Aiako Harriak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Aiako Harriak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2012(e)ko urriaren 6(a), larunbata

AIAKO HARRIAK ( Aritxulegi, Erroilbide, Txurrumurru, Hirumugarrieta, Muganex, Elurretxe, Aritxulegi ) ( 2012-ko Urriak 6 )

Gaur buelta ederra egin dugu Josuk eta nik Aiako Harrietan barrena.
Goizean goiz irten gara Oriotik Aritxulegiko portu aldera eta pena merezi izan du goizeko lehen orduetako ikuspegiengatik. Eguzkia eder irten da Larrun ingurutik.

Josu eta ni Erroilbide tontorrean. 
Atzekaldean Txurrumuru, Hirumugarrieta eta Muganex tontorrak.

Larrun mendia goizeko lehen orduetan.

Aritxulegitik irten gara Aiako harriko tontor guztiak egin eta gero 121 GR-tik itzultzeko asmoz.
Buelta ederra benetan, ikuspegi oso ederrekin. Ederki pasa dugu.

Gizon ederra.

Urrutira Pirineoak.


Gizon ederra.

Josu anillaren pasuan gora Txurrumurru tontorrera.

Hirumugarrieta tontorra eta atzekaldean Hondarribia eta Hendaia.

FICHA TEKNIKOA:

Ibilbidea GPSra jaitsi nahi izan ezkero ondorengo enlazetik egin dezakezu:





Ibilbidearen mapa topografikoa.

Ibilbidearen profila.

Ibilbidearen datuak.




2012(e)ko uztailaren 22(a), igandea

ARDITURRIKO BIDEGORRIA ( 2012-ko Uztailak 22 )

Arditurriko bidegorriaren zati bat.

Ibilbidea erraza eta polita da. Aurrekin oinez edo bizikletan egiteko oso egokia.Garai bateko trenbidea izanik guztiz ordeka da. Patinekin egiteko ere oso egokia, denak asfaltu oso leuna bait du.
Ibilbidea Oiartzungo herritik hasi dugu, baina oiartzungo peaje paretik ere hasi daiteke.
Oiartzundik Arditurriko meategietara 5km inguru daude. Bidea ibaiaren ondotik doa eta bat baino gehiago zebilen bertan bainu frexko bat hartzen.
Ibilbide amaieran Arditurriko meatzeak dituzue. Gu iristerako itxia zegoen, pena.
Bide beretik berriz bueltan oiartzunera itzuli gara. 2ordu inguruko buelta denera.

Arditurriko meatzeetako informazioa ondorengo enlazean duzue:

                                                                                            www.arditurri.com


Arditurriko meatzeetako sarreretako bat.


Arditurriko meatzeak Aiako Harrien azpikaldean.