2011(e)ko maiatza 5, osteguna

BUCIERO MENDIA ETA FARO DEL CABALLO ( 2011-ko Apirilak 9 )

Aspaldian bistazoa botea neukan Pirenaikako ale batean inguru honi buruzko errepotaje bati. Mendia eta itxasoa konbinatzen zituen mendi ibilaldi ederraren itxura zuen. Buciero Cantabriako Santoña herriaren ondoan dagoen mendi bat da. Buciero mendiak, Santoña du magalean eta itxasertzean dagoen penintsula txiki bat osatzen du.

Faro Caballorako bidean.

Santoñara iristeko A-8 autopista hartu dugu Cantabria alderako norabidean, behin Laredo pasa eta gero, 177 irteeran utzi dugu autopista, N-634 nazionalean Cicero,Treto,Santoña norabidea hartuz.

Ibilbidea Santoñako malekoiaren ezkerraldean dagoen San Martin fuertetik hasi dugu.Hemendik ekialderuntz hasiko gara oinez beti itsas ertza jarraituz.Laister azalduko zaigu Faro del Caballorako bidea markatzen duen kartelen bat, guk bide hori jarraituko dugu. Bidea behin harturik ez du galbiderik eta itxasertzeko lehen amildegietara eramango gaitu,laister ikusiko dugu Punta del Fraile deituriko peñaskoa.

Bucierotik ekialdera, kosta goizeko lehen orduetan.

Ibilaldiak aurrera pixkanaka goruntz jarraitzen du Cuatro Caminos bidegurutzeraino iritsi arte. Bidea oso ondo seinalizatua dago. Bide gurutze honetan Faro Caballo eta Mirador San Felipera daraman bidea hartu behar dugu, kartel batez ondo adierazia dago norabidea.

Hemendik aurrerako zatia da ibilbideko ederrena, laister aurkituko ditugu Faro Caballora daramaten eskailera maldatsuak. Ondo pentsatu jeitsi aurretik, gero igo egin behar da eta!!!! Faroraino Cris eta nik 667 eskailera kontatu genituen, eta ez pentsa eskaloi txikiak direnik. Nere GPSaren arabera 150 metrotako desnibela. Baina pena merezi du benetan. Oso toki ederrak eta singularrak daude jeitsieran.
  
Jaitsieraren lehen eskailerak.


Cris ia farora iritsita.

Eskilaretatik bista ederrak.

Behin Faro Caballora iritsi garenean, inguruneaz gozatuz merienda eder bat egin dugu. Tokia benetan berezia da,bertatik uretaraino daukazu jeistea eta itxasoa bare izan ezkero bainu eder bat hartzeko toki ezin hobea. Hurrengoan uretako betaurreko eta aletak eramateko asmoa dut. Ondo egon behar du ur ertzeko arkaitzetan buzeatzeak.

Farotik ikuspegia, urertzeko kobazuloak eta arrantzalea txalupatxoan.

Faro Caballotik itxasora ikuspegia.

Biok faroan.
Faroan egonaldi luze bat egin ondoren ibilaldiko gogorrena etorri da. Goruntz ditugun 667 eskilara igotzea.
Ez dugu presarik hartu, lasai igo dugu, geldialdiak egin eta arnasa sakon hartuaz.
Azken eskaloia igo ondorean, metro batzuk bidean aurrera egitean ( 10-20 metro bitartean ) ezkerraldera bidexka bat aurkitzen da. Bide honek San Felipe miradorera darama. Hemendik Laredo eta itxaso aldera ikuspegi ederrak daude. Garai batean kainoiak zituzten hemen tropa espainiarrek Napoleonen gerrauntziei tiro egiteko. Amildegi ertzera pixka bat urreratu ezkero, lehen egon garen Faro Cabello ikus dezakegu gu baino 150 metro beherago. Crisek nahikoa parre egin du nere vertigoaren kontura.

San Felipe miradoretik Faro Caballo.
San Felipeko miradorean egon ondoren, berriz lehen etorri garen bide beretik Cuatro Caminos bidegurutzera bueltatu gara.Hemen bi aukera ditugu,bat kostaldea jarraituz Faro del Pescadorreraino joan eta gero mendi bide batez berriz ibilbidea hasi dugun tokira bueltatu ( ibilbide oso polita eta ederra ematen du,itxasertzetik barna ), edo guk egin duguna, Cuatro Caminos bidegurutzetik basoko bidea hartuz ibilbidea hasi dugun San Martin fuerteraino itzuli. Guk hartu dugun bide honek egia esan ez du erakargarritasun handirik. Nere eritzian, luzeagoa den arren, lehen aukerak interesgarriagoa ematen du.

Ni atzean Laredoko hondartzak eta Santoña herria ditudala.
Horrela bada proposamen hau gustatu izana espero dut. Eta animatu bisitatzera, beneta toki ederra eta bitxia dela oartuko zarete.ONDO IZAN ETA LAISTER ARTE!!!!








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina