2010(e)ko azaroakren 13(a), larunbata

ARTIKUTZA ( 2010-ko Azaroak 13 )

     Larunbat honetan ederki lo egin eta gosari eder bat eta gero, Artikutzara joan ginen. Ni ez nintzen inoiz egon eta ezagutzeko gogoa nuen. Aurreko egunetan Pirenaikako ale batean ibilbide batzuri bistazoa botea nuen eta interesgarria iruditu zitzaudan urteko garai honetarako.
        Artikutzara iristeko lehenego Oiartzunera joan behar da. Ondoren Oiartzungo auzoak diren Altzibar eta Karrika atzean utzi ondoren,Artikutzara daraman errepidea hartuko dugu (GI 3631). 13 km dira Eskaseko atezaindegiraino, hemen dik Artikutzara autoz joateko baimena behar da eta 7km gehiago dira.

Bidean zuhaitz izugarriak ikus ditzakegu erorita.


        Guk Erroiarri iguratzen duen ibilbide markatua egin dugu. Eskaseko paneletan agertzen deneteriko bat. Luzera 11km, Desnibela: 340m eta Denbora: 3 ordu inguru. PR NA 124ren marka txuri oriak jarraituz egin dugu buelta.

Basoko pasadizoak.

        Izugarri gustatu zaigu ingurunea. Ia ibilbide guztia basoan da, eta oso polita zegoen dena hostoak erori berri bait zeude. Bidean zuhaitz izugarriak ikus daitezke. Aranaren behekaldean errakatxo miresgarrien ondotik jarraitzen du bideak. Errekaxoaren bukaeran Erroiarriko urjauzia aurkittuko dugu. Erroiarriko urjauzitik orduerdi ibili ondoren Artikutzara iritsiko gara.

Errekatxoen inguruko argazkiak.




        Garai batean ez zen erraza izango hemen bizitza. Artikutzatik goruntz egin beharko dugu trenbide zaharrarekin topo egin arte. Hau da bideko aldaparik handiena, behin trenbidearen bidea hartzean ordeka xamarrean iritsiko gara Eskasera bueltan.

Trenbide zaharrekit Artikutza aldera bistak.

        Ibilbide guztiz gomendagarria, batezere udazkenean, txundituta utzi nau baso hauen edertasunak.
        Informazio gehiago ondorengo enlazeetan:
          
     http://www.donostia-artikutza.org/

    http://www.donostia.org/info/ciudadano/pyj_artikutza.nsf/vowebContenidosId/32283879307BFE0BC125736300263FFB/$File/Ibilaldiak_Udaberria_2010.pdf
              

2010(e)ko azaroakren 3(a), asteazkena

TAILANDIA 3.eguna Ayutthaya ( 2010-ko Abuztuak 10 )

         Gaur goizeko 6:30ak alder jeiki gara. Motxilak prestatu eta ongi gosaldu dugu ondoren eguna indarrean hasteko. Taxia 8:00etan oso puntual etorri zaigu guest house atarira. Taxi honek eraman gaitu Ayutthayaraino. Bangkok-etik Ayutthaya-raino ordu eta erdi inguru izan da bidea. Kuriosoa da taxi gidariek lore sorta bedeinkatuak nola erosten dituzten kotxeko retrobisorean zintzilik jartzeko. Bangkok irteeran gure taxi gidariak bat erosi du bere autoa zorte txarretatik libre egon dadin.
Taxia zaintzeko ofrendazko lore sorta.
         Ayutthaya sarreran dagoen guest house batean utzi gaitu taxiak. Gela hartu eta guest housean bizikletak alokatu ditugu Ayutthaya ikustera joateko. Trafiko dexentea zegoen baina ondo moldatu gara. Beti ere argi ibili behar kontuan izanda hemen Ingalaterran bezala ezkerreko aldetik gidatzen dela.
         Laku baten inguruko jardin batzuetara iritsi gara. Oso polita, ingurutik lasai paseatzeko modukoa. Gu zuzenean monumentuetara zuzendu gara. Gietan sarrera 30 bath dela jartzen du baina hemen 50bath kobratu dizkigute. Argazki mordoa atera dugu eta ezer kontatzeko berezirik ez. Garai batean asko inpresionatuko zuten seguruenik. Orain ere ederrak dira.


Cris txirrindulari, Wat Phra Ram tenplu inguruetan.

Eskola umeak uniformea jantzita eskurtsioan.

         Wat Phra Ram ikusi dugu lehenik eta gero honen aurrean zegoen Wat Pha Si Samphet. Ondoren koloredun tenplu handi bat eta honen barruan zegoen Buda doratu erraldoia. Hemen geldialditxo bat egin dugu inguruko dendatxoetatik paseotxo bat eman eta zerbait bazkaltzeko. Postuetara gerturatu eta han ez genuela jango segituan erabaki dugu. A zer usaia!!!Hau ezin da ez argazkiz ez idatziz azaldu. Torta gozo batzuen usaia arrai leorrarenakin nahasten zen.


Ayutthayako hiri zaharraren zati batetako tenpluak.

Wihaan Mongkhon Bophit tenpluaren aurrean gaude.
Bere barruan Tailandiako Buda estatua handienetakoa dago.
          Azkenena, bazter batean, oso garbi ez zegoen txiringo batean, fruitu lehor saporea zuen noodels eta limoizko anbientadore usaia zuen sopa jan ditugu. Gero, postuetan zehar berrizere, tortas de maiz naturalak noal egiten ziren deskubritu dugu.Susto ederra hartu dut tortita egan maquinatik atera denean! Polatzatxo bat erosi dugu.
        Gero te helatu bat hartu eta bizikletarekin martxan jarri gara. Ah! Han gertu elefante parke bat dago eta animaliatxo hauekin izan dugu gure lehen kontaktua.
        Wat kokayasutharam ikusi dugu jarraian. Etzanda dagoen Buda bat da. Honi ofrenda egin diogu. Lore bana, intsentsua eta urre koloreko pegatina bat pegatu diogu Budari. Ah ia ahaztu zait! Aurreko kolorezko palazioan makiltxo batzu astindu eta predikzio bat lortu dugu. Astintzen duzun pote batetik erortzen den lehen makiltxoaren zenbakiarekin, predikzio bat ematen dizute. Mikeli 1goa eta neri 5 garrena. Predikzio nahiko onak tokatu zaizkigu.


Ezkerrean Cris ofrendaren kajatxoko makiltxoak astintzen eta eskubian
Buda etzana bere aurpegi alaiarekin.


Monjeak errezoan Budaren aurrean.


         Etzanda dagoen Budatik Wat Na Phra Men-era joan gara. Tenplu barruan geundela, barruko Buda handiaren aurrean zeremonia baterako prestatzen ari zirela oartu gara. Pixka bat itxaron ondoren Monje mordoxka bat sartu da beraien abanikoekin eta Budaren aurrean belaunikaturik errezoen hasi dira. Inoiz ez omen dira gure oinak Budari begira jarri behar, horregatik jartzen dira belauniko hankak atzeruntz dituztela. Emakumeak askotan eserita jartzen dira baina hankak alde batera eta oinak atzekaldera begira dituztela.
        Wat batetik bestera bizikletaz gindoazen bitartean bitxikeriaren bat ere bizitu dugu. Lehenengo eskola batetako zelaian musika banda baten ensaioa ikusi dugu. Abuztuaren 12an Tailandiako erreginaren urteak direnenez ikastetxeko gaztexoak honerako ensaiatzen ari ziren. Mutiko batek ikastetxeko atea zabaldu digu,eta ikustera gonbidatu gaitu. Ze jende jatorra!

Ikastetxea Tailandiako banderez adornatua,erdian erregearen argazkiarekin.
Bertako jotaslejuan gaztetxoen musika banda entsaiatzen.

        Ondoren beste gazte bat topatu dugu etxeko atarian Muai Tai-ko entrenamentua egiten. Han ari zen zakuari bai hankez eta bai ukondo,ukabilez zarta ederrak ematen. Aurreraxeago joanda beste ikastetxe batean futbolean jolasten eta animadore entrenamenduak egiten ikusi ditugu.Ze honak azken hauek!
        Harrituta gaude zein ondo onartua dauden hemen homosexualak. 14 urteko mutikoak kaletik makilatuta, kriston plumarekin dantzan, sekulako ile luzea eta azkazal luzeekin, guztiz transformatuta. Guztiz errespetatuak eta onartuak daude gizartean, badugu zer ikasi beraiengandik.
        Horrenbeste buelta eman eta gero desonrientatu xamar geunden eta beste pare bat buelta eman eta gero jakin dugu azkenean non geunden. Geunden tokitik gertu merkatu bat ikusi dugu eta dudarik gabe han joan gara saltsara. Merkatura bidean bi gazte ikusi ditugu setap kraw kirola praktikatzen, Mikel saiatu da pelota ondo jotzen baina azkenean minbrezko pelota azekitara bota du. Nahiko parre egin dute bere kontura.

Setap Kraw kirola Tailandian oso praktikatua.
Harrigarria minbrezko pelota honekin egiten dituzten marabillak.
Nik jotako pelotakada bakarrak alboko azekiatan bukatu zuen.

        Gero nola ez aspaldiko partez jatera abiatu gara. Hemen ere sekulako usaiak!!Denetik zegoen, oso itxura txarra zuten txiringoak eta baita janari ederrak ere. Azkenean berdura tenpura eta oilasko egoak jan ditugu. A zer fritanga. Gero merkatuen barrena bueltaka ibili gara, bazirudien merkatuko giri bakarrak ginela, denak bertakoak ziren.


Merkatuko zenbait postu.

        Tonto tonto arratsaldeko 7 ak iritsi zaizkigu eta iluntzen hasi zaigu. Presaka hoteleruntz abiatu gara. Hala ere berandu ibili gara. Zearo ilun du zaigu eta hotelerako bidea bilatu ezinik ibili gara. Ni pixka bat bildurtu naiz baina hotelera iritsi arte ez naiz urduri azaldu. Mikel harrituta utzi dut. Hori bai, hotelera iritsi garenean esplotatu det ederki!!! Beste baterako, komenigarria da jakitea frontalak gainean genituela eta oso erabilgarri egin zaizkigula hotelera bueltatzeko. Auskalo nola iritsi behar genuen hotelera frontalik gabe. Gu oraindik Euskal Herriko txipa rekin geunden, alegia arratsaldeko 22:00tan iluntzera.
        Hotelean ya lasaituak kafetxo bat hartu dugu eta lotarako prest. Ohe gainean kakatxo bat aurkitu dut, iruditzen zait animaliatxoren bat dugula logelan. Ondo lo egitea espero dut eta gelan hiru bagara inoiz ez jakitean. Ondo lo egin!!!

2010(e)ko urriakren 20(a), asteazkena

TAILANDIA 2.eguna Bangkok hiria ( 2010-ko Abuztuak 9 )


Gaur goizeko 7:30ak aldera jeiki gara. Gure guest houseko terrazan gosaldu dugu.Nik arraultza prejituak beikonarekin eta Crisek arraultzak,tostadak eta kafea. Biontzat fruta plater batean ere jarri digute, guztira 150 bath ( 3 euro inguru ).
Egunerako indarrak hartu ondoren Kao San Road kale aldera abiatu gara tuk-tuk baten bila. Kamera txiki bat nahi genuen erosi nonbait. Por zierto, tuk-tuk-era bidean arratoi bat azaldu zaigu eta Cristinak bazuen nahiko lan. Nere besoari ederki elduta pasa da handik.
Tuk-tuk bat segituan azaldu zaigu eta ordua ordua 20 bath eskatu dizkigu. Berarekin kamera erostera joan gara. Azkenean Kodak bat erosi dugu 2800 bath-etan. Denda esan beharra dago nahiko klandestinoa zela eta berta saltzen zen gehiengoak lapurtua edo subastata lortua zirudiela. egun guztian probatu dugu eta primeran dabil.
Tuk tuk-aren atzean argi irakur daiteke non gauden.

Kamera erosi ondoren Wat Intrawihan tenplua ikustera joan gara. Hemen templu handi bat zegoen tente. 30 metro inguru izango zituen altu. Inpresioa egiten zuen behetik begiratzean.Hemen ikusi ditugu lehen monjeak. Egia esan temploetan zeremoni asko ikusten dituzu baina zaila egiten zaigu hauek ulertzea. Monjeei galdetzen hasi beharko dugu. Adibidez tenplu honen sarrera emakume bat zegoen txoriak kaiola saltzen. Jendeak txoriak erosten zituen eta gero tenplu barruan askatzen zituen. Badirudi ofrenda moduan direla bizitzan zorte ona emateko.

Wat Intrawihan tenpluan.30 metrotako Buda doratua.

Wat Intrawihan ikusi eta gero tuk-tuk eko tipoak trajeak neurrira egiten dizkizuten denda batera eraman gaitu. Tipoak horra eramateagatik komisio bat eramaten du nonbait. Traje saltzailea saiatu zaigu saltzen baina guk ez genuen erosteko asmorik. 5 minuturako dendatik kanpora ginen. Tuk-tuk gidariak ez du komisiorik lortu, dendan gutxienez 10 minutu pasa behar bait genituen. Ez da erraza ezer erosi nahi ez eta saltzaile baten txapa 10 minutuz jasatea.
Hemendik gero tuk-tuk gidariak T.A.T. ( Tourism Authority of Thailand ) bidaia ajentzira eraman gaitu. Ajentziko tipoak ( nerbio hutsa bera ) proposamen batzu egin dizkigu eta bidaiaren zati batlotzea erabaki dugu. Tratuan sartzen zaigu: Ayuthaiya-ra transportea eta guest housea, Sukothai-ra transporte eta guest housea, Chiang Mai-ra transportea, guest housea eta hiru eguneko trekking-a. Denera biona 17480 bath.
( gerora konturatu gara, ajentziaz eginda transportea agian garestixeago atera zaigula baina gainontzekoa esango nuke merkeago ).
Berriz tuk-tukean montatu gara eta oraingoan bitxien denda batera eraman gaitu. Tuk-tuk zaleak, Tailandian zure lehen egunak direla konturatzen badira, denda hauetara eramaten saiatzen dira, askotan zure gogoz kontra ere bai, denak komisio bila dabiltza. Azken batean koñazo bat da baina iruditzen zait ikusi eta esperimentatu beharreko zerbait dela. Aluzinantea da beraien artean duten mafia. Askotan gu dendara eramateagatik gasolina ordaintzen diete eta bestetan diruta eskertzen diete.
Hemen bitxi oso ederrak zeuden. Crisek bati bista bota dio eta 1700 euro balio omen zituen. Hori bai erosi zak hor bitxi polit hori!!! Te pueden meter el palo facil!!
Berriz ere tuk-tukean montatu gara eta gidariak lantxa luzeetan ordubeteko buelta bat ematea proposatu digu. Ondo iruditu zaigu eta enbarkadero batera eraman gaitu. Lantxakoa biona 1200 bath zirela esan digutenean. eritziz aldatu dugu eta ez gara joan. Tuk-tuk gidariari ez dio batere graziarik egin. Nonbait hemen ere komisio ederren bat izango zuen. Guk palazio handietara joan nahi genuela esan diogu eta kale batean barrena oinez bidali gaitu. Tenpluak ikusi eta bueltatzekota gelditu gara. Orain pentsatzen jarrita tipoak ez zuen guri itxaroteko batere asmorik.

Bangkokeko kaleetan edozer gauza eros daiteke,hortz poztizoak barne!!!
Norenak ote ziren lehen?

Horrela bada kalean aurrera egin dugu eta unibertsitatearen atean aurkitu gara. neska bati galdetu diogu nondik joaten zen etnplura eta unibertsitatean barrena eraman gaitu. Neska oso alai eta jatorra, ikaslez betea zegoen unibertsitateko jangelan geratu da lagunekin. Harrigarria unibertsitatean zegoen giroa.
Unibertsitatetik irten eta kilometro bosteun bat metro ibili ondoren tenplu handietar iritsi gara. Baina ezin izan dugu sartu, galtza motxa eta niki tirantedunekin ez bait dute sartzen uzten. Bertan galtza luzeak eta niki manga luzea aloka daitezke baina bidaiaren bukaeran ongi jantzita etorri eta sartzea erabaki dugu. Beraz badakizue tenpluak ikustera joateko galtza luzeak eta niki manga luzeak eraman.

Bangkokeko kaleak, begiratu ondo argi transformadoreak non dituzten.

Jada gosetu gara eguerdi izanik eta unibertsitateko jangelara joatea erabaki dugu. Lehenego tuk-tuk gidariari ordaintzeko asmoz lehen geratu garan tokira joan gara baina ez zegoen bere arrastorik. Nonbait dendetako komisioekin nahikoa irabaziko zuen bestela zihur zai egongo zela. Jangelan arroz platerka eder bat jan dugu bakoitzak. Arroza oilaskoarekin eta arroza txerrikiarekin.
Mahaitik altxa eta beste tuk-tuk bat hartzera joan gara. Segituan aurkitu dugu bat. Hori bat espaloi batean hartu gaitu eta dendetara joan garela konturatu denean bestaldeko espaloian utzi gaitu. Ez dugu tuk-tuk gainena minutu erdi bat ere pasa. Hau da hau mafioso kuadrilla!!!




Tuk tuk-ak bezero zai lasai.
Horrela Gold mountainera oinez iristekosaiakera egitea erabaki dugu. Dexente ondo moldatu gara, budaren estatuak saltzen zituztenkale artean ibili ondore azkenik iritsi gara. Primeran egoten zen goikaldean, aizeak jotzen bait zuen. Bangkoken bista ederrak daude hemendik. Tontorrean dagoen terrazan bueltatxo bat eman eta kanpaiak jo eta gero behekaldean dauden tenpluak ikusi ditugu.

Biok Gold mountain tontorrean.

 Zortearen edo espiritu txarren aurkako kanpaiak.

Gold Mountain-etik Bangkok.

Tenplu batean monjeak errezuan Budaren aurrean.

Golden mountainera erraz etorri bagara ere bueltakoan dexente galduta ibili gara. Demokraziaren monumentura bidean dagoen plazan jende ugari zegoen aerobic egiten. Parre batzu bota ditugu hauei begira.
Bangkokeko herritarrak aerobic egiten hiriko plaza batean.Aurrean Tailandiako errege eta erreginaren argazkia dute,Tailandiako herriak guztiz mirestuak.


Kaleetako trafikoa izugarria da.

 Eta maparen laguntzaz pixkanaka guest housera iritsi gara. Pixkat lasai egon eta gero afaltzera joan gara. Oso ondo jan dugu, arraia parrillan eginda. Ondoren eguneko kapritxoa egitera joan gara. Tai masajea eta arraien masajea. Arraienak harrituta utzi nau, hasieran hankak uretan sartzean ezin nituen jasan arraitxoen hortzakadatxoak.Kristoren kilimak egiten zituen. Crisek ezin zituen hankak uretan sartu ere. Parre ederrak bota ditut bere kontura. Hankak masajearekin erlaxatu eta ohera joan gara. Bihar Ayuthaira goaz.



2010(e)ko urriakren 14(a), osteguna

TAILANDIA 1.eguna Bilbo-Frankfurt-Bangkok ( 2010-ko Abuztuak 8 )

       Gaurko eguna luze joan da. Gaurkoa edo atzokoa den ere ez dakit ziur.Goizeko 11tan dendatik atera gara Bilbo aldera. 14tan Franfurtera abiatu eta 16tatik 22tara Frankfurteko aeroportuan egon behar izandugu. Luze izan da baina gainean genuen ilusioarekin, eta pare bat libururen laguntzarekin ondo joan da.
Abioian nahiko leku ona aukeratu dugu. Aurrean azafaten gelaxka genuen eta hankentzat nahiko leku genuela konturatu gara atzealdean zeudenei begiratzean. Mikelek oso lo gutxi egin du nik berriz dexente.
        Bangkokera iritsi garenean taxi bat hartu eta erreserbatua genuen New Siam I guest housera eramateko eskatu diogu. Taxiak ordea nahastuta  New Siam Hotelean  utzi gaitu. Hoteleko rezepzioan galdetu dugu ea non dagoen New Siam I-a. Esan digu oso gertu dagoela, oinez joateko moduan. Hurrengo kalea seven elevenen eskubira egiteko eta hortxe dagoela.
        Horrela bada gure motxila handi eta bero izugarriaz izerditan blai oinez hasi gara. Gutxienez ordu erdi egin dugu atzera eta aurrera seven eleven kalearen bila eta arrastorik ez. Bati eta besteari galdetu eta inor ez zekien seven eleven kalea non zegoen.
        Azkenean ya malaletxean jartzen ari ginenean konturatu gara SEVEN ELEVEN  ez zela kale bat, baizik eta supermerkatu kate bat. Eta horrela New Siam Hoteletik gertu zegoen lehen seven eleven-ean eskubira hartu eta metro gutxi eginda gure guest housa aurkitu dugu NEW SIAM 1.
       Taxiak utzi gaituen tokitik 100 metrora egongo zen gehienez eta auskalo zenbat buelta eman ditugun. ZER NOLAKO HASIERAAAA!!!!!. Nola ez guest houseko gelara sartu orduko dutxa fresko bat hartu eta ohean etzan gara ziplo.Guest housea oso txukuna iruditu zait.
       Gero kalera irten gara eta lehen inpresioekin hasi gara. Kaleak jendez josita, kaleko dendatxo pila eta dena oso oso merke. Kaleko ixkiñatxo batean geratu gara afaltzen. Sopa bat txerri puxketekin eta noodel-s zerbait gehioagorekin. Plater bakoitza 25 bath ( 0,50 euro baiono zerbait gehixeago ) , harrigarria!!!!
       Afaldu ondoren bueltaxo bat eman degu Kao San Road kaletik, hau Bangkokeko kale turistikoena degu. Kaleko postu batean shisha bat erre degu lasai zerbeza batekin eta ondoren internetez mezu bat idatzi degu etxera. Ondoren logelara itzuli gara. Bihar Bangkok hiria ikusi nahi dugu eta goizo jeiki beharra dago.

