Orion San Nikolasak diren arren, Josuk eta nik pare bat egunez festetaz paso egin eta Pirineoetara menditxoren bat egitera etortzea erabaki dugu.
Astean zehar egin dituen elurteak direla eta avalancha harriskua 3 edo 4 koa da. Beraz ingurune seguru xamar batera joatean erabaki dugu.
Portalet aldera joan eta gero handik erabakiko genuen noruntz joan.
Josu eta ni Portaleteko eski estazioan.Parkineko lurra guztiz izoztua.
Goizeko 7:00ak aldera irten gara Villanuatik Formigal aldera. Elur ona tea tenporadako lehen eskialdia dela kontuan izanik bidea irekia izango zela pentsatzen genuen. Baina oker geunden!! Estazioko tabernan kafetxo bat hartu behar izan dugu quita nievesak gora eta behera ikusten genituen bitartean. Ordubete geroago Formigalgo eski estazioaren Portalet estaziora iritsi gara. Hemendik mugarainiko bidea oinez egin behar izan dugu bidea oraindik itxita bait zegoen.
Bion itzalak eta Midi d´Ossau.
Portaleteko muga pasa eta Frantzia aldeko parking paretik ekin diogu raketekin Midi azpikaldeko lautadetara. Ia belaunetaraino sartzen ginen elurretzn raketa eta guzti. Cuyalaret aldera zuzentzea erabaki dugu. Lehen zatian aurrera egitea nekosoa izan da, baina goruntz gindoazen einea aizeak elurrak behekaldetako magaletara eramanak zituela ohartu gara. Puntu batetik aurrera igoera errazagoa izan da elurretan ez bait ginen horrenbeste sartzen.
Josu gailurrera bidean.
Ni igoeraren erdi aldean.
Josu igoera erdialdean.
Cuyalaret tontorra urrutira.
Josu azken maldetan.
Ni azken maldetan.
Pico Infierno urrutian.
Biok Cuyalaret tontorrean.
Eguraldi zoragarriari esker ikuspegiak zoragarriak ziren. Igoera gozada hutsa izan da.
Tontorrean jende dexente topatu gara.baina ikuskizuna izugarria da. Bokadillotxo bat jan eta argazki batzu atera ondoren berun jo dugu.
Beherako bidea beste bide batetik egin dugu Potaleteko mugara.
Aspe tontorretik ikusia.
Midi d´Ossau tontorretik.
Anayet eta Canal Roya tontorretik.
Jeitsieran ikuspegia.
Ni jaitsieran.
Hurrengo egunean turismo pittin bat egin behar eta Xabierko gazteluan bisitatzera joan ginen.
Josu eta ni Xabier gazteluan.
DATUTEKNIKOAK
GPS-rako ibilbidearen TRACK-a nahi baduzu ondorengo enlazean lor dezakezu:
Aupa Mikel,
ErantzunEzabatuTontor xumea, baia bista ederrak dituena!!! oso aproposa elur denboraldia hasteko, zorionak!!!
Geroarte,
Aupa Igertu,
EzabatuPrimerako eguna izan genuen.Eguraldi ederra benetan. Ez da oso mendi zaila egiteko, baina tontorretik dauden ikuspegiak zoragarriak dira. Trabesiako eskia praktikatzen duzuenontzat oso aproposa.
Zorionak, hire bloga oso txukun eta interesantea duk. Mendi bilatzailea gustatu zaidak. Nik ere horren moduko zerbait egin nahiko nikek. Saiatuko nauk egun hauetako batean. Segi horrela, hire bloga behin baino gehiagotan kontsultatuko diatela iruditzen zaidak.
Ondo izan eta laister arte