2011(e)ko otsaila 27, igandea

VERTICE DE ANAYET ( 2011-ko Otsailak 12 )

Orain dela gutxi Cristinari esan nion liburu batetik bere gustoko tontor bat aukeratzeko.Berak Vertice de Anayet tontorra aukeratu zuen.
Mendira joateko kondizioak ezin hobeak ziren, abalantxa harriskurik ez eta eguraldi ezin hobea.
Kasu honetan Formigalgo Anayet eski estaziotik hasi dugu mendi ibilaldia, elurra ez zegoen oso gogorra eta raketekin egin dugu gora.

Cristina Ibon de Anayet bidean.

Anayet estaziotik Ibon de Anayeterako bidea nahiko ondo egin dugu,bertan ez dago galbiderik baina elurraren kondizioak dexente nekosoa egiten du bidea. Uste baina denbora gehiago pasa degu Ibonera iristen.

Ezkerrean Anayet tontorra,
Cristinaren behekaldean lakua dago izotz azpian ezkutaturik.

Ibon de Anayet elur azpian zegoen ezkutaturik, jendearen hanka arrastoak lakuaren gainetik eramaten zintuzten. Vertice de Anayet oraindik dezente urruti ikus genezaken eta argi xamar genuen uste baino gehiago kostako zitzaigula bere gailurrera iristen. Cristinari gertuago zegoen beste mendixka batera joatea proposatu nion baina berak saiatu behar genuela erantzun zidan.

Vertice de Anayeten Hegoaldeko lepotik bistak.

 Horrela bada aurrera egin dugu,tontorraren azpialderaino nahiko erraz joan gara baina kollatura zeraman azken maldan elurra gogor aurkitu dugu eta kranpoiak jantzi behar izan ditugu. Malda gogorra izan da ematen zuena baino pikoagoa. Hori bai lepora iritsi garenean bistak zoragarriak ziren. Iparraldera Anayet tontorra gertu eta atzekaldean Midi d´Ossau eta hegoaldera Punta Escarra, Pala de Ip,Collarada eta behekaldera Ipko arana.


Mikel atzealdean Punta Escarra,Pala de Ip,Collarada
 eta Ip-eko arana dituela.

Aspe aldetik lainoak abiadura handian zetozen eta bagenekien Orion ordu horietan euria hari zuela ederki, beraz bertan merienda eder bat jan ondoren beheruntz jotzea erabaki dugu. Ez zen asko gelditzen tontorrera baina egin dugunarekin gustora eta bista ederrez gozatu ondoren beherako bidea hartu dugu.

Biok lepoan.

Anayeteko estaziorainoko bidea luzea eta nekosoa egin zaigu. Ya behean konturatu gara ondo egin dugula tontorreraino ez igotzen bereala laino itsua sartu bait du eta gogorki hoztu.
Liburuan 5 ordu eta 30 minutuko buelta zena , elurra zela eta 7 ordu eta erdiko buelta izan da. Eta hori tontorrera ez garela iritsi.
Etxera bidean Formigalgo gasolineran gelditu gara eta txokolate bero bat hartu dugu donuts eta guzti. Eguneko nekeen ondorengo saria.

DATU TEKNIKOAK

Datu gehiago ondorengo enlazean:





Distantzia eta altuera krokisa.

Distantzia eta ordutegi krokisa.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina