2014(e)ko azaroaren 5(a), asteazkena

GAZTEIZKO ERAZTUN BERDEA ( 2014-ko Urriak 19 )

Uda luzatzen hari zaigula eta eguraldi onak ditugula kontuan izanik, Gazteizko eraztun berdea egitera animatu ginen. Aurreko eguna, Gazteizko merkatalgune batean pasa genuen, eta argi geratu zitzaigun ez direla umeetzat eta ez guretzat tokirik egokienak.Aldiz Erzatun Berdean oso gustora ibili ginen, eguraldi ona eta lasaitasuna.
Gobeon hasi genuen ibilaldia. Gobeo, Zabalgana, Armentia, Olarizu, Salburu eta Zadorra ibaia jarraituz berriz Gobeora egin genuen buelta.
Ikustekoa da Gazteiztik askorik urrundi gabe zein toki ederrak ditugun. Armendiako basoak eta Salburuko zingirak adibidez.
Lagunartean edo familian txikitxoekin egiteko egunpasa ederra.Animatu egitera!!
Informazio gehiago:

DSCN2950
Gobeoko eliza aurrean irteteko prestatzen.

DSCN2951
Maddi beti laguntzako prest!

DSCN2952
Zabalgana inguruko etxe moderno berriak.

DSCN2953
Bidegurutze batzueta nahaste batzu, baina bagoaz!!

DSCN2955
Olarizuko parkean erdibideak eginda. Mokadua eta joalsera!!

DSCN2960
Olarizuko parkea.

DSCN2962


DSCN2964
Maddi siestatxoa egiten.

DSCN2967
Zadorra ibaia,Gamarra inguruan.

*DATU TEKNIKOAK:

-Distantzia: 32km.
-Desnibela: 170m ( ibilbide laua ).
-Hasiera eta bukaera: Gobeon.
-Zorua edo lurra: Bide guztia ume gurditxoarekin egin daiteke. Bide gorriak eta ongi zapalduta egokitutako grabillazko bideak dira.

Gazteizko eraztun berdeari eginiko bira. Gobeotik irten gara familian ume gurditxo eta guzti. Gurditxoarekin ez dugu arazorik izan, Gamarra Nagusian aurkitu ditugun eskailera batzuk kenduta. Eskailera hauek pixkat lentxeago eskuinera hartuta sahiestu daitezke.
Zorua gehienean grabillaskoa eta bidegorria da, egoera honean dago.
Eraztunaren bira oso ederra, guztiz gomendagarria.