2012(e)ko uztailaren 22(a), igandea

ARDITURRIKO BIDEGORRIA ( 2012-ko Uztailak 22 )

Arditurriko bidegorriaren zati bat.

Ibilbidea erraza eta polita da. Aurrekin oinez edo bizikletan egiteko oso egokia.Garai bateko trenbidea izanik guztiz ordeka da. Patinekin egiteko ere oso egokia, denak asfaltu oso leuna bait du.
Ibilbidea Oiartzungo herritik hasi dugu, baina oiartzungo peaje paretik ere hasi daiteke.
Oiartzundik Arditurriko meategietara 5km inguru daude. Bidea ibaiaren ondotik doa eta bat baino gehiago zebilen bertan bainu frexko bat hartzen.
Ibilbide amaieran Arditurriko meatzeak dituzue. Gu iristerako itxia zegoen, pena.
Bide beretik berriz bueltan oiartzunera itzuli gara. 2ordu inguruko buelta denera.

Arditurriko meatzeetako informazioa ondorengo enlazean duzue:

                                                                                            www.arditurri.com


Arditurriko meatzeetako sarreretako bat.


Arditurriko meatzeak Aiako Harrien azpikaldean.

1 iruzkin: