2010(e)ko irailaren 30(a), osteguna

RUTA DEL CARES LAGUNEKIN ( 2010-ko Irailak 18-19 )

Horrela bada Josuren ideia izan zen Ruta del Cares egitera joatea.Astean zehar eguraldi parte kaxkarra zela eta nahiko duda izan genuen joan edo ez joan. Errustan pote pare bat hartuaz eta buruari buelta gehiegi eman eta gero azkenen joatea erabaki genuen.Espedizio kideak: Josu,Jessika,Eluska,Sala,Silvia,Cris eta ni.Zazpikote ederra!!!!
Josu enkargatu zen Arenas de Cabraleseko Bulnes kanpinean bungalowa hartzeaz.Bungalow ederraskoa gainera.Ostiral arratsaldean erosketa batzuk egin eta tortilla patata prestatu genuen hurrengo egunerako.



Larunbatean 7:45 an geratu omen ginen, baina gu beti bezala berandu!!!
Bidean oraintxe laino beltzak eta oraintxe urdin ikusten genuen zerua.Bi ordu eta erdiko bidea eta Unqueran kafetxo bat hartu eta gero ( hori bai esan beharra dago gure Silvitxu lotan joan dela bide guztia,gure kotxeko Ipori helduta ) , Poncebosera iritsi gara.Eta kristoren zortea izan degu primerako eguraldia atera bait du.
Hamabiak aldera hasi gara oinez,asuntoa lasai hartu dugu,batez ere hasierako malda.Maldan gora lehen bistak eta bidetxoak.


Denok primeran joan gara arrakalada zoragarri honetako bide estu,tuneltxo eta zubietan barrena.Hizketaldi, kantu eta argazki artean Cainera iritsi gara hiru ordu eta gero.Ibilbide erraza da,ia maldarik gabea eta galbiderik gabekoa.


Cainen bokadillo ederra jan dugu eta zelaitxo batean etzanda egon gara solasean.Nagi pare bat boteaz eta alperkeria pittin batekin altxa ondoren bueltako bideari ekin diogu.Itzulera berriz bide beretik da.



Eluska izan degu ibilaldi honetako eroia,belarriko belarriko minez eta oinetan babak zituela ez du txintik ere atera.Ez du nere antza handirik,nik ziur kexa ugari izango nuela nere printzesaren mimo batzu lortu asmoz.Hau bai neska gogorra!!!!
Azkenik 2 ordu eta erdi inguru ibili ondoren berriz Poncebosera iritsi gara. Kotxea hartu eta Arenas de Cabralesen Josuk bungalowa hartua zuen kanpinera joan gara.



Bungalow zoragarria,bertan ederki bizitzeko modukoa. Denok dutxa eder bat hartu dugu eta ondoren afaritako makarroiak egiteari ekin diogu.
Relax hutsean egon gara tertulian eta ondorren makarroiak jatera!!!!!!
Afalostean Erreala eta Real Madriden arteko partidua omen zegoen eta kanpineko tabernara joan gara. Ni egia esan ez naiz oso futbol zalea baina onartu behar dut partiduari engantxatua egon nintzela,Errealak Madrildarrei hortzak ederki erakutsi bait zizikien.Azkenean Errealak hobeto jokatu bazuen ere Madrilek irabazi zuen.
Eta horrela partidua ikusi eta gero, denok ohera.

Ea hemen bekaldeko argazki honetan zerbait xellebrea somatzen duzuen.


Igandean Santillana del Mar ikustera joatea erabaki genuen. Bertako denda hartean bueltaka ibili ondoren, denda kurioso bat aurkitu genuen, denda honetan gu txikiak gineneko jokuak eta goxokiak saltzen dituzten. Txikitako oroitzapen asko etortzen zaikkizu burura, eta ahaztua zenuen jostailu edo goxokiren bat ikusten zenuen bapatean.
Bestalde herri polita da oso bere kale adokinduekin eta etxe zaharrekin.
Nola ez bazkaldu beharra zegoen eta taberna bateko terraza batean menu eder bat jan genuen. Hurrengo egunean lankide batek baino gehiagok sumatu behar izan zituen nik jandako fabada asturianaren sekuelak.

Horrela bada asteburu zoragarri bat pasa genuen lagunartean.NI BERRIZ ERREPIKATZEKO PREST!!!!



2010(e)ko ekainaren 26(a), larunbata

EGUZKIA SARTZEN ( 2010-ko Ekainak 24 )

Gaur eguraldi ona egiten duela aprobetxatuz, afaldu eta gero barra handira joan naiz eguzkiaren sarrerari argazki batzu atera eta aize pixka bat hartzera.Ederki egoten zen benetan.











2010(e)ko ekainaren 18(a), ostirala

ZUGARRAMURDI SORGIN GAUA ( 2010-ko Ekainak 18 )

Aurreko larunbatean Zugarramurdin sorgin eguna ospatu zen.Egunean zehar ekitaldi ugari izan ziren baina gu batezere gaualderako antolatua zegoen antzerkia ikustera joan ginen.Antzerkia Zugarramurdiko kobazuloan izan zen etan sorginen akelarrearen errepresentazio bat izan zen.Bertan aktore moduan Orioko dexente jende aritu zen.


Lehenengo Oskorriren kontzertua egon zen. Eta ondoren akelarre festa hasi zen.Akelarrearen aktuazioa asko gustatu zitzaidan.Une berezi ugari izan zituen eta momentu bat baino gehiago errespetua ergiten zuen horietakoa.Aktoreen gertutasunak eta kobazulo guztien entzuten zen arnas soinu ziraragarriak edozein kikildu zezakeen.Momentu batzuetan benetan errespetua ematen zuen.Nere konklusioa ikusi beharrekoa dela eta batezere sentitu beharrekoa.Hurrengo urtean baldin bada gomendatzen det ikustera joatea.Segidan bertako argazki batzu.Argazkiak ez dira oso kalitate onekoak, baina kondizioak ere ez ziren oso onak.Gustatzea espero dut.










2010(e)ko maiatzaren 28(a), ostirala

PICO DE LOS MONJES ( 2010-ko Maiatzak 22 )



Lengo Maiatzaren 22 an Cris eta ni Pico de los Monjes mendira joan ginen. Mendi hau pirineotan dago Astungo eski estaziotik gora.Teknikoki zailtasunik ez duen mendia da. 650 metrotako desnibela du, Astunen 1700 metrotara hasi eta tontorra 2349 metrotan du.Igoera denbora gutxi gora behera 2-3 h bitartean dabil. 3 h oso lasai joanda. Mendi honen berezitasunik handienak tontorrera bidean dituen Escalar ibona eta tontorretik dauden bistak dira.Tontorretik daukagun panorama oso ederra da, inguruko mendi guztiak oso ondo ikus bait daitezke bertatik, batezere Midi Ossau handia.Hasi berri eta txango lasai zaleentzat oso egokia.

Goiza oso eguraldi onarekin zabaldu zuen.Villanuan egin genuen lo eta goizeko 9:30 aldera furgoneta hartu eta Astuneko eski estaziora igo ginen ( argi xamar dago lo egitea gustatzen zaigula ). Astunen ia dena prest genuenean botak jazten hasi gara eta Cristinak botak falta!!!!Goikaldean elur dexente ikus zitekeen eta botarik gabe ezin igo, beraz berriz ere Villanuara boten bila. Horrela bada beste 15 bat minutu berriz Villanuaraino.Okerrena da Villanuara iritsi garenean botak furgonetan zeudela konturatu garela,baina uste genuen poltsan ez beste batean.Beraz alperrikako buelta eta berriz ere goruntz furgonetan. 30 bat minutu furgonetan pasian alajaina!!!Ez da lehengo aldia hau gertatzen zaidala eta uste dut ez dela izango azkenengoa.Mendira botarik gabe, pelotara pelotarik gabe joatea bezala.


Horrela bada botak jantzi eguzkiarentzat krema eman eta 11:00 aldera goruntza hasi ginen. Astungo edifizioen bukaeran ezkerraldera erreka bat dator, bere ondotik hartu behar dugu goruntz.Ez du galbiderik, errekaren bi aldeetatik daude bideak eta denek Escalarreko ibonera daramate.Elur dexente joan den eta bide gehienean belarra dugun arren, garai honetan nevero asko daude oraindik bidean,elurra zopa eginda dago eta belauneraino sartzen da. Ez da harritzekoa egiten duen eguraldiarekin eta diren ordua direla jakinda.
Horrela bada 1h 15min inguru ibili ondoren Escalarreko ibonera iritsi gara.


Goiko argazkian ikus dezkegun bezala Esclaarreko obona oraindik izortua dago.Argazkia ibona eskuinaldetik inguratu eta gero dago aterata, ezker aldean Cristina ikus daiteke eta atzekaldean Aspe mendia.Hemen ur pixkat edan eta filipino batzu janaz lasaialdi bat egin dugu, eguzkitako krema ere eman dugu.Hemendik tontorrerainoko bide guztian elurra izan dugu eta egia esan nekoso xamar zegoen asko sartzen zen eta.
Ibona eskuin aldetik inguratu eta gero, berriz eskuin aldera hartu dugu kollatura. Kollatutik ezkerraldera krestan gora, betik tontorra dirudien mendi magal batera iristen zara.Ez da tontorra, mendi magal honetatik jada mendiaren beste aldea ikus daiteke eta bistak zoragarriak dira. Mendi asko ikusten dira gertu eta ondo: Ipar-ekialdera Midi Ossau,Balaitus,Garmo Negro,Picos del Infierno,Anayet ;  hego eta ekialdera Collarada,Pala de Ip,Punta Escarra eta Aspeko mendikatea;  eta azkenik mendebaldera Bisaurin,Castillo de Achert,Peña Foca,Alanoak,Petritxema,Hiru erregeen mahaia,Anie...



 Mendi magal honetatik ikusten dugu lehenengo aldiz Pico de los Monjes tontorra. Ya gutxi falta da tontorrerako, baina tramorik zailena da. Pixka bat beruntz eginda magala eta tontorraren arteko kollatura iritsi gera, hemendik gero bide zailago eta maldatsuan gora tontorreraino.Hau da mendiaren tramorik zailena.Denbora pixkat tontorrean egon eta gero magalera bueltatu gara merendatzera.


Primeran egoten zen. Ez zegoen aize izpirik eta goxo egoten zen. Magalean egon gara ordu bete edo lasai. Ondo jan eta krema pixka bat eman eta gero berako bidea hasi degu. Nola ez berakoan elurra oraindik zopatuagoa zegoen. Baina lasai lasai igo geran bidetik Astuneraino jeitsi gera.

Furgoneta hartu eta bueltan Villanuara joan gara. Ni telebista ikusten nengoen bitartean Cristina dutxara joan da. Dutxatik etorri denean earra parrek bota ditudanak. Nikiaren kriston marka zuen lepoan, ederki erreta zegoen. Hori bai parreak laister joan zaizkit dutxara joan eta nire burua ixpiluan ikusi dudanean. Eta hori krema erruz eman dugula, ez dago txorakeriarik eguzkiarekin.




Mendiaren informazio gehiago ondorengo enlazean:

2010(e)ko apirilaren 17(a), larunbata

BERIAIN ( SAN DONATO ) 2010-ko Apirilak 17

Epa denoi!!Gaur Cristina eta biok Berianera joan gara.Ya dexente aldiz igoa det mendi hau baina Cristinarekin igotzeko gogoa nuen.
Oriotik irten garenean eguraldi ona egiten zuen arren Unanua-ra iristerako dexente lainotu zaigu.Beriain tontorra laino artean ageri zen eta aldiz alboan dagoen Aralarren zerua urdi urdin zegoen.
Unanuatik egin dugu igoera.Unanua herrixkatik goruntza pista bat hartu degu kotxez iturri bat dagoen kurba batera iritsi arte,hemen aparkatu degu.Lo egitea dexente gustatzen zaigu eta berandu xamar irten gera oinez 10:00 ak aldera.
Cristinari dexente inpresionatu dio aurrean ikusi duen mendiak.Hor goraino igo behar dugu??Egia esan dexente aldapa pikea duen igoera da hau.Baina egun guztia genuen aurretik eta lasai lasai igoko genuen.



Ba horrela bada pixkanaka pasa ditugu lehen basoa eta ondoren magaleraino daraman aldapa pikoa.Azkenean arazo gehiago izan ditugu aldaparekin baino aizearekin.Mendi honek ez du inongo babesik eta egia esan aizea hotz zebilen.




Magalean ya txango erraz bat eginda eta bistez gozatuaz San Donato ermitara iritsi gara, 13:00 ak aldera iritsi gara oso oso lasai joanda.Hemen barruan babestuta bazkaritxo ederra egin dugu: entsalada,bokadillo eder bat eta fruta.

Berakoan aizea gelditu egin du eta eguzkiak ere gehiago goxatzen zuen.Berakoan eguraldi hobearekin gehiago gozatu dugu.Jetsiera ere lasai egin dugu,egonaldiak eginez eta hitzegin eta hitzegin.15:00 ak aldera iritsi gera bueltan kotxera.
Tontorretik Unanua inguruan lore oriz beteriko zelai bat ikusi dugu eta bertara joatea erabaki dugu.Hemen argazki batzuk atera eta lasai egon ondoren etxerako bidea hartu degu berriz.
Irteera polita irten da.Mendi ederra da egiteko,mendiaren goiko lautada ermitatik begiratzean zoragarria ikusten da bere amildegiez inguratuta.Egin beharreko mendi horietako bat.
Ondo ibili eta laister arte!!!

Informazio gehiago hemen azpiko enlazean duzue.Laister arte!!








2010(e)ko martxoaren 20(a), larunbata

SANTIO BIDEA GARES-LIZARRA (2010-ko Martxoak 20)

Gaur larunbata nahiko goizo jeiki gera.Ala ere asko altza dira gu baino lehenago aterpetxean.Ohetik altza orduko antzeman ditugu aurreko eguneko ibilaldiaren agujetak.Motxila preparatu eta Gares erdian dagoen kafeteri batera joan gara gosaltzera, eguna ondo hasteko.
9:00 ak aldera irten gara Garesetik.Garesko zubi famatua atzean utzi eta oinez egin ditugu Arga ibaiaren ondotik 5km edo, aldapa baten hasieraraino iritsi arte.Ez da oso aldapa pikoa baina luze xamarra da,bukaeran autoviaren alboan azaltzen gara.
Bidean aurrera Mañeru eta Zirauki herriak pasatzen ditugu.Azken honek baditu bi toki polit,herrixkako kale extuak goruntza eta herria pasa eta gero aurkitzen dugun kaltzada eta zubiaren ondareak.
Bideak aurrera jarraitzen du gora beraka eta lehen mahastiak ikusten hasten gara.

Bidea dexente ibili eta gero, eguerdi alderako Lorca herrixkan egin dugu hamaiketakoa.Beti bezala janari bila dabilen txakurra azaldu zaigu.Oso ondo sartu zaigu dena.
Erdia baino gehiago egina zegoen eta azken txanpa falta zitzaigun.
Hitz joko eta txantxa artean Villaturtaraino iritsi gera.Herrixka honen irteeran konfusio txiki bat izan dugu,bidea ez bait zegoen oso ondo markatua.Baina erabakia ezkerreko bidea hartzeko erabakia hartu dugu ( ondo hartu dugu ).

Villatuertan Holandes batekin topatu gera eta berarekin joan gara Lizarraraino gure ingles eskasa praktikatuz.Crisitnak parre batzuk bota ditu nere inglesaren kontura, egia esan nik uste baino berdeago nago.
Tipoak jakin mina azaldu du euskera eta  Euskal Herriari buruz eta guk nola ez dana emozinatu eta kriston txapa sartu diogu.Imajinatu gure txapa ingleses!!!
Lizarra sarrera atentzioa deitu digun ate bat aurkitu dugu.
Lizarrako aterpetxean kredentziala sellatu eta autobus  geltokirako bidea hartu dugu.
Lizarrara 16:00 al aldera iritsi gara eta Iruñearako autobusa 17:15 an genuen,beraz zerbeza eta pintxo bat hartu ditugu lasai-lasai.
Autobusean pixkat bajoaia ematen du oinez bi egunetan egin duzuna,autobusean albotik orduerdian nola pasatzen dugun ikusteak.Baina pena merezi du.
Primerako asteburua izan da.
Etapa honen xehetasunak ondorengo enlaze honetan dituzue.

http://caminodesantiago.consumer.es/etapa-de-puente-la-reina-a-estella-lizarra


2010(e)ko martxoaren 19(a), ostirala

SANTIO BIDEA IRUÑEA-GARES (2010-ko Martxoak 19)

Zubi honetan Cristina eta biok Santio bidea egitera joan gara.Ostiralean Iruñe-Gares eta larunbatean Gares-Lizarra.Hasiera batean egia esan ez zegoen oso eguraldi hona emanda,baina azkenean dexente portatu zaigu eguraldia.
Etxetik goizeko 7:30 ak aldera atera gara kotxez Iruñea aldera.Kotxea hobeto aparkatzeko aldera Iruñea kanpokaldean utzi dugu Zizur nagusian. 9:00 ak aldera hasi gara oinez.Zizur txikitik barrena joan gara azkenengo txaletetaraino,hemen aurkitu dugu santio bidea buelta dexente txalet arteen eman eta gero.Hemendik aurrera ez dago galbiderik bidea oso ondo markatua dago.
Bidean aurrera egin dugu eta laister azaldu dira lehen peregrinoak.
Gari soro arten herrixka txiki eta garai bateko santutegi baten ondareak pasa ondoren Puerto del Perdonen magalera iritsi gara.

Igoera ez da uste bezain gogorra izan,luze xamarra da baina ez du malda handiegirik,bidean dauden bankuetan egonaldiatxo pare bat eginez lasai igo gara,ez dugu presarik.
Goitik bista ederrak daude Iruñea aldera eta ederki ikus daiteke orain arte egindako bidea.Argazki pare bat atera eta beruntz abiatu gara.Oinez jeisteko bide hobea dago bizikletaz baino.Bide erdia egina degu.

Eguerdi aldera Uterga herrixkara iritsi gara, hemengo aterpetxean urdaiazpiko eta tomate bokadiloo eder bat jandugu Cristina eta biok lasai-lasai,benetan ederki sartu dek!!!
Aterpetik atera eta lehen tantak hasi zaizkigu,txaketa jantzi behar izan dugu.
Azken txanpa geratzen zen eta hankak ya nekatuta sentitzen ziren.Xirimiri eta loretan zeuden zuhaitz artean, Gares sarrerararino iritsi gara.Hemen ikusi dugu bideko lehen zikoina.
Albergue peregrinos PP.Reparadores aterpetxera joan gara (tlf :948 340 050).Arratsaldeko 15:30/16:00 aldera iritsi gara.
Aterpetxea oso ondo dago,72 plaza ditu,sukalde bat,comedore bat,dutxak,labadora eta sekadora erroparentzat,atzekaldean jardin bat du tendereteekin.Cristinak hemen egin du bere lehen erromes akreditazioa.Garesko kaleetan buelta bat eman eta gero siesta eder bat bota degu.Garesko taberna batean menu peregrino bat afaldu eta gero ohera goizo bihar beste egun bat dugu eta.
Etapa honen xehetasunak ondorendo enlazea dituzue:

http://caminodesantiago.consumer.es/etapa-de-pamplona-a-puente-la-reina