2013(e)ko abenduakren 14(a), larunbata

ARTIKUTZA-ko basoak eta Añarberako ur kanala ( 2013-ko Abenduak 14 )

Azkenaldian denbora gutxixeago dugu guretzako eta Josuk Artikutzara joateko asmoa zutela esan zidanean, ez nuen bi aldiz pentsatu. Azkenean talde polita juntatu ginen Josu, Patxi, Pitxu, Xabier eta ni.
Bianditzeko portuan gora biurgune mordoa egin ondoren, iritsi ginen Eskasera edo Artikutzako guardaetxera.
Mendian normala ez den bezala lehen pausuak beheruntz egin genituen. Guardaetxetik irten eta denbora gutxira bide asfaltatutik basora sartu ginen Artikutzako baso ederraz gozatzera.

Laukotea Eskas-eko guardaetxean. Kamera atzea bostgarrena!

Artikutzako basoko zuhaitz zaharrak majikoak dituk!!

Guarda etxetik Artikutzara arteko bidea beheruntz da. Bidea ongi markatua dago eta basoko enbor zahar artean garama. Errekatxo zoragarriak goroldio berdez atonduak dauden zuhaitz artean zoaz denbora guztian.
Baso ederra da benetan. Artikutzara iritsi aurretik, erdi bidean, Erroarriko urjauzia ere ikus genezake.

Udazken koloretan.

Erroarriko urjauzia.

Artikutza.

Azkenean beheruntz nahikoa egin eta Artikutzara iritsi gara. Auzo ederra benetan ahu bezalako toki aislatuan egoteko. Baina, gaur egun bertan mugimentu askorik ez bada ere, garai batean bazuen bere garrantzia Artikutzak meagintza, ikatzgintza eta mugarekiko gertutasuna zela eta.
Bertan ostatu zaharrean lasai babexean janaldia egiteko txokoa ere bada.
dagoeneko goruntz joateko goizetxo dela eta Añarberaino doan ur kanala jarraituz Berdabioraino joan etorria egitea erabaki dugu. Ubide honen edertasuna nere belarrietara iritsi bait da.

Artikutzako etxe ederrak.

Añarberako ur kanalaren lehen zatian.


Berdabiorainoko joana, Añarbe errekaren ezkerraldetik egin genuen eta esan behar, bidea zatiren batean ez zegoela batere garbi. Batez ere Presaetxe eta Berdabio artean. Artikutzara bueltako bidea kanaletik egin genuen. Eta esan behar bidea hobea eta politagoa dela.Artikutzatik Berdabiora joan etorria 2 ordu inguruan egin genuen, eta esateko ia dena ordeka da.

Berdabioko zubian zeharkatu genuen erreka.

Pitxu eta Josu kanalean.

Ni neu kanalean.

Patxi eta anaia kanalean.





Presaetxe inguruak.



Artikutzako ostatu zaharrean berriro egonalditxoa.
Kanaleko bueltatxoa egin ondoren, Artikutzako ostatu zaharrean kafetxoa hartuaz deskantsua egin genuen.
deskantsuaren ondoren ibiladiko igoera hasi genuen. Artikutzatik autorako buelta Tren txikiaren bidetik egin genuen. Hasieran malda gogor xamarra da, baina behin trenbidera iritsitakoan, asko lasaitzen da malda.
Gezurra dirudi garai batean bide honetatik tren bat zioala. Baina bai jauna!! Horrela joaten zen. Bidean, garai haietan trenetik mendi erdira botatako errotarri batzu ere aurki ditzakegu. batek baino gehiago galdetuko zion bere buruari harrizar horiek nola iritsi ziren horra. Bada gaur egun bere arrastorik ez dagoen trenean.

Trenbide txikiko errotarriak. Nola iritsi ote ziren honera?

Tren txikiaren bidetik ikuspegi ederrak.

Trenbidetik ikuspegi ederrak ditugu Artikutzako basoen gainetik. Beraietaz gozatu ondoren berriro Eskasera iritsi gara, ibilaladi eder batetaz gozatuta gustora.

Expedizioko kide guztiak.

*DATU TEKNIKOAK:

-Distantzia: 21km.
-Desnibela: 560m.
-Denbora: Oso lasai joanda 5h eta 30min pasa ditugu.
-Deskribapena: Artikutzako basoetan eta Artikutza-Añarbe arteko ubidean eginiko ibilaldia da. Ez du zailtasun berezirik.
Nola iritsi: Eskas-en aparkatu dugu autoa. Hona iristeko, lehenengo Oiartzunera joan eta ondoren Bianditzeko portura daraman GI-3631 errepidea hartu. Bianditzeko portua pasa eta pittin bat beruntz eginda Eskasera iritsiko gara.
-Ibilbidearen TRACK-a jaisteko: Artikutza eta kanala TRACK-a

   
        
       
       
   


2013(e)ko urriakren 5(a), larunbata

HONDARRIBIATIK BELAONZIAN ( 2013-ko Urriak 5 )


Aspaldian pendiente nuen amets horietako bat bete nuen larunbatean, belaontzi batean ibiltzea. Andua, gure marinelak, berarekin probatzera joateko proposamena egin zidan eta nola esango nion ba horrelako proposamen bati ezetz. Aspaldian hortzak luza-luza eginda nituen!!! 
Eskerrikasko Andua!!!

El sabado cumpli uno de mis sueños que tenia pendiente, navegar en un velero. Andua, me propuso acompañarle un dia ha navegar en su velero. Y como le iba a decir que no!!! Hacia tiempo que lo estaba deseando. 
Muchisimas gracias Andua!!

Belaontzitik Iparraldeko kostaldera ikuspegi ederra.

Ez nekien benetan nola moldatuko nintzen. Itxasoa bare xamar zegoen emanda eta aize kondizioak onak omen ziren. Anduak ederki esplikatu zizkidan itxasora irteterako belaontziaren xehetasunak. Ze belak zituen, nola altxatzen zien, nola maniobratu... maixu ona nuen.

No sabia muy bien como me amoldaria a la mar. Las predicciones apuntaban a que la mar estaria en calma y los vientos seria favorables. Antes de salir a la mar Andua me esplico a la perfeccion, todo a tener en cuenta. Las velas que tenia el velero, como levantarlas, como maniobrar, cuestiones de seguridad... tenia un buen maestro.

Andua eta ni.


Amarrak askatu eta itxasorako bidea hartu genuen motor txikiaz lagunduta.Txingudiko bokanarako bidean konturatu ginen aize kondizio oso onak zirela. Belak zabaldu eta hasi zen gozamena!!! Harrigarria da sentsazioa belaontzia okertu eta martxa bizian hasten denean. Aizearen soinua beletan barrena. Batzuetan badirudi ez zoazela horren azkar, baina azkar bazoaz, aizearekin batera joatean ez duzu horrenbesteko abiadura sentsaziorik. Bitxia egin zitzaidan.

Soltamos amarras y tomamos rumbo hacia el mar ayudados por el motor pequeño. Segun ibamos para la bocana de Txingudi, nos dimos cuenta que las condiciones de viento eran muy buenas. Izamos las velas y empezo el festin!!! La sensacion es increible cuando el velero se inclina y comienza a navegar. El sonido del viento atraves de las velas, la estela que deja el velero en la mar. A veces da la sensacion que no vas muy rapido, pero eso ocurre porque vas con el viento. Es muy curioso.

Hori duk hori patroia!!! Itxasoak lasai xamar badirudi ere aize olatu ugari zen.


Itxasoan kanpora, Higerreko lurmuturraren babesetik aurrera egin genuenean, oartu ginen itxasoa guk uste baino nahastuagoa zegoela. Aizeolatu dexente bait zen.Oriotarra naizen arren, ez naiz itxasgizona eta ez dut ezagutzen nere burua itxasoan. Lankide bati eskatu nizkion badazpada ere mareoraentzako pastillak, baina ez nituen hartu.
Belaontzia olatuetan dexente mugitzen zen arren sentsazio onak nituen eta gozatzen ari nintzen.Hori bai argi geratu zitzaidan, merienda egiteko eraman nituen janari guztiak itxasoan behintzat ez genituela jango.

Cuando salimos de cobijo de cabo de Higer, nos dimos que el mar estaba mas movido de lo que pensabamos. Aunque sea Oriotarra y se suponga que deberia tener bastante contacto con la mar, no soy una persona que haya navegado mucho por nuestras mares. No sabia como reaccionaria en la mar.  Aunque el velero se moviese bastante tenia buena sensaciones. Eso si se me estaba quedando bastante claro que la merienda que me habia llevado se iba a quedar sin comer.


Hasiera batean Donibane Lohizune aldera joateko asmoa bazen ere, aizeak eta olatuek zuten norabidea kontuan izanda, ez joateko erabakia hartu genuen. Gero itzultzen asko kostako bait zitzaigun.
Eskerrak ez ginen joan, gaizki pasako nuelakoan nago. Leorrerako bidean, bapatean, bi minuturen barruan mareoa sartu bait zitzaidan. Harrigarria!!! Nik pentsatzen nuen, mareatu ezkero, pixkanaka sentitzen joango nintzela. Baina antza denez ez omen da horrela izaten, bapatean sortzen omen da. Ondo bapatean sartu zitzaidan bada!!! Hala ere zortea izan nuen eta une hartantxe Higerreko lurmuturraren babexean sartu eta itxasoa baretu zen. Bots minutu gehiago eta brankatik botaka bukatuko nuen seguraski.

 En un principio Andua me propuso ir para Donibane Lohizune. Pero teniendo en cuenta la direccion del viento y las olas, decidimos hacer otra ruta. Puesto que la vuelta hubiese sido bastante costosa.
Menos mal que no fuimos. Pienso que a la vuelta lo hubiese pasado mal. Cuando vovilamos para tierra, en cuestion de 2 minutos me entro el dichoso mareo. Alucinante!!! Yo pensaba que si me mareaba lo veria venir. Pero por lo visto te netra de golpe. Aun y todo tuve mucha suerte porque justo entonces entramos al covijo del Cabo Higer y la mar se calmo. Cinco minutos mas y vete a saber ...



Kontuak kontu, gozamena hutsa belaontziaren sentsazioa. Abiadura, aizea, itxasoa, belak, olatua...zoragarria. Eta maisu on baten laguntasunean.

Esta primera experiencia en velero a sido marabillosa. El mar, viento, velas, olas, velocidad... marabilloso. Y todo en compañia de un gran maestro.

Mila, mila esker Andua, nere ametsetako bat gauzatzen laguntzeagatik.

*DATU TEKNIKOAK:

Eginiko itxas ibilaldiaren TRACK-a jaitsi nahi baduzu, klikatu mapako Ibilbideak simboluan.





2013(e)ko irailakren 29(a), igandea

AIZKORRIN BARRENA 2013 ZANPA-ZANPA ( 2013-ko Irailak 29 )

Aste guztia eguraldia zela eta dudatan ibili eta gero azkenean animatu ginen Aizkorrin Barrena martxara. Hasiera batean, joatekoak mordoxka bat baginen ere, azken momentuan Josu, Patxi eta ni animatu ginen.
Ederki pasa genuen Aizkorri inguruko baso, magal eta ubideetan barrena zioan ibilbidean.
Antolakuntza ere ezin hobea, giro ona eta jende mordoa.
Zorionak antolakuntzakoei!!! Eta inoiz egin ez duzuenak animatu hurrengo urterako!!!

Brinkolako geltokian Josu, Patxi eta ni hasi aurretik.

Goiko magaletan lainoa nagusi.

Burnikurutz tontorra egin ondoren beheruntz.

Izubiako atsedenlekua ederki zegoen prestatua indarrak hartzeko.

Ibilaldia bukatuta, hirurok gustora!!!

DATU TEKNIKOAK:


2013(e)ko abuztuakren 22(a), osteguna

IPARLA Urdos-etik ( 2013-ko Abuztuak 22 )

Iparlako pareta ederra gure aurrean.

Igoeran Izpegiko lepo aldera bidean dauden tontorren ikuspegia.

Xabier eta Ritxi Harrietako lepoa eta gero.

Bi anaiak.

Tutulia tontorrean.

Hirurok Tutulia tontorrean.

Kasko gainean txiki ikusten dira Ritxi eta Xabier Iparla atzean dutela.

A zer artixta!!!

Saia ugari ikus daitezke.



Iparlako gainak.

Iparla tontorrean.

Tontorretik Iparlako lepo aldera. Eta lainoak gero eta gertuago.

Irubelakaskoa gertu.



Iparlako lepotik behera, aldapa pikoa benetan!!!

Urdos auzoa.

Urdos auzoa.

*DATU TEKNIKOAK:

-Distantzia: 14km.
-Desnibela: 895m.
-Denbora: 5h inguru, hamaiketako,argazki,deskantsu eta guzti...
-Deskribapena: Urdos auzotik irten gara eta harrietako leporaino igo gara. Lepotik Tutulia tontorrera eta ondoren Iparla tontorrera. Ondoren Iparlako lepora jaitsi gara. Lepotik beherako biddezidorra oso estua eta pikoa da. Euriarekin oso labainkorra. Pista eder batetik bueltan Urdosera itzuli gara.
-Nola iritsi: AP8-a hartu Irungo norabidean. Mugara iristean A63-an jarraitu. Ondoren Cambo aldera daraman D-932 hartu. Cambo-ra iristean Baigorri-raino daraman D-918 hartu. Bidarrai pasa ondoren adi joan eskubiruntz gora Urdos-era daraman bidea hartzeko.
-Ibildearen TRACK-a jaisteko:       IPARLA Urdos-etik TRACK-a





Ibilbidea mapan.

Ibilbidearen perfila.