2011(e)ko ekainaren 26(a), igandea

PAGOETA OREINEN BIDEA ( 2011-ko ekainak 25)


Pagoetako parke naturalean eginiko buelta zirkularra.Ibilbidean Laurgain auzoaren inguruak,itxasaldearen bista ederrak eta Pagoetako natur parkearen barnean diren oreinak ikus ditzakegu.Lukun baserritik gertu dagoen merendero edo atseden lekutik hasi dugu ibilaldia.Autoa errepidearen kurba andian dagoen parking txikian utzi dugu.
Laurgain auzoa eta atzean Aiako herria.

Laurgaingo elizaren kanpandorrea.

Lukun baserritik aurrera pista hartu dugu.Pista honetan 500metro inguru egin ondoren, bidegurutze batean ezkerretara hartu duguLaurgain auzora daraman bidea hartuz.

Aldapa pittin bat igo ondoren laurgaingo XVIII. mendeko humiliaderora iritsi gara.Hona etortzen ziren Laurgaingo jauntxo eta biztanleak berain bekatuen barkamenak eskatzera.

Humiliaderotik zelaian gora, gaur egun utzia dagoen Bizkar baserrirako bidea hartu dugu. Eguraldi ona izan ezkero bista zoragarriak daude zelai honetatik.


Humiliaderoko gurutzea.

Humiliaderoko esplikazioa.

Bizkar baserri azpikaldean ikus dezakegu laurgain auzoa, zelaian behera bertara joango gara.
laurgaindik garai batean Aiara zeraman bide zaharra hartuko dugu artexotako lepora.

Behin Artetxotako lepoan (non parking bat dago), oreinen pista hartuko dugu.Pista hau oreinak aurkitzen diren lur sailaren hesiaren albotik doa Sarrola baserriraino.Zorte pittin batekin bertako zelaietan ikus ditzakegu oreinak.

Behin Sarrola beserrira iristean, bidea beheruntz hasten da.Agian interes gutxien duen zatia da hau,behekaldean dagoen errekatxoraino jeitsiko gara.

Errekatxotik azken malda igota berriz bueltan Lukungo atsendenlekuan izango gara bueltan.


Cris Bizkar baserraren azpikaldeko zelaian, bertatik bista zoragarriak ditugu.

Sarrolako zelaietan oreina.

DATU TEKNIKOAK:

GPS-rako track eta waypointak jaistako enlazea ondorengoa:



Ibilbidea 3D mapan.

Ibilbidearen perfila.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina