2014(e)ko otsailakren 22(a), larunbata

IRIBASko ITURBURUen NATUR GUNEA ( 2014-ko Otsailak 22 )

Oraingoan tokiaren aukeraketa Cristinarena izan zen. Larraun ibaiaren soburua ezagutzera joatean proposatu zuen. Primerako eguraldia egiten zuen Otsaila izateko eta aprobetxatu beharra zegoen. Gure Maddi goiztiarra bada ere, larunbat honetan kosta zitzaion esnatzen, uste baino beranduago irten ginen Lekunberri aldera.Lekunberrin ogia erosi eta ihauterietako lehen mozorrotuak ikusi eta gero Iribas aldera jo genuen.
Txango ezin hobea da txikitxoekin egiteko. Ez da oso luzea eta ez du aldapa handiegirik. Ibaiaren inguruan zuhaizti ugari dago, non lasai egon daiteke zelaian.
Xelebrea da ibaiak inguru honetan, ezkutaketan egiten dituen maniobrak. Arkaitzpetik sortu, lur azpira desagertu eta ondoren berriz lur azpitik agertzen bait da.
Etxeko txikitxoekin egiteko ibilaldi guztiz gomendagarria duzue hau.

Cris eta Maddi Iribasen irteteko prest.
Urrutira Aralarko malloak elurturik.

Etxeko printzesa eta bere aitatxo.


Iribasen kartel informatiboa.

Arotzenea bordan.

Hirurok Aitzarratetan, Ertzilla errekaren sorburuan.

Ibaiaren sorburua.


Kartel informatiboa Aitzarratetan.


Ertzilla ustubidean dagoen kartel informatiboa.

Lezegalde sima.

Lezegalde sima inguratzen duen orman.


Larraun ibaiaren iturburuan hirurok.Maddi lo goxoan.

Iribasera bueltan daraman, ladapan goraka.

Iribasen meriendatxoa egiteko ederki esnatu zen Maddi.


*DATU TEKNIKOAK:





   

   


     
       
       

   

2014(e)ko otsailakren 19(a), asteazkena

ALBAKO HARRIA Talai-Mendi ( 2014-ko Otsailak 16 )

Otsailak 16 Igandea, tropel ederra elkartu ginen Albako Harrira joateko asmoz. 33 lagun buelta ederra egiteko asmoz.
Eguraldi iragarkiek denetarik esaten zuten eta beti bezala nahiko katxondeo izan genuen horren kontura. Azkenean denetarik izan genuen, eguzkia, lainoa eta kazkabar pixkat ere bai.
Umore ona nagusitu zen eta bazkaritxoan ere ez zen ezer falta izan.
Ederki pasa genuen. Animatu mendira!!!!

Talai-Mendi elkarteko blogera lotura: ALBAKO HARRIA

Irteerako partaideak Albako Harriaren tontorrean.



Ibilbidearen lehen zatian nahiko lan izan genuen errekatxoa pasatzen.
Bakarren batek bota ederki busti zuen!!

Igoera ederra Napoleonen kaltzadatik.


Azken maldak Berderitzko lepora iristen.

Urrutira Elizondo aldeko bailara.

Ederra parea!! 119. mugarrian.

Iparraldeko bailara.
"La Nive des Aldudes"

Julius magnifikus!!!

Magalez magal, mugarriz mugarri muga jarraituz.

Harri Kulunka famatuan aprobak egiten. Baietz mugitu!! Mugitzen zen.

Hulk el naranja!!!

Salto,salto!!

Egileorreko aitzetara ikuspegia.


Ederra hamaiketakoa bota genuen!!!


Espedizioko bi dama zuhaitzpean. Atzealdean Albako Harria.

Albako Harriko azken maldak.


Irteerako gaztetxoak.


Tontorrean.

Urbilloko lepo aldera jeitsiera.