Flysch Geoparkea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Flysch Geoparkea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015(e)ko abenduaren 13(a), igandea

FLYSCH GEOPARKEA Algorri ( 2015-eko Abenduak 13 )

Gezurra dirudi Abendua denik!! Eguraldi beroa garai honetarako. Giro ederra aprobetxatuz berriz ere FLYSCH GEOPARKE alderako haukera egin genuen. Oraingo honetan, Zumaiara bertara joan ginen, Algorri museoa, Itzurungo hondartza eta Algorri inguruak ezagutzeko asmoz.
Egin genuen bidea motza den harren, bertan interesgune ugari ditugu. `` Ocho apellidos vascos ´´ filmari esker turista ugari dabil azkenaldian inguru hauetan. Horren aitzakian Euskal Herriko toki eder eta geologikoki garrantzitsuenetako bat ezaguteko dute. Orain gutxi UNESCOren ondare geologiko izendatu dute alajaina.Benetako altxorra dugu etxean bertan.
Bai edo bai, nahi ta nahi ez, bisitatu beharreko tokia!!




DSCN4968
Algorri museoa.

DSCN4966
Algorri museoaren sarrera.

DSCN4979
Maddi eta Mikel San Telmo ermitan.

DSCN4990
San Telmo ermitako balkoitik bista ederrak daude.

DSCN5002
Algorri puntara bidean. Atzean Itzurungo hondartza eta Zumaia.

DSCN5010
Ttipi ttapa pixkanaka bagoaz.

DSCN5011

DSCN5013

DSCN5020
Algorriko puntan hirurok.

DSCN5016
Algorri inguruetan bisita gidatua. Deba aldera ikuspegi ederra.

DSCN5027
Algorriko puntatik.

DSCN5028
Dinosaurioen desagertzeko flysch-a hauetako bat da ez?

DSCN5029
Gezurra dirudi Abendua denik!! Zelaian ederki egoten zen.

DSCN5030

DSCN5034
Maddi Algorriko itxas labarretan. Olagarroa ikusi omen du!!

DSCN5036

DSCN5038


DATU TEKNIKOAK:

Zumaiatik irten eta Algorri Museoa ikusi ondoren. Algorri inguruetako flysch-etara familia giroan eginiko ibilalditxoa. Ez du galbiderik eta erraza egiteko. Bidean museoa, San Telmo ermita, eta flysch geruzen artean dinosaurioen estintzio garaiko flysch-a ikus daitezke. Ikuspegiak eta ingurunea, bakarrak eta zoragarriak dira.
Marea behean denean joatea komenigarria.



2015(e)ko abuztuaren 30(a), igandea

FLYSCH GEOPARKEA Elorriagatik ( 2015eko Abuztuak 30 )

Aspaldian ari ginen familian irteera bat egin behar genuela esaten. Askotan urrutira joan gabe, badira gertu ere toki ederrak.Zumaia ingurura joan ginen flysch inguruetara. Oraingoan plana, Elorriagako merenderotik itxasertzeko flysch-ak ikusi eta ondoren bazkaritxoa egitea zen. Egun ederra irten zuen eta primeran pasa genuen!!


DSCN4727
Familia Baratzazaharreko begiratokian.

DSCN4731
Neskak nagusi!!

DSCN4723
Begiratokira bidean.

DSCN4710
Maxuxtak biltzen.

DSCN4726
Begiratokitik bistak.

DSCN4725


DSCN4724


DSCN4715
Bi ahizpak beherako bidean.

DSCN4745

DSCN4738
Ama alabak .

DSCN4739
Zumaia aldera ikuspegia.

DSCN4744


DSCN4756
Maddi eta ni harroketan. Marea goian denean urpean diren Flysch-en gainean.

DSCN4747


DSCN4748
Non dira karramarro eta olagarroak?

IMG-20150831-WA0003


DSCN4750
Ekialderuntz ikuspegia.

DSCN4751
Mendebalderuntz ikuspegia.

DSCN4759
Jaitsi ondoren igo egin behar!!

IMG-20150831-WA0013
Ondoren merenderoan bazkari ederra eta jolasak!!
Ederki pasa genuen!!

DATU TEKNIKOAK

Familia giroan egiteko ibilbide egokia. Itxasertzeko geologia eta animaliak ikusteko toki ezin hobea.
Oso kontuan izan mareak. Komenigarria marea behean dela jaotea, bertako itxaslabarrak ondo ikusteko.