2012(e)ko martxoaren 17(a), larunbata

TANA TORAJA, SULAWESI ( Martxoak 17-18-19-20 )

Martxoaren 16an Pekinetik hegazkina hartu genuen Yakartara. Gure asmoa Sulawesiko Makassar hirira joatea zen eta Yakartara iristean bertako aeroportuan pasa genuen gaua hurrengo goizean Makassarrerako hegazkina hartzeko.
Martxoarena 17 Makassarren pasa dugu. Hiri handi xamarra bertan. Kaleetatik buelta bat eman dugu eta Tahi-Tsi eskola batean ere egon gara beraiekin pittin bat praktikatzen.Gauean molla aldeko restaurante batean langostino ederrak jan ditugu.
Martxoak 18 goizeko 9:00tan hartu dugu Rantepaorako autobusa.Hori bai autobusa!!!Etzanda joateko modukoak dira Makassarretik Rantepaora doazen autobusak.Oso ondo daude. Hori bai kontuan hartu behar da 9-10 ordu direla.
Azkenik iritsi ginen Rantepaora. Tana Toraja kulturaren zentrura.
Lehen egunean manda izeneko gia bat hartu genuen eta Tana torajen funeral fanmatu batera joateko gelditu ginen.

Garai bateko Torajatarrek harritzar hauen artean egiten zituzten beraien bilera eta hiletak.
Harri bakoitzak hildako bat adierazten du.

Urtebete hilik zeraman emakume baten hiletara izan ginen gonbidatuak.
Argazkiko bi emakumeak hildakoaren hilobak ziren, jantzi tipikoak dituzte jantzita.

Cris eta ni familiartekoekin,beharrezkoa da jantzi ilunak eramatea.
Biok beltzez jantzita joan ginen.




Hiletak bost bat egun irauten ditu.
Eta gu egon ginen egunean 100 bat txerri sakrifikatu zituzten hildakoaren omenez.
Hurrengo egunean 33 bufalo hil behar zituzten.


Familiak kantariak eta dantzariak ordaintzen ditu hiletarako.
Beraiekin dantzan ere jarri ninduten.


Hildakoaren hil kaxa zapi gorriz estalia,bera bizi zen etxean.


Emakume heduak prozesioan,hildakoaren aurretik.
Alboan txerrien aragi pilak dituzte lurrean.

Dantzariak. Etxeek aurrekaldean bufaloen adarrak dituzte jarrita.
Zenbat eta adar gehiago etxe hortan bizi denak estatus gehiago du.

Argazki polita.Ama bere umearekin.

Manda gure gia Crisekin gonbidatu ziguten janaria jaten.
Txerri fresko freskoa.

Hil behar zituzten txerri artean.

Gizonezkoa jantzi tipikoekin.

Hilobiak arkaitzetan eginiko zuloak dira.
Arkaitzean zenbat eta gorako estatus gehiago du bertan heortzirik dagoenak.

Torajatarra.


Cris bufalo adar asko dituen etxe baten aurrean.



Itxasontzi edo bufalo adar forma dute etxeen teilatuek?
Bi teoriak daude:esanten da lehen Torajatarrak itxasontzian iritsi zirela lurralde haietara eta hortik iritsi direla etxeak forma hori izatera.
Bestalde bufaloaren irudia oso garrantzitsua da Tana Torajatarren artean, etxeen teilatuek adar forma lukete.

Tana Torajatarren etxea eraikitzen.



Hil kaxa egiten.


Hilobien atarian hildakoen irudiak jartzen dituzte.




Arroza landatzen ere ibili ginen.

Arrozaletan lanean.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina