2013(e)ko otsailaren 17(a), igandea

ERNIOKO KRESTERIOA URKIZUTIK ( 2013-ko Otsailak 16 )


Azken aldia egin dituen eguraldi kaxkarrak eta gero ezinezkoa zen gaurkoan etxean gelditzea. Erniora askotan igo garen arren, inoiz ez ginen igo Urkizutik. Beraz aproba egin beharra zegoen!!!
Josu eta biok gelditu gara nere etxepean goizeko 7:30etan. Tolosa aldera bidea hartu eta 8:30ak aldera Urkizun ginen.
Hori bai Urkizurako igoeran, geldialdi bat egin dugu, gure aurrean genuen ikuspegi zoragarriaz gozatzeko.

Goizeko lehen orduetan Urkizuko bidetik ikuspegi ederra.

Tolosa laino azpian izango da.

Aralar laino artetik gora irteten da elurrez zuritua.

Botak jantzi eta goruntz hasi gara elurra zapaltzeko irrikaz. Lehen zati bat ormigoizko bidetik egin dugu errepetidore antera ingururaino.Errepetidore antena pasa eta gero langa batera iritsi gara,langa pasa ondoren mendi bidetik iturri bateraino iritsi gara. Hemen zapaldu ditugu lehen elurrak.


Urkizutik irten ondoren lehen maldetatik,
 Aizkorriko mendikatea ikus genezakeen zuriturik.

Erniozabalera bidean zuhaitz bakartia. Urrutira Aizkorri.

Iturritik eskuin aldera hartu dugu, zuhaitz bakarti bat ikusten den lepo aldera, maldan gora. Zuhaitz bakartitik ikusten genuen goian Erniozabalgo gurutzea. Zuhaitzetik ezkerreruntz hartu dugu maldan gora. Laister iritsi gara gaikaldera,bista ederrak daude bertatik. Hegoaldera Aralarko eta Aizkorriko mendikateak ikus daitezke eta Iparraldera Gipuzkoako kostaldea.

Erniozabalera azken txanpan. Atzekaldea lainozko alfonbra ederra.


Ezkerraldean Ganbo tontorra eta eskuinaldean Txindoki.
Behekaldean bailaretako lainoa.

Ni Erniozabaleko gurutzean.

Ernizabaleko gurutzea.
Elurra gogor zegoen eta ederto joaten zen oinez. Beraz Erniozabal utzi etaUbeltz-erako bidea hartu dugu. Aurrera zoragarri ikusten zen aurretik Ernio tontorreraino genuen bidea.

Josu Ubeltz tontorrean.Urrutira Aizpel eta Ernio tontorrak.

Ni Ubeltz tontorrean.

Aizpel eta Ernio tontorrak.

Josu Ubeltz tontorretik Aizpel tontorrera bidean.
Ezkerraldean urrutira Izarraitz.

Atzean utzi ditugun Erniozabal eta Ubeltz tontorrak.

Josu goruntz Aizpel tontorrera. Tontorrean zentru metereologikoa.


Ernio tontorrera azken txanpan.

Tontorrez tontor azkenik iritsi gara Ernio tontorreraino. Tontorrean argazkitxoa atera ondoren, uztaiak dauden bordara jaitsi eta moko bat egitea erabaki dugu.
Hemen geundela etorri da eguneko anekdota. Borda barrutik irten naiz aize pittin bat hartzera eta hara hor nere harridura, berde ilunez jantzitako bi pertsona ikusi ditudanean mendian gora.Guardia zibilak!!!
Hasieran bi zirenak, azkenean 6 edo 7 iritsi dira borda ingurura. Beraien pinganillo, metralleta eta guzti.
Gure artean entrenatzen ariko zirela pentsatu dugu eta ez diegu kaso askorik egin. Baina gure harridura gehiago areagotu da bordatik irtetean dokumentazioa eskatu digutenean. Ba handik pasatzen zen guztiari dokumentazioa eskatzen eta motxilak errejistratzen hasi dira. Bakarren batek kamara okulta bat zela ere pentsatu du. Zenek esan behar zigun guri, Ernio puntan errejistro bat izango genuela!!!



Biok Ernio tontorrean.

Anekdotak pasa eta gero beheruntz hasi gara Urkizu aldera. Laister konturatu gara beherako bidea gorantzakoa baino gogorragoa izango zela. Elurra uste baino gehiago bigundu da eta dexente zaildu da ibilera elurretatik.
Track-a jeisten dezutenok, kontuan izan, jeitsieraren zatiren batean bidez kanpo ibili garela, elurrak bidezidorra estaltzen bait zuen.
Urkizura iristerako, Josu dexente ondo iritsi da, baina ni egia ezan ondo kaskaturik ritsi naiz. Batetik ur gutxi  xamar edateagatik eta beste aldetik nere hanka ezker madarikatu honek eman didan gerragatik.
Horrela ba, nere lagun on Josu eta biok beste mendi ibilaldi eder bat egin dugu. Eta nola ez etxerako bidea hartu dugu bazkaritan makarroi platerka eder bat jateko irrikaz. Indarrak berreskuratu beharrak daude!!!


Ernio tontorretik uztaien gurutzera jeitsiera.

Urkizu eta atzekaldean Aralarko mendikatea.

Urkizuko baserri ederra atzekaldean Uzturre mendia duela.


DATU TEKNIKOAK:

-Distantzia: 15 km
-Desnibel akumulatua: 820m
-Denbora: 4ordu 45 min (argazkiak,hamaiketakoa, elurra... dena barne)
-Hasiera: Urkizu.
-Bukaera: Urkizu.
-Nola iritsi:  N1-a hartu Tolosaraino. Tolosa pasa ondoren Benta Haundi parean N1-a utzi eta Azpeitia aldera daraman GI-2634 hartu. GI-2634-a hartu eta segituan,300m ingurura,eskubira Urkizura daraman kruzea dugu.Kartel txiki batez dago seinalatua. Kruzea hartu ondoren Urkizurainoko bideak goruntz egiten du eta ez du galbiderik.
-Ibilbidearen TRACK-a jeisteko:




Ibilbideakeko mapa.


Ibilbidearen perfila.

Ibilbidearen datuak.