2010(e)ko urriakren 6(a), asteazkena

RIGLOS ( 2010-ko Urriak 2 )

Asteburu pasa egitera Villanuara joan gara. Parte meteorologikoa ez zen batere ona, baina ala ere joatea erabaki genuen. Eguraldi ona egin ezkero Ordesako Faja de las Flores egitera joateko asmoa genuen, eguraldi txarra egin ezkero berriz Riglos aldera eta de paso Loarreko gaztelua ikustera joateko plana egin genuen.
Larunbat goizean jeikitzean zerua nahiko tapatua zegoen beraz Rigloserako aukera hautatu genuen. Hemen mikroklima moduko bat izaten da eta askotan beste tokitan txarra egiten duenean hemen ona egiten du. Horrela bada  Riglos aldera jo genuen, egia esan turismo pittin bat egiteko asmoaz.
Baina Riglosera iritsi ginenean eguraldi oso ona egiten zuen eta mendi bueltaxka bat egitera animatu ginen.


Riglos herrixkako parkinean panel bat aurkitu dugu, non Rigloseko malloei buelta ematen dien ibilaldi bate xehetasunak azaltzen ziren. Horrela bada buelta hori egite erabaki dugu.


Ibilaldia Rigloseko elizatxoaren gaikaldetik hasi dugu, lepoa atzeruntz ederki bota behar zen aurrean genituen paretazarrak ikusteko.Izugarrizko paretak non eskalatzaile trebeak txingurriak bezain txikiak ikusten ziren. Espektakulo hutsa da jendea paretazar horietan gora nola igotzen den ikustea. Eskalatzaileei begira egon eta Cristinari eskalatzeko teknikari buruzko txapa potolo bat sartu eta gero, paretarean ezker aldean dagoen pista batetatik ( El Puroren azpikaldean dagoen pistatik ) malloen goikaldera daraman bidezidorrera joan gara. Bidezidor marka txuri-horiz dago markatua lehen mendi lepo bateraino. Mendi lepo honetatik eskuinera gozuntz hartu behar dugu marka urdinak jarraituz. Bidea oso ongi seinalatua dago eta marka urdina jarraituz malloen gaikaldera iristen zara, hemen toki aproposa dago meriendatxo bat egiteko bertatik dauden bistez gozatuz. Guk ordu erdi bat edo lasai pasa dugu bertako eguzkiaren goxotasunean.


Gero berriz marka urdinak jarraituaz malloen bestaldetik ( paretari behetik begiratu ezkero,paretaren eskuinaldetik dagoen bidetik ) jeitsi gara. Jeitsieran ikus daitezke eskalatzaileek burutzen dituzten biderik zailenak eta berriz ere harriduraz egon gara biok begira.


Eskalatzaileei pixkatean begira egon eta gero poliki poliki parkinera jeitsi gara.
Gaurkoz nahikoa genuela erabaki dugu eta Loarreko Gaztelua beste baterako uztea erabaki dugu.
Horrela bada txango eder honetaz gozatu eta gustora berriz Villanuara itzuli gara etxeko goxoan lasai egotera.

