2015(e)ko martxoaren 8(a), igandea

EKAINBERRI ETA SASTARRAIN bailara ( 2015-eko martxoak 8 )

Aspaldi honetan ez du euria besterik egiten. Oraingoan eguraldi ona dugunez, Zestoa aldera joan eta Ekainberri eta Sastarrain baserri eskola dauden bailara ezagutzera joatea erabaki dugu.
Zailtasunik gabeko txangoa da.Oso egokia txikitxoekin familian egiteko. Sastarrain arteko bidea asfaltatua da, beraz ume gurditxoarekin egin daiteke.
Bidean interesgune dexente daude: Lili Jauregia, Ekainberri eta Sastarrain baserri eskola.
Kontuan izan beharreko gauza pare bat: Autoa herrian dagoen parkinean aparkatu behar da.Komeni da Ekainberrirako sarrerak aldez aurretik Zestoako herrian dagoen informazio zentruan hartzea.
Ba horixe, animatu gure arbasoak bizi izan ziren bailara eder hau ezagutzera.

DSCN3310
Maddi eta Cris Urolako bide berdeko zubietako batean. Ibilbidea bertan hasi dugu.

DSCN3306

DSCN3311

DSCN3312
Lili Jauregi ondotik pasa gara.

DSCN3327

DSCN3326
Ekainberrira bidean inguruko baserri eta larreetaz gozatu dugu.

DSCN3331
Ekainberriko atarian etxeko bi sorginak.

DSCN3336
Ekainberrira sartzeko prest.

DSCN3316

DSCN3321

DSCN3323
Garai bateko gizakiak bezala margotzen aritzeko aukera izan genuen Ekainberrin.
Maddi gustora ibili zen eskuak zerri-zerri eginda.

DSCN3334
Zestoa aldera ikuspegia. Garai batean oparotsu zeuden hotel elegateak bistan.

DSCN3339
Bidean biak pozik!!

DSCN3343
Sastarrainera iritsi gara. Lagun artean asteburu pasara etortzeko toki interesgarria.

DSCN3352

DSCN3353
Maddik gozatu du bertako zaldi eta poniei begira.

DSCN3360
Ibilbidearen amaierako urjauzietako batean.

DSCN3364
Zestuako plaza. 
Bertako taberna batean ederki bazkaldu genuen Manex eta Ohianeren konpainian.

DATU TEKNIKOAK: