Talai-Mendirekin egindako irteera enblematiko horietako bat da hau. Nahikoa larrialdi pasa eta nahikoa parre egindakoa.
Larunbatean Midi d´Ossau gailurra igotzeko asmoa genuen. Horrela bada Portalet ondoren dagoen parkinetik hasi genuen ibilaldia.Ondo joan ginen Midi d´Ossauren azpialdean dagoen refugioraino, bidean hizketalditxoak eta Midiren paretazarrean zeuden eskalatzaileei begira. Harrigarria hortik igotzea.
Midi d´Ossauren ikuspegia igoeran.
Gogoan dut nere lagun ona den Iban, mendian gora bere motxila de konbate eta San Ferminetako pañuelo gorriarekin. Nahikoa zerresan eman du motxila de konbate horrek gerora ere, gehienez bokadillo bat sartuko huan han eta jazteko zelako komeriak. Portzierto bizi al dek motxila hori?
Midi d´Ossau tontorrean denok parrez,
batzuk San Ferminetako zapi eta guzti.
Tontorrean moko pare bat jan eta berriz beheruntz eta berriz errezuak. Eskerrak Xanxek soka bat eraman zuen eta jeitsiera erraztu zigun.Horrela bada berriz parkineraino iritsi ginen pixkanaka, gustora gailurra eginda.
Ez nahiz gogoratzen non egin genuen lo gau hartan, baina ongi gogoratzen dut arratsalde aldera Formigalera joan ginela eta terrazatxoan exerita zerbeza mordoa edan genuela. Txorakeria mordoa botako genuen parre pila eginaren oroitzapena dut eta. Zergatik ote lotarako tokia ez gogoratzea?Norbait gogoratzen al da non egin genuen lo?
Nonbait egin genuen lo eta hurrengo egunean Anayet tontorra egitera joan ginen.
Ibon de Anayet inguruan atzekaldean Midi d´Ossau ageri dela.
Anayet tontorrean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina