Gaurko eguraldi on xamarra emana baldin bazegoen ere ez ginen asko fidatzen atzo euri jasa eta aize golpeak ikusita. Hala ere eguraldi dexente majoa azaldu du goizaldean eta animatu gara Josu eta ni.
Hegoaize dexente gogorra zegoenez Hondarribitik Pasai Donibanerako kostaldeko bidea egitea erabaki dugu,Jaizkibelek babes egingo zigula pentsatuz.
Zaldi pintoa atzean Biosnar lurmuturra duela.
Kotxean joan gara Hondarribiko faroraino,Higerreko faroraino.Hemen aparkatu eta ibilbidea hemendik hasi dugu.Bidea oso ondo señalizatua dago. Farotik gertu, udararako toki zoragarriak daude, kala ederrak bainu politak emateko.
Biok bidean.
Printzipalki bi bide alternatibo daude.Bat kartelekin sinalizatua dagoena, Talaieroen bidea 6-7 ordutakoa. Eta bigarren bidea itxasertz-itxasertzetik doana, marra txuriz seinaliztua dagoena, honek 8-9 orduko iraupena du eta bestea baino gogorragoa da.
Guk bien arteko konbinazio bat egin dugu,Gaztañarrotz-eraino itxasertzeko bidetik egin dugu eta hemendik aurrera goruntz igo eta Talaieroaren bidea hartu dugu.
Gaztañarrotzerainoko bidea ederragoa da baina pasarteren bat ere badu. Kilometroetan aurrera egitea ere zailagoa da, erreka zuloak saiestu behar direla eta. Bestalde maldak ere gogorragoak dira. Hori bai oso ederra da ikusteko,batez ere guri tokatu zaigun bezala itxaso zakar xamarrarekin.
Josu Biosnar lurmuturrean.
Ni Putrekabiko haitzetan.
Putrekabitik ikus ditzakegu brankalak kaioz josita.
Brakalean barrena metro batzu.
Gaztañarrotzetik ikuspegia Pasaia aldera.
Zatirik ederrenakoa hala ere Pasaiako bokanara daraman jaitsuerarena da. Harkaitzen formak eta behekaldean Pasaiako bokana ikustea ederra da benetan.
Pasaiako sarrerara daraman jeitsiera zoragarria.
Ni behekaldean Pasaiako sarrera dudala.
Pasaiako sarrerako faro txikia eta pasealekua.
Behin Pasai Donibanen, frontoiaren aurreko autobus paradan hartu dugu Errenteriarako autobusa ( 1,40 € ).
Gero Errenteriatik Hondarribiara joateko autobusa hartu dugu. Hau ordu puntuetan pasatzen da eta 1,95 € kostatzen da. Hondarribian polikiroldegiaren aurreko paradan jaitsi gara eta hemendik farorainoko bidea oinez egin dugu, beste ordu erdi bat.
Beraz animatu ibilbide hau egitera pena merezi du eta. Agian gainera Pasaiako super portua egin dezakete eta imajinatu zer izango litzateken ingurune honentzat hori. Pena Euskal Herriko toki ederrenetako batean horrelako proiektu bat egin nahi izatea.
Pasai Donibane.
Pasai Donibaneko plaza.
DATU TEKNIKOAK ETA TRACK DESKARGA
Ondorengo enlazearen bitartez ibilbidearen TRACK eta WAYPOINT-ak jaitsi ditzakezu:
Goitik begira.
Hondarribia aldetik begiratuta.
Pasai Donibane aldetik begiratuta.
Ibilbidearen perfila.
Ibilbidearen datuak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina