2015(e)ko azaroaren 15(a), igandea

GARAIO tontorra eta BALTZOLAko KOBAK ( 2015-eko Azaroak 15 )

Azkenean elkartu ginen bi familiak beste irteeratxo bat egiteko. Baltzolako kobak apur bat hurrun geratzen zitzaizkigun txikitxoekin joateko. Baina animatu ginen eta egia esan ez ginen batere damutu.Tokia zoragarria da benetan eta txikitxoei bertako Mikelatz, Sugoi eta Jentilen historioak kontatu ezkero zer esanik ez. Gure txikitxoek behintzat, bertako koba eta errekatxoetan primeran pasa zuten.
Ibilbidea San Lorentzo ermitan hasi genuen. Garaio tontorrera igo ginen lehenik eta benetan ikuspegi ederrak daude tontorretik. Jaitsieraren lehen zatia astiro egin genuen harri solte asko bait dago, eta txikitxoek nahiko lan.
Bailara behekaldera iristean, pista jarraituz beheruntz egin genuen Jentilzubi aurkitu arte. Arku edo zubi eder hau ikusi ondoren berriz bailaran gora egin dugu. Baina oraingoan pistatik joan beharrean kobetara ezkerreruntz daraman bidezidorra hartu genuen.
Kobaren sarreran argi ibili beharra dago,zati bat oso labainkorra bait dago. Linternak piztu eta koban barrena gozatzera!!
Leize eta Maddik saiakera egin zuten sorgin, otso eta lehoien bila. Baina azkenean oporretara joan zirenaren ondorioa atera zuten.
Abaroko tunela izugarri gustatu zitzaigun, batezere irteera. Harrigarriak dira honek dituen formak.
Eguraldia zoragarria zen eta erreka ondoan egin genuen bazkaritxoa. Bi txikitxoak ederki ibili ziren errekan joalsean.A zer gozamena beraientzat eta gure begientzat.

Tokia zoragarria, ezagutu beharreko toki horietako bat, dudarik gabe. ANIMATU EZAGUTZERA!!

DSCN4885
Bi familiak, San Lorentzo ermitan. Ekiñe, Iboni, Cris, Mikel, Leize eta Maddi.

DSCN4880
San Lorentzo ermita.
DSCN4892
Denok Garaio tontorrean.

DSCN4897
Maddi, Mikel eta Cris Garaio tontorrean.

DSCN4900
Eta bagoaz beheruntz, astiro-astiro!!

DSCN4917

DSCN4921
Jentilzubi. Jentilek egin omen zuten mendi batetik bestera errazago pasa ahal izateko.

DSCN4924
Baltzolako kobaren sarreran.

DSCN4926
Bagoaz aurrera!!!Lehoi baten bila noa...handiena hartuko dut...
ez dut beldurrik...

DSCN4934
Hirurok kobako pasarte batean.

DSCN4935

DSCN4938
Irteeran jende ugari dago. Beraien artean eskalatzaile abilak.

DSCN4940
Denok irteeran.

DSCN4941
Ibilbideko lau sorginak!!!

DSCN4944
Ekiñe, Iboni, Leize, Cris eta Maddi Abaro tunelaren sarreran.

DSCN4947

DSCN4952


DSCN4949
Irteerako argitasuna eta berdetasuna zoragarriak dira.

DSCN4956

DSCN4957
Hirurok tunelaren irteeran.

DSCN4958
Badirudi bi mendiek talka egin dutela eta azpian zirrikitu bat geratu dela.
Zoragarria!!

DATU TEKNIKOAK:

Euskal Herriko toki majiko horietako bat.Ibilbide oso derra eta egokia familian egiteko.Euskal mitologiaren txoko ederra, Jentilzubi arkua jentilek egina eta Baltzolako kobak, Mikelatz eta Sugoiren bizitokiak.
Baltzolako kobak aztanategi garrantzitsuak izan dira baita ere. Baltzolako sapaietan ere, eskalatzaile abilak ikus ditzakegu, armiarmak bailiran eskalatzen.
Garaio tontorretik ikuspegiak ederrak dira.
Komenigarria kobazuloetarako linterna eramatea.
Ibilbide guztiz gomendagarria. Animatu egitera!