Beheko bi argazkietan ikus daitezke txangoaren xehetasunak erderaz, panelean zeuden datuek dira:





2010(e)ko irailakren 30(a), osteguna

RUTA DEL CARES LAGUNEKIN ( 2010-ko Irailak 18-19 )

Horrela bada Josuren ideia izan zen Ruta del Cares egitera joatea.Astean zehar eguraldi parte kaxkarra zela eta nahiko duda izan genuen joan edo ez joan. Errustan pote pare bat hartuaz eta buruari buelta gehiegi eman eta gero azkenen joatea erabaki genuen.Espedizio kideak: Josu,Jessika,Eluska,Sala,Silvia,Cris eta ni.Zazpikote ederra!!!!
Josu enkargatu zen Arenas de Cabraleseko Bulnes kanpinean bungalowa hartzeaz.Bungalow ederraskoa gainera.Ostiral arratsaldean erosketa batzuk egin eta tortilla patata prestatu genuen hurrengo egunerako.



Larunbatean 7:45 an geratu omen ginen, baina gu beti bezala berandu!!!
Bidean oraintxe laino beltzak eta oraintxe urdin ikusten genuen zerua.Bi ordu eta erdiko bidea eta Unqueran kafetxo bat hartu eta gero ( hori bai esan beharra dago gure Silvitxu lotan joan dela bide guztia,gure kotxeko Ipori helduta ) , Poncebosera iritsi gara.Eta kristoren zortea izan degu primerako eguraldia atera bait du.
Hamabiak aldera hasi gara oinez,asuntoa lasai hartu dugu,batez ere hasierako malda.Maldan gora lehen bistak eta bidetxoak.


Denok primeran joan gara arrakalada zoragarri honetako bide estu,tuneltxo eta zubietan barrena.Hizketaldi, kantu eta argazki artean Cainera iritsi gara hiru ordu eta gero.Ibilbide erraza da,ia maldarik gabea eta galbiderik gabekoa.


Cainen bokadillo ederra jan dugu eta zelaitxo batean etzanda egon gara solasean.Nagi pare bat boteaz eta alperkeria pittin batekin altxa ondoren bueltako bideari ekin diogu.Itzulera berriz bide beretik da.



Eluska izan degu ibilaldi honetako eroia,belarriko belarriko minez eta oinetan babak zituela ez du txintik ere atera.Ez du nere antza handirik,nik ziur kexa ugari izango nuela nere printzesaren mimo batzu lortu asmoz.Hau bai neska gogorra!!!!
Azkenik 2 ordu eta erdi inguru ibili ondoren berriz Poncebosera iritsi gara. Kotxea hartu eta Arenas de Cabralesen Josuk bungalowa hartua zuen kanpinera joan gara.



Bungalow zoragarria,bertan ederki bizitzeko modukoa. Denok dutxa eder bat hartu dugu eta ondoren afaritako makarroiak egiteari ekin diogu.
Relax hutsean egon gara tertulian eta ondorren makarroiak jatera!!!!!!
Afalostean Erreala eta Real Madriden arteko partidua omen zegoen eta kanpineko tabernara joan gara. Ni egia esan ez naiz oso futbol zalea baina onartu behar dut partiduari engantxatua egon nintzela,Errealak Madrildarrei hortzak ederki erakutsi bait zizikien.Azkenean Errealak hobeto jokatu bazuen ere Madrilek irabazi zuen.
Eta horrela partidua ikusi eta gero, denok ohera.

Ea hemen bekaldeko argazki honetan zerbait xellebrea somatzen duzuen.


Igandean Santillana del Mar ikustera joatea erabaki genuen. Bertako denda hartean bueltaka ibili ondoren, denda kurioso bat aurkitu genuen, denda honetan gu txikiak gineneko jokuak eta goxokiak saltzen dituzten. Txikitako oroitzapen asko etortzen zaikkizu burura, eta ahaztua zenuen jostailu edo goxokiren bat ikusten zenuen bapatean.
Bestalde herri polita da oso bere kale adokinduekin eta etxe zaharrekin.
Nola ez bazkaldu beharra zegoen eta taberna bateko terraza batean menu eder bat jan genuen. Hurrengo egunean lankide batek baino gehiagok sumatu behar izan zituen nik jandako fabada asturianaren sekuelak.

Horrela bada asteburu zoragarri bat pasa genuen lagunartean.NI BERRIZ ERREPIKATZEKO PREST!!!!



2010(e)ko ekainakren 26(a), larunbata

EGUZKIA SARTZEN ( 2010-ko Ekainak 24 )

Gaur eguraldi ona egiten duela aprobetxatuz, afaldu eta gero barra handira joan naiz eguzkiaren sarrerari argazki batzu atera eta aize pixka bat hartzera.Ederki egoten zen benetan.