1998(e)ko abuztuaren 1(a), larunbata

GRAN FACHA,CAMBALES ( 1998-ko Abuztua )

Garai haietan behin bakarrik egon nintzen pirineoetan, 8.mailako fin de kurtsoan Linzan.
Udara hartan nola ez parrandara joan ginen Aiako festetara. Eta han pote ta pote artean nonbaitera joateko plan egiten hasi ginen. Argi xamar genuen mendi aldera joan nahi genuela, baina nora? Nik oraindik ez nuen pirineotako arrastorik, niretzat berdin zen Hechora gindoazela edo Ordesara gindozela esatea. Horrela bada parrandan ari ginela Ritxi jaunarekin egin genuen eta bera ere segituan apuntatu zen. Berak gu baino gehiago ezagutzen zuen ingurua eta Respomuso ingurura joatea erabaki genuen.


Horrela bada handik pare bat egunera Iban, Eneko, Iker, Ritxi eta ni, nere aitaren Renault 5 an joan ginen Sallent de Gallego baino goraxeago dagoen La Sarra embalseraino. Nere iruipena da Renault 5 an bakarrik joan ginela baina dudak sortzen zaizkit eraman genen traste piloa kontuan izanda. Harrigarria izan zen espedizio hartarako eraman genuen material pila : kanping kanadiense handia, iglu txiki bat, gasa, kazuelak, esterillak eta janaria nahi adina ( zerbeza latak,arraultzak... ).
Uste dut arraultzak eraman ditugun mendi bakarra izan dela hau. Oraindik ikusten det Iban bizkarrean kriston botxilarekin eta kilo mordoxka zuen kanping kanadiarra besoetan zuela Respomusora gora. Beste aldetik Eneko beste motxila eder batekin eta bertatik zintzilik pare bat dozena arraultza alde batera eta bestera balantzaka zituela. Hori bai Respomusora iristerako arraultza erdiak autsi zitzaizkion eta hankak gorringoz zerri eginda zituen.
Halako batean iritsi ginen Respomuso inguruan dagoen Ibon de las Ranasera eta bere ondoan montatu genuen kanpo basea.
Hurrengo egunean Gran Facha igotzera joan ginen.Ederra izan zen Campo Plano lehen aldiz ikusi nueneko sentsazioa.Oraindik pirineoetan ibili gabea izanik impresionantea egin zitzaidan zabalune harren handitasuna, zelai haien erdian jarrita txiki sentitu nintzen. Beheko argazkian ikus daiteke Campo Plano gaikaldetik.



Tontorrera bidean Fachako kollatutik gora gindoazela. Mendiaren tramorik zailenean tipo bat aurkitu genuen bere lagunari kriston bronka armatzen.Horrela esaten zion tximinitxo baten gora: -Baina hi zer ostia!!Nora ostia ekartzen nauk!!!zer pasako dek ni hemendik behera erortzen banauk!!!Nork emango ziek nere seme alabei jaten orduan!!!. Hura iskanbila armatu zutena, azkenan tipoia aldapa erdian geratu zen eta bestea puntara igo zen.Ez diat uste handik aurrera bi haiek oso lagunak izango ituanik.
Eta azkan txanpa eta gero azkenik tontorrera iritsi ginen.Eguraldi ederra egiten zuen eta denbora dexente pasa genuen han. Argazkietan bostok tontorrean atzean Picos del Infierno dugula.





Beherakoan, gogoratzen naiz Alemaniar batekin egin genuela topo eta ordu bete bat edo egon ginela hizketan.Alemaniarra guztiz interesatu zen euskararen inguruan eta hamarreraino kontatzen ere ikasi zuen ordubete horretan.Gure helbideak eman genizkion eta handik puskatera ondorengo argazkia eta eklipse baten argazkiak bidali zizkigun.



Horrela azkenean iritsi ginen berriz bueltan gure kanpamentura.Eta nola ez afaria prestatzen hasi beharko.Esan beharra dago traste asko igo bagenuen ere gose pixka bat pasa genuen espedizio honetan. Imajinatu urdaiazpiko lontxak sorteatzen ibili ginela, eta ederki pikauta gainera!!!Han jan kontuan ez zen txorakeriartik!!!
Eguzkiaren puesta ikusi eta lo egitera joan ginen.

2 iruzkin:

  1. argazki onena falta dek mikel, pelotetan bainatzera joan ginenekoa. Haiek ez, arrautz haiek ez ziren lehertu... hori bai pixkat txikitu bai!
    Earra kronika mikel, eninun hire R5eaz goatzen, ezta Aiako festetaz ere, zeatik ote!

    ErantzunEzabatu
  2. Sentitzen diat Txipiroia, baina blog honetan ez duk onartzen pornografia argazkirik.Baina bai ederki txikitu hituan arraultzak,azkar egin genian sartu atera putzu hartatik.
    Seguru al ago R5ean bakarrik jun ginuala?neri ez zidak kuadratzen, 5 tipo eta traste horiek denak R5 batean ezin dituk sartu txo!!!
    Aiakoa asko pentsatu gabe konklusioa atera zitekek zergatik ez haizen gogoratzen.
    Oraindik kronika bukatu gabe ziok. Luze xamarra aterako duk baina zer egingo ziou.
    Ondo izan eta laister arte!!!

    ErantzunEzabatu