2011(e)ko urtarrila 8, larunbata

ERNIO ( 2011-ko Urtarrilak 8 )

Epa lagunok lengo larunbatean Josu eta biok Erniora joan ginen goiz buelta egitera.
Goizeko lehen orduetan eguraldi ona egiten zuen eta Iturriotzetik motxilarik gabe irten ginen buelta azkar bat egitekotan. Kamara eta erregetan Cris erregalatu didan GPS-a hartu nituen gainean. GPS-a probatzeko desiatzen nengoen.
 Josu eta nik egindako ibilbidea goitik begiratua.

 Iturriotzetik Ernio puntara igoeraren perfila.

Zelatun bitartean aizea dezente fuerte izan degu baina hemendik gora euria ere hasi digu.Baita dexente oztu ere. Argi xamar geratu da Ernioko azken maldetan Josu ni baino sasoi hobean dagoela.
Tontorrean argazki pare bat atera eta berako bidea hartu dugu.
Berriz bide beretik itzuli gara inolako arazorik gabe.


Ibilbidearen ikusoegia Iturriotz aldetik, Iparraldetik.

Ibilbidearen ikuspegia Errezil aldetik, Hegoaldetik.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina