1997(e)ko apirilakren 9(a), asteazkena

HIRU HANDIEN TRABESIA ( Ez dakit zeatz noiz )

Ez dakit oso seguru Hiru handien trabesia hau noiz egin genuen. Dexenteko kuadrilla joan ginen aste santu batzuetan ibilaldi hau egitera : Ibai Esoain, Alex ``Xapua´´, Ritxi, Iker Brit, Iban Osa, Eneko Oliden eta ni.
Hau gure Hiru handiak partikularra izan zen : Aizkorri, Anboto eta Bilbon zen Erreala eta Atletiken arteko derbian parranda ederra.
Ibilbidea Otzaurtetik hasi beharrean Brinkolako tren geltokitik hasi genuen.Ez naiz gogoratzen ondo Brinkolara trenean joan ginen edo norbaitek eraman gintuen.
Horrela bada Aizkorriren iparraldeko baso eta aldapa malkartsuetan gora egin genuen.Baso sendoa degu hemen, hasi orduko erdi galduta ibili ginen basoan barrena, azkenean buelta dexen eman eta gero irten ginen basoaren gaikaldean.Behin hemen gogoratzen naiz eskuin aldera zegoen lepo batera hartu genuela, zihurraski Lugaizteko lepotik barrena.
Lepotik pixka bat aurrera egin eta behekaldean ikus genezakeen Urbiako aterpetxea.Aterpera iritsi eta trasteak utzi, litera hartu eta lasai egon ginen hurrengo egunerako deskantsatzen. Behekaldeko argazkian ni agertzen naiz motxila txukuntzen eta oherako zakua ateratzeko prest.




Hurrengo egunean Urbiatik Leintz Gatzagainoko ibilaldia egin genuen.Goizean goiz irten ginen aterpetxetik eta Elgeko mendilerrora zeraman bidea hartu genuen baso artetik.Hasieran bidea ongi hartu ezkero gero mendilerroan gora eta bera joatea zen.Garai haietan oraindik ez zeuden jarrita orain bide guztian dauden eolikoak. Mendilerroaren bukaeran Mugarriluze izeneko menir batera iritsi ginen eta hemendik aurrera beruntz izan zen Leintz Gatzagaraino.
Dexente berandu iritsi ginen Leintz Gatzagara. Gogoratzen dut nahiko parre egin genuela herri honetan.
Iritsi eta bereala herrixkako udalaren bila hasi ginen, ea nonbait lo egiteko tokirik edo bazuten galdetzeko asmoz.Udala aurkitu baino lehenago kalean bi etxekoandre hauetako aurkitu genituen.Badakizue hauek nola hitzegiten duten ez??Hori da hori galdeketa egin zigutena.Azkenean kalean aurrera zegoen etxe batera joateko eta PEQUEÑOgatik galdetzeko esan ziguten.
Horrela bada iritsi ginen etxearen atarira, oso ondo gogoratzen det oraindik ate hura bere aldaba eta guzti.
Ibai atera gerturatu zen eta aldabari eraginez marruka hasi zen pequeño!!!pequeño!!!pequeño pero maton!!!! behin eta berriz pequeño!!!pequeño!!!pequeño pero maton!!!!.Eta aldaba gora eta bera danga eta danga!!!
Bapatean denok parrezka hasi ginen Ibairen ateraldiarekin eta ezin geratu.
Halako batean gizon handi sendo bat azaldu zen atean serio-serio haserre itxurarekin.Harren aurpegia ikusitakoan oraindik parregure gehiago ematen zigun eta komeriak modalak gordetzen gizonkote harren aurrean.
Azkenik galdetu genion ea tokirik bazuten lo egiteko eta frontoira bidali gintuen.Horrela bada frontoiko ezkerparetaren kontra errenkan jarri eta hantxe egin genuen lo.Beheko argazkia frontoian gaude makarroiak tomaterekin jan eta gero.Iban kazuela behatzerekin garbitzen ikus daiteke eta Ritxi bere dantzako alpargatekin.




Hirugarren egunean Leintz Gatzaga eta Urkiola arteko bidea egin genuen.Bideko anekdota izan zen Ritxik Orixol azpikaldean zegoen baserri batean ura edaten geratu eta bastoia aztuta han utzi zuela.Hura pena Ritxirena harrebak oparitutako bastoia galdu alajaina!!!!Gero bordaren batean bazkaldu genuen argazkiko boda zela uste dut.



Orixol ingurutik Zabalaundi magalera iritsi ginen.Hemendik bere handitasun guztian ikusten zen Anboto.Eta egia esan dexente handi egin zitzaigun arratsalde hartan Anboto.Gu astakenrten xamarrak izan eta zuzen hartu genuen gandorrerantz.Nahiko lan izan genuen gure motxila handi eta guzti amildegietan gora, ez genuen ez biderik errazena aukeratu.Larri xamar ibili ginen tramoren batean.
Behin gandorrera iritsi eta gero lasai lasai jeitsi ginen Urkiolaraino.Denok ere nekatuak iritsi ginen.
Ibanek baba ederrak zituen oinetan.Han zegoen enfermera bat hasi zitzaion kura egiten baina azkenean Ibanek berak egin behar izan zuen operazioa.Egia esan aberia dexentea egin zuen.
Gauean, ya lasaiago, hizketan hasi eta ibiltzeaz nahikoa genuela eta hurren goizean autobusak hatu eta Bilbora derbira joatea erabaki genuen.
Bilbon azer parranda bota genuena, uste dut inor gutxi enteratu zela partiduan zer gertatu zen.Edan nehikoa eta gehiegi egin genuen, batzuk nesketan ere gogotsu saiatu ziren, parre earrak bota genituen...Auskalo nola bueltatu ginen etxera, ez bait naiz gogoratzen!!!!