2012(e)ko urriaren 14(a), igandea

CARCASSONE ( 2012-ko Urriak 12-13-14 )


Carcassonne-ko ciudadela inguruko mahastietatik ikusia.

Erdi -Aroko kutsua duen edozer gustoko baduzu, hau joan beharreko tokia duzu. Carcassonne Frantzian dago, Touluse-tik mediterraneo aldera, espainiar mugatik gertu. Oriotik 450 kmtara.
Carcassonne hiri berriak ez du ezer asko ikusteko, baina Carcassonneko ciudadela, esan daiteke erdiaroko gotorlekuen artean ondoen konserbatuenetakoa dela.
Bere tamaina oso handia da, 52 dorre ditu eda ciudadela inguratzen duten bi ormek 3km dituzte. Ciudadela barruko kalexkak xarma berezia dute. Ciudadela inguratzen duten ormen barruan gaztelua eta Saint-Nazaire basilika ditugu.
Egun batean erraz ikus daiteke. Uztaila eta Abuztua dira tenporada altuak. Turistaz josia egoten omen da.
Ciudadela barruan 5000 personako kapazitatea duen anfiteatro bat ere bada, non uda partean kontzertu eta antzerki ugari egiten dira. Bestalde bi hilabete hauetan, uste dut, erdi aroko torneoen errepresentazioak izaten dira egunero.

Ciudadela barruko gaztelurako sarrera.

Abuztuaren 14an Carcassonneko errealdiaren errepresentazioa egiten da. 25minutuko su artifizialak dira, ikusgarria izan behar du. Gure giak ez zigun batere gomendatu egun hortan joatea. Batetik egun guztian ciudadela itxirik egoten omen da eta bestetik jendetza jasan ezina omen da.

Animatu bisitatzera!!!!!

Informazio gehiago :  

                                http://www.carcassonne.org/carcassonne_SP.nsf/vuetitre/docpgeIntroVisiter


Gazteluko bi dorre, ezkerrekoa egurrezko matakanez inguratua dago.
Bertatin aurkariei geziak eta harriak botatzen zizkieten.

HISTORIA PITTIN BAT:

* IV-V. mendea:

K.A VI. mendean lehen aztarnak ageri badira ere,garai hartako aztarnak ez dira oso esanguratsuak.
Barbaroen iritsierarekin segurtasun falta handia zen. Hau dela eta hiriak harresi sedoz inguratu ziren. Erromatar galoak eta Bisigodoak harresi fortifikatu horien atzean babesten ziren. Gaur egun ere Carcassonne-ko harresietan garai haietako elementu ugari ikus ditzakegu.

*XII. mendea:

Garapen demografiko eta ekonomikoa dela eta hiria haserraren kanpokaldera azten da. Bi auzo nagusi sortzen direlarik harresis kanpo: Saint Michel eta Saint Vincent.

*XIII.mendea:

Espainia eta Frantziaren mugatik gertu kokatua egonik,  Luis IX. eta FelipeIII. ren aginduz, Carcassonne-ko ciudadela erdi aroko hiri fortifikatu esanguratsuenetako bat bihurtu zen.
Herejeen aurka zegoen Simon Montfort eta Carcassonne-ko bizkondea zen Raymond Trecanvel arteko borroka eta gatazken eszenatoki izan zen.


Cris eta ni, cidadela inguratzen duten bi harresien artean.
Hemen egiten dituzte udan erdi aroko torneoak.


Cris ciudadelako Aude aldeko sarreran.

*XVIII.mendea:

XVIII.mendearen amaieran polvora eta kainoien etorrerarekin, Carcassonne-ko haserriek ezer gutxi zuren egiteko makina haien aurka. Carcassongo hiriak bere indarra asko galdu zuen.

*XIX.mendea:

Jean Pierre Cross-Mayrevieille jaunak Carcassonne-ko harresi eta dorreen suntsitzea ekidin zuen eta restaurazio sendo bat hasi.

*XX.mendea:

Gaur egun Carcassonne Frantziako turismo zentru garrantsitsuenetako bat. Bertan ikus bait dezakegu munduan den erdi aroko gotorleku miresgarrienetako bat.



Horrenbeste borroka eta gatazka izan zuen harresian lore ederra.

Gauez, ni, Audeko atean.

Ciudadelaren ekialdeko aldea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina