten, eskerrikasko benetan.
* Egunari amaiera emateko BANFF Mountain Film Festival emanaldia izan zen.

Eskerrak eman behar dizkiot Ibilbidek taldeari eta egunpasan horren ongi hartu gintuzten beste ibiltariei. oso ondo pasa genuen. Beste baterako prest izango gara.

Baina zuetako asko honezkero galdezka ariko zarete. ZER DA IBILBIDEAK? ,bota bistazoa!!!!

Beste Ibiltari batzuen erreportaiak ikus ditzakezue jarraian:





